Kontzertuak

MUSIKAHAZI 2015-2016-2015-2016

HAURTXOENTZAKO KONTZERTUAK


EUSKALDUNA JAUREGUIA - A1 ARETOA.   10:30 h.

DATAK

  • 06 abendua 2015       EUSKALDUNA JAUREGUIA - A1 ARETOA      10:30 h.

Abonu salmenta, uztailaren 8tik aurrera.
Sarreren salmenta, irailaren 15tik aurrera.

Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak

Jazzetik Zirkura
 
Báuábabap
Bap Biáaaap
 
Jazzzzzz
Guztiok ditugu lagunak.Pertsona bereziak guretzat, edozein arrazoirengatik gehiago atsegin ditugunak.Musikek ere gehiago atsegin dituzte instrumentu batzuk beste batzuk baino, eta jazzari asko gustatzen zaizkio saxofoiak.Josék eta Betok (Musicalmente-ko bakarlariak dira, Haurtxoentzako Kontzertuak orain dela 17 urte hasi zirenetik) gehien gustatzen zaizkien musikak aukeratu dituzte, haurtxoei eskaintzeko.Pailazoen alaitasuna eta inprobisazioaren mundua.
 
Musicalmente konpainia
Paulo Lameirozuzendaria
 
0tik 3 urtera bitarteko haurtxoentzat
Iraupena: 45’
Prezioa: 8 € (orokorra)
7 € (BOSeko abonatuak)
 

 

Info covid

Gertakarien egutegia

Al
As
Az
Og
Or
La
Ig

Erlazionatutako ekitaldiak

Denboraldia 2025-2026
20
Abu
2025
>ASTE NAGUSIA

ASTE NAGUSIA

Lekua: Abandoibarra

ASTE NAGUSIKO KONTZERTUA

Gehiago ikusi
Denboraldia 2025-2026
25 - 26
Ira
2025
>Bere Maiestate pianoa

Bere Maiestate pianoa

Lekua: Euskalduna Bilbao · Auditórium

Azken 200 urteetako musikari buruzko hit edo pieza arrakastatsuenen zerrendarik balego, ezbairik gabe, Txaikovskiren piano-kontzertua, erromantizismo ikaragarria eta melodia indartsuak darabiltzala, lehen postuetan legoke. Martín Garcíaren birtuosismoaren neurrira egindako lana da. Irekiera-programa honen jite arranditsua beste bi lanekin osatzen da: Saint Saëns musikagilearen 3. sinfonia (‘Sinfonia organoarekin’) eta itsasoen handitasunean etorria daukan Sigfúsdóttir islandiarraren Oceans sinfonia bikaina.

M. H. M. Sigfúsdóttir
Oceans
P. I. Tchaikovsky
Concierto nº 1 para piano y orquesta en si bemol menor Op. 23
C. Saint Saëns
Sinfonía nº 3 en do menor Op. 78 “Órgano”

Martín García García, pianoa
Elena Schwarz, zuzendaria

Gehiago ikusi
Denboraldia 2025-2026
02 - 03
Urr
2025
>Itsasoa, ekarriaren iturri

Itsasoa, ekarriaren iturri

Lekua: Euskalduna Bilbao · Auditórium

Ez dugu itsasoaren oroipena alde batera utziko, programa honetan, hari nagusitzat hartuta: ildo hori agerikoa da La mer lanean, Debussyren poema sinfonikorik ospetsuenean, eta iradokitzen da Javier Quislant bilbotarraren Unda maris lanean, Virgilio poetaren Eneida epopeiarekin batera. Lan horri esker, Reina Sofía Sari ospetsua irabazi zuen Quislantek 2023an. Neurrigabetasunaren sentsazio hori, etengabeko mugimenduan dagoen estatikoaren handitasuna, Sibeliusen musikan ere antzematen da joan den denboraldian txalotuenetakoa izan zen Sergei Dogadin biolin jotzailearen eskutik, denboraldi honetan ere artista gonbidatua baita.

J. Sibelius
Concierto para violín y orquesta en re menor Op. 47
J. Quislant
Unda maris
C. Debussy
La mer, Tres bocetos sinfónicos para orquesta

Sergei Dogadin, biolina
Swann Van Rechem, zuzendaria

Gehiago ikusi
Denboraldia 2025-2026
16 - 17
Urr
2025
>Alderrai dabilen kamaradaren amodioak

Alderrai dabilen kamaradaren amodioak

Lekua: Euskalduna Bilbao · Auditórium

Txit harrigarria da hogei urteko Mahlerrek lehen lied aldian erdietsi zuen emozioen sakontasuna: Alderrai dabilen kamarada baten kantuak, Sasha Cookeren ahots bikainak abestuta entzuteari erabateko luxu deritzogu. Bidea eta maitasun galdua agerian, Rachmaninoffen bigarren sinfonia zirraragarria oso-osorik ere blaitzen duen erromantizismo berantiarrez jositako programa batean.

G. Mahler
Lieder eines fahrenden Gesellen
S. Rachmaninov
Sinfonía nº 2 en mi menor Op. 27

Sasha Cooke, mezzosopranoa
Ramón Tebar, zuzendaria

Gehiago ikusi