Kontzertuak
Zure esku jartzen dugu kontzertuen egutegi osoa, kategorizatuta, zure bilaketa errazagoa izan dadin. Sakatu nahi duzun kategoriaren gainean iragazkia aktibatzeko
-
04Mai2024
Mozartland
Lekua: Euskalduna Jauregia • 0B Aretoa
Informazioa eta sarrerakKontzertua familian
Princep Totilau + Cuarteto BOS, konpainia
Wolfgang Amadeus Mozart, musika
Pol Requesens, moldaketakBilbao Orkestra Sinfonikoa
2 urtetik aurrera
PREZIOAK:
Orokorra 10 €
BOSaren abonatuak* 9 €
* Abonatuentzako deskontudun erosketak webguneko “eremu pertsonalean” edo leihatilan baino ezin dira egin.“Mozartland” kontzertu-ikuskizun bat da, publikoa gonbidatzen duena Mozart txikiaren eta bere arreba Nannerlen jolas gelan esertzera, hezur-haragizko bi haurrek interpretatuta. Han, musikagilearen zuzeneko musikarekin, harizko eta txirulazko laukote baten eskutik, hiru aktorek maskarekin antzezten dituzte Salzburgoko jenio txikia gehien dibertitu zuten ipuin herrikoiak: igela, printzesa, erregea, txanogorritxoa, otsoa, amona, Hansel eta Grettel, sorgina eta Bremengo musikariak.
Bere jokoarekin, Mozart bi anaiak ipuinetako istorioak eta protagonistak edertasun, egia eta ontasun bihurtzen saiatuko dira, urte batzuk geroago Wolfgangek bere musikarekin egingo zuen bezala.
Sarrerak 2023ko abenduaren 1etik aurrera jarriko dira salgai.
Garrantzitsua: aretora sartu nahi duten persona guztiek (adina edozein dela ere) dagokien sarrera aurkeztu behar dute. -
Denboraldia 2023-202416 - 17Mai2024
Heroiak eta deabruak Tim Meaden ahotsean
Lekua: Euskalduna Jauregia
Informazioa eta sarrerakBarroko-garaian, gehiegikeriak eta muturrak irudikatu ziren gehienbat. Kontratenoreak herniaren rola hartu zuen maiz, hala nola Giulio Cesare eta Orlando pertsonaietan, zeinak Tim Meaden ahots zoragarriaren bidez izango ditugu entzungai; bestalde, deabrua kontraste dinamiko eta bat-bateko disonantzien bidez irudikatzen zen, Leclair eta Boccherini pertsonaietan bezalaxe. Hori guztia, Pedro Gandíak proposatutako programa interesgarriaren baitan, zeina Sevillako Orkestra Barrokoko zuzendari artistikoa izan baita bi hamarkadaz eta zeina garai horretako gure espezialista handietako bat baita.
BOSbaroque
Leclair, Händel, Vivaldi, Geminiani eta Boccheriniren kontratenorarentzako obrak eta ariak
Tim Mead, kontratenorra
Pedro Gandía, kontzertino zuzendaria -
Denboraldia 2023-202420Mai2024
Cámara 09
Lekua: Euskalduna Jauregia
Informazioa eta sarrerak
G.F. Handel: Sonata en sol menor Op. 2 nº 8 HWV 393
J. D. Zelenka: 6. trio sonata, bi oboe, fagota eta baxu jarraiturako do minorreanBOSen ensemble barrokoa
J.S. Bach: Brandenburgoko 3. kontzertua sol maiorrean
J.S. Bach: Brandenburgoko 6. kontzertua si bemol maiorrean
BOSen ensemble barrokoa -
Denboraldia 2023-202424Mai2024
ABAO
Lekua: Euskalduna Bilbao
Gehiago ikusiGIACOMO PUCCINI
LA BOHÈME
ANTZEZLEAKMimí
Miren UrbietaRodolfo
Celso AlbeloMarcelo
Manel EsteveMusetta
Marina MonzóSchunard
José Manuel DíazColline
David LagaresBernoit/Alcindoro
Fernando LatorreParpignol
a determinar
TALDE ARTISTIKOADirector Del Coro
Boris DujinDirector Musical
Pedro HalffterDirector De Escena
Leo NucciDirector Repositor
Salvatore PiroEscenografía
Carlo CentolavignaVestuario
Artemio CabassíIluminación
Cladio SchmidProducción
Fondazione Teatri di Piacenza
Pergolesi Spontini Fondazione
Teatro Comunale di Modena
Opéra de Marseille* Debuta en ABAO
Informazio gehiago -
Denboraldia 2023-202402Eka2024
Yuja Wang. Piano errezitaldia
Lekua: Euskalduna Jauregia
Informazioa eta sarrerakYuja Wang piano-jotzailea ezaguna da agertokian duen presentzia liluragarriagatik, bere arte karismatikoagatik eta zintzotasun emozionalagatik. Munduko zuzendari, musikari eta talderik beneragarrienekin aritu izan da, eta bere birtuosismoagatik ez ezik, emanaldi espontaneoak eta animatuak eskaintzeagatik da ezaguna. Zera esan zion New York Times-i: “Irmoki uste dut programa bakoitzak bizitza propioa izan behar duela eta une horretan sentitzen dudana islatu behar duela”.
Yurik berriki erakutsi du zer nolako trebezia eta karisma dituen, Yannick Nézet-Séguin zuzendariarekin eta Filadelfiako Orkestrarekin batera Carnegie Hallen eskainitako Rakhmaninoven maratoi-emanaldian. Rakhmaninov jaio zeneko 150. urteurrena ospatzeko egindako ekitaldi historiko horretan, konpositorearen lau kontzertuak eta Paganiniren gai bati buruzko Rapsodia eskaini ziren arratsalde batean.
Horrez gain, denboraldi honetan Magnus Lindbergen pianorako 3. kontzertuaren mundu mailako estreinaldia interpretatu du Yujak San Frantziskon, eta obra hori Ipar Amerikako eta Europako beste leku batzuetan ere eskainiko du.
Beijingeko musikari familia batean jaio zen Yuja. Txinan haurrentzako piano-ikasketak egin ondoren, prestakuntza aurreratua jaso zuen Kanadan eta Curtis Institute of Music kontserbatorioan, Gary Graffmanekin. Nazioartean aurrerapauso handia eman zuen 2007an Martha Argerich ordezkatu zuenean Bostongo Orkestra Sinfonikoko bakarlaria izateko. Bi urte geroago, kontratu esklusibo bat sinatu zuen Deutsche Grammophonekin, eta ordutik lekua hartu du munduko artista ospetsuenen artean, kritikariek txalotutako emanaldiak eta grabazioak egin baititu.
Musical Americak urteko artista izendatu zuen 2017an, eta 2021ean Opus Klassik saria jaso zuen John Adamsen Must the Devil Have all the Good Tunes? lanaren munduko estreinaldiko grabazioagatik, Los Angelesko Filarmonikoarekin batera eta Gustavo Dudamelen gidaritzapean egindakoa.
Joan den denboraldian, nazioarteko errezitaldi-bira batean murgildu zen Yuja, Ipar Amerikako eta Europako areto garrantzitsuetan aritzeko, eta publikoa harri eta zur utzi zuen beste behin bere estilo, trebetasun tekniko eta arte bikainarekin, Beethoven, Ligeti eta Schönbergen lanak bildu zituen programa zabal batean.
-
Denboraldia 2023-202403Eka2024
Cámara 10
Lekua: Euskalduna Jauregia
Informazioa eta sarrerakBakarlari handiak Errezitaldian
Lucas & Arthur Jussen, piano duetoa
W.A. Mozart: Pianorako sonata lau eskutan
F. Schubert: Fantasia fa minorrean, D 940F. Chopin: Rondoa do maiorrean, bi pianorakoC. Debussy: Six epigraphes antiques, lau eskutako pianorakoS. Rachmaninov: 2. suitea, bi pianorako -
Denboraldia 2023-202406 - 07Eka2024
Slatkin eta Jussen anaiak
Lekua: Euskalduna Jauregia
Informazioa eta sarrerakLeonard Slatkinen esperientzia eta Jussen anaien gaztetasun ikaragarria uztartuko dira gure amaierako programan. Gure publikoak horiek guztiak ezagutzen ditu aurreko kontzertuetako arrakastari esker, errepertorio sutsuak baitituzte, esate baterako: erreferente bihurtu den bi pianoetarako kontzertua (neba-arreben kutsua duen lana da, Mozartek Nannerl arrebarekin jotzeko idatzi baitzuen), eta Brahmsen 1. sinfonía izugarria.
S. Barber: Overture to The school for scandal
W. A. Mozart: Bi piano eta orkestrarako kontzertua Mi bemol Maiorrean, KV. 365
J. Brahms: 1. sinfonia do minorrean, Op. 68Lucas & Arthur Jussen, piano duetoa
Leonard Slatkin, zuzendaria