Kontzertuak
BOS DENBORALDIA 12-2013-2014
L.van Beethoven: Leonora III, obertura (13’)
H. Tomasi: Kontzertua tronboi eta orkestrarako (20’)
D. Shostakovich: 5. sinfonia, op. 47 (45’)
Alberto Urretxo: tromboia
Chi-Yong Chung
DATAK
Abonu salmenta, uztailaren 8tik aurrera.
Sarreren salmenta, irailaren 15tik aurrera.
Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak
Tiraderan sartuta
Gaur gaueko kontzertuak txirrista emozional bat izateko osagai guztiak dauzka. Shakespeareren komedia on batean bezala, bazkalondo on batean edo Umberto Ecoren eleberri batean bezala. Tartetxo bat egongo da urruti dauden gauzetarako, txantxa pribatuetarako, izu-ikararako, samurtasunerako, logalerako, ezbairako, epika eta lirikarako, beste musika eta beste pertsona batzuk gogoratzeko…
Leonora 3. oberturarekin hasiko da guztia. Ludwig van Beethovenek (1770-1827) bere azken urteetan gogoratu zuen bere opera bakarra zela bere lanik maitatuenetakoa. Harro zegoen obra hartaz, eta hurrengo belaunaldiei oinordetzan uzteko modukoa iruditzen zitzaion. Obra hark hamaika zailtasun ekarri zizkion, ordea. Hasteko, ukituak eman behar izan zizkion bi aldiz gutxienez −hobe esanda, berridatzi egin behar izan zuen−. Eraldaketa hain izan zen sakona, ezen izena bera ere aldatu zioten. Leonora izatetik Fidelio izatera igaro zen, eta hiru ekitaldi izatetik, bi izatera. Baina hori ez zen izan guztia: operek oberturak dituzte. Pieza instrumental erabat trukagarriak izan ohi ziren, oso apalak, eta ikuskizuna hastear zegoela jakinarazteko baino balio ez zutenak; hala izan ziren, harik eta Gluck, Cherubini, Mozart eta XVIII. mendearen bigarren erdiko beste egile batzuek oberturak obren osagai organiko bihurtzea erabaki zuten arte. Don Giovanniren obertura ezagutzera eman zenetik, ezin izan zen gehiago ihesik egin. Beethovenek eta XIX. mende osoak −Rossinik, Wagnerrek eta Verdik− opera guztiak oberturekin hasteko betebeharra eta aukera izan zuten. Beethoven bezain artista zorrotzentzat, buruhauste bat gehiago zen. Beethovenek lau konposatu zituen bata bestearen atzetik, bere operarako.
Musikologiak, bere hipotesi eta ondorengo berrikuspenekin, nahaste-borraste txiki bat egin du lau pieza horiekin. Beethovenek obertura horietako bat idatzi zuen itxuraz, tiradera batean sartu zuen, eta ez zuen inoiz atera. Ia bi mendez pentsatu izan da, nahikoa arrazoirekin gainera, 1805eko estreinaldirako lehen saiakera izan zela, porrot egin zuela lehen aldiz, eta 1. Leonora deitu zitzaiola. Jarraian, Beethovenek beste obertura bat konposatu zuen, erabat berria, 1806ko berrestreinaldirako: 2. Leonora. Haren ondotik, bertsio moldatu bat egin zuen: 3. Leonora . Gerora, guztiak baztertuta gelditu ziren 1814an, Fideliorako idatzi zuen eta izen hori bera hartu zuen obertura berriarekin. Azalpen guztiak bat zetozen, harik eta 1975ean Alan Tysonek frogatu zuen arte 1. Leonora 1807an konposatu zuela, Pragan gertatu behar zuen baina inoiz gauzatu ez zen errepresentazio erdi pribatu baterako. Hots, hauxe zen egiazko hurrenkera: 2, 3, 1, Fidelio. Horrek, ordea, Beethovenen hagiografia kinka larrian jarri zuen: bederatzi belaunalditan, denok pentsatu bagenuen 1. Leonora huskeria zela, musika-zirriborro bat baino ez, horrek adieraziko luke Beethovenek geroz eta okerrago konposatzen zuela, karramarroek bezala. Irtenbidea, era horretako estropezu psikokolektiboetan egin ohi den moduan, entzungor egitea izan zen, eta gai horretaz gutxi hitz egitea. Zortzigarren Sinfoniarekin eta Solemnis Mezarekin ere gauza bera gertatu zen; kmusikagileak biziki maite zituen, baina egungo eredutik aparte utzi ziren, behar bezain besteko Beethoven kutsua ez izateagatik.
Baina itzul gaitezen 3. Leonorara. Obertura hori hain zen ederra, ezen operaren hasieran nolabaiteko desoreka sortzen baitzuen, eta horixe izan zen, itxuraz, tiraderan sartuta egotera behartu zuena. Beethovenek nahita leundu zuen sua 1. Leonoran, eta, gero, berriro saiatu zen Fidelio oberturan; izan ere, 3. Leonoraren erdia baino gutxiago irauten du −ordu laurden batak, zazpi minutu eskas besteak−.
Zer egin dezakegu, eta zer egin behar dugu 3. Leonorarekin? Entzun egin behar dugu. Obertura hori bere operatik urrunduta entzun behar dugu, edo Fidelioren bigarren ekitaldia baino lehenago; izan ere, ordurako, Beethovenek piztuak ditu txingarrak.
Gure gau-emanaldiak Henri Tomasiren (1901-1970) Tronboirako Kontzertuarekin jarraitzen du. 1956an konposatu zuen, eta ordu laurden inguru irauten du −haize eta metalezko instrumentuetarako obra kontzertanteek kontuan hartu behar dute, bereziki, bakarlariaren erresistentzia fisikoa−. Obra hori 1957ko otsailaren 13an Maurice Suzanek konpositorearen zuzendaritzapean −ia gor zegoen ordurako− estreinatu zuenetik, kontzertu hori instrumentu horren errepertorioko klasiko bat bihurtu da. Pariseko Goi Mailako Kontserbatorio Nazionalari zerbitzu emateko jaio zen, eta gaur egun oraindik nahitaezko obra da han.
Egia esateko, 50eko hamarkadak ordura arte tronboirako kontzertuen udaberri txiki bat ezagutua zuen. Lehenik eta behin, estetikoki hurbilekoena den Darius Milhaud (1953) etorri zen; gero, Ernest Bloch (1954) eta Gordon Jacoben (1955) kontzertuak, eta, gerora, Nino Rotarena (1966), ezagunenetako batzuk aipatzearren. Oso garai antzekoetakoak dira, eta imitatu edo gogorarazteko gogoa baino, garai hartako espirituan esploratzeko grina nabari zen, musika klasikoan esploratzekoa, jazzaren alorrean geroz eta nabarmenago bihurtzen ari zen instrumentu bat arakatzekoa. Tronboia, mendebaldeko musikan tradiziorik handienetakoa zuen instrumentua, urrundu egin zen azkenean paper heroiko, olinpiko edo naturaz gaindikoetatik, eta, batez ere, XIX. mendean eman ohi zitzaizkion paper zaratatsuetatik. Tomasiren Kontzertua tronboiaren moldakortasuna erakusteko obra ezin hobea da: Ipar Amerikako hizkuntzetatik hasita, Europako konpositore zahar eta garaikideek marraztu izan dituzten eta marrazten ari diren rol desberdinetara, denak jasotzen ditu. Tomasik, Jacques Ibert edo Francis Poulencek bezala, ez zuen nahi izan tonuaren hizkuntza amaitutzat ematen zuten dei faltsu milenaristei jaramon egiterik, eta nahiago izan zuen tonalitatea moldatzearen tradizio frantziar sustraituaren barruan jarraitu.
Eta gau-emanaldia amaitzeko, Dimitri Shostakovichen (1906-1975) Bosgarren Sinfonia ospetsua izango dugu; obra horrek, bosgarren sinfonia guztiek bezala, izugarrizko eztabaida piztu zuen bere meta-musikazko oinarriaren inguruan, 1937ko azaroaren 21ean Leningraden estreinatu baino lehenago. Gogora dezagun obra horren historia. Shostakovich, 30 urte bete gabeak zituen gaztea, ez zen musika sobietarraren promesa: ordurako, erabat finkatutako musikaria zen. 1936an, Minsk Barrutiko Lady Macbeth opera taularatzen ari ziren, bere bi bertsio desberdinetan, Moskuko bi antzoki nagusietan. Stalin eta bere segizioa opera horren errepresentazio bat ikustera joan ziren, eta, laugarren ekitaldia baino lehenago, alde egin zuten. Orduantxe iritsi zen hondamendia. Pravdan agertutako zenbait artikuluk −zurrumurruen arabera, diktadorearenak berarenak ziren− artistarekiko babes ofiziala suntsitu zuen goitik behera. Lagun gutxi batzuk baino ez ziren gelditu artistaren ondoan. Gainerakoak banatu egin ziren: batzuk eraso egin zioten −gutxik− eta beste asko, isilik gelditu ziren.
Shostakovichek, itxuraz, ez zion egin jaramonik presio izugarri hari, eta jarraitu egin zuen bere Laugarren Sinfonia konposatzen, samurtasun abangoardistaz; ez zen ohartu hark, artistikoki edo egiaz, bere buruaz beste egitea ekarriko ziola.
Eta estreinaldiaren eguna iritsi zen; egileak bertan behera utzi zuen goizean bertan, eta obra hura tiradera batean sartu zuen. Hantxe egon zen 25 urtez.
Mendebaldean koldarkeria zela esaten zen ahopeka. Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunean, isilpean, horren urrun iritsi izanaren balioa goraipatzen zen. Hilabete izugarriak izan ziren, nahiz eta garai eta nazio hartan, oro har, izugarrikeriak eguneroko ogia izan. Shostakovich, edozein herritarren adibidea jartzeko, ostiral batean Polizia Sekretuaren Egoitza Nagusira deitu zuten. Galdeketaren ondoren, haren posizioak argitu gabe jarraitzen zuen, eta astelehenerako deitu zuten berriro. Zalantzarik gabe, zeharo latza izan behar izan zuen asteburu haren ondoren, astelehenean berriro polizia-etxera joan zen, eta han jakinarazi zioten bere galdekatzailea, Zakrevsky izeneko bat, beste afera bategatik ikertu zutela, bizkor, eta igandean exekutatu zutela. Haren dosierra galdu egin zen, bat-batean, iluntasun erreal eta sozialista haren erdian, eta konpositorea kalera atera zen. Dirudienez, Shostakovich, milaka herrikidek egin ohi zuten moduan, kaleko arropez jantzita lo egiten hasi zen egun hartan.
1937. urtearen erdiko hilabeteetan beste sinfonia bat konposatu zuen: Bosgarrena.
Shostakovichek 30 urte beteak zituen ordurako. Zaharra zen. Obra berri hura, Laugarrenik ezagutu ez zuen Bosgarrena, apala zen, “Artista sobietar baten erantzuna bidezko kritikei”, eta horixe izango zen bere azpititulua hurrengo urtetik aurrera. Hura entzun zuen sobietar bakoitzak, asko eta asko izan baziren ere, obra hark zer gordetzen zuen ulertu zuen, nork bere erara. Obraren hirugarren eta laugarren mugimenduetan jokatzen zen, nagusiki, partida. Ehorzte-musika ortodoxoaren estiloan, dolente luze bat zuen, eta irribarre bitxiz jositako apoteosi bat. “Zoriontsu gara, zoriontsu gara, zoriontsu gara”.
Alderdiko kideek eskaintza hura onartu zuten, kopetaz lurra ukituta. Aztertu egin zuten. Egiazkoa ematen zuen, eta horixe zen nahi zutena, egiazko itxura izatea.
Estreinaldiaren lekukotza ugari dago. Gainerako entzuleek negar egin zuten; zutik jarri ziren musika entzuten zen bitartean, eta amaigabeko txaloak eman zizkioten beren konpositore maitatuari, isiltasunaren bidez bakarrik utzi zutenari, txalo-zaparrada lotsagabe harekin barkamena eskatu nahian. Auto-salaketa kolektibo eta anonimoa izan zen.
Inork ez zekien hormarik gabeko kartzela batean ari ote ziren, edo musika hark hegan eginarazi egin ote zien, existitzen ez ziren horma haien gainetik, kartzelazainen begirada itsuen aurrean.
Joseba Berrocal
Alberto Urretxo, tronboi-jotzailea
Donostiako Goi Mailako Kontserbatorioan Ohorezko Sariarekin ikasketak amaitu ondoren, eta Baionako Côte Basque Musika Kontserbatorioko Urrezko Domina eskuratu ondoren, beste hainbat hobekuntza landu zituen Francisco J. Rosariorekin, eta AEBetan, besteak beste, S. Hartmannekin.
Bakarlari gisa, errezitaldiak eta kontzertuak eman ditu Estatu osoan zehar; besteak beste, Darius Milhauden Neguko Kontzertinoa eta Launy Grondhalen Kontzertua tronboi eta orkestrarako, BOSekin batera, Juanjo Menaren zuzendaritzapean.
BOSen Ganbera Denboraldiaren barruan, Hilario Extremianaren Carptim estreinatu du, Juan Carlos Pérezen Tronboi Sonata, harizko laukote eta tronboirako obrak eta Alberto Urretxori dedikatuak.
Orkestra Errepertorioko irakaslea da Musikenen, eta Euskadi Brassen sortzaile; talde horrexekin, hain zuzen ere, Euskal Herrian metalen inguruko trebakuntza- eta garapen-lan garrantzitsua abiatuko du. Aldian behin, tronboi eta ganbera-musikako ikastaroak ematen ditu; aipatzekoa da Hegoaldeko Korean ematen duena, bere anaia Unairekin batera, Suwoneko Unibertsitateak gonbidatuta.
Alberto Urretxok Schilke tronboia jotzen du, Hagmann transpositorea duena.
Chi-Yong Chung, zuzendaria
Chi-Yong Chung bere belaunaldiko zuzendaririk preziatuenetakoa da Korean.
Bost urterekin hasi zen pianoa ikasten, eta konposizioan espezializatu zen Seuleko Unibertsitate Nazionaleko College of Musicen. Graduazio-ikasketak egiten jarraitu zuen Salzburgeko Mozarteumen, eta Michael Gielenekin. 1986an, Vienako Irrati Austriarraren (ORF) Nazioarteko Zuzendaritza Lehiaketa irabazi zuen.
Zuzendari gonbidatu gisa, Leipzigeko Irratiko Orkestra Sinfonikoa zuzendu du, Municheko Sinfonikoa, Michiganeko Estatu Unibertsitateko Sinfonikoa, Koreako Sinfonikoa, Pragako Irratiko Sinfonikoa, Seuleko KBS Sinfonikoa eta Bucheoneko Filarmonikoa; era berean, Seuleko Filarmonikoko zuzendari nagusi gonbidatua izan da.
Chi-Yong Chungek Isang Yun konpositore korearraren obra-estreinaldiak egin ditu, eta opera-zuzendari gisa, Keung-Soo Lim, Hyeon-Ok Kim, Kim Koo eta Dong-Hoon Lee konpositoreen ekoizpen berriak eta estreinaldiak egin ditu. Beste lan ugari ere zuzendu ditu, besteak beste Hoffmanen ipuinak, Cosi fan tutte, Txirula magikoa, Figaroren ezteiak, La Bohéme, Carmen, Don Pasquale, Rigoletto eta La Traviata.
Chi-Yong Chung zuzendari artistikoa da Changwoneko Orkestra Filarmonikoan. Koreako Zuzendarien Elkarteko presidentea da, eta Koreako Arteen Unibertsitate Nazionaleko musika-eskolan zuzendaritzako irakasle ere bada.
Hainbat sari eskuratu ditu, besteak beste, Austriako Kultura Ministerioarena, Kulturako Soo-Keun Kim Saria eta Koreako Kultura Ministerioaren Artista Gazteen Saria.
Gertakarien egutegia
Erlazionatutako ekitaldiak
Badator erromantizismoa
Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao
XIX. mendeko errepertorio ugariari begiratzen dion egitarau biribila. Erromantizismoaren iraultza ulertzeko funtsezko bi obra eskainiko dira. Schubertek maisutasunez arakatu zuen formatu handia bere azken sinfonian, obra horrek, agidanez, Bruckner musikagilearen goitasuna iragarri zuela; Beethoven, berriz, emoziozko zirimoletan barruratu zen do minorreko kontzertu biribilean. María Canals piano-lehiaketaren irabazleak joko du pieza.
Iván López-Reynoso, zuzendaria
Xiaolu Zang, pianoa
I
LUDWIG VAN BEETHOVEN (1770 – 1827)
3. kontzertua piano eta orkestrarako do minorrean Op. 37
I. Allegro con brio
II. Largo
III. Rondo: Allegro
Xiaolu Zang, pianoa
II
FRANZ SCHUBERT (1797 – 1828)
9. sinfonia Do Maiorrean D. 944 “Handia”
I. Andante – Allegro ma non troppo. Piú moto
II. Andante con moto
III. Scherzo: Allegro vivace – Trio
IV. Allegro vivace
Iraup. 110’ (g.g.b.)
Ganbera 3
Lekua: Euskalduna Bilbao · 0B Aretoa
G. Connesson
Techno Parade
Trío de flauta, clarinete y piano BOS
I. Stravinsky
Octet
Octeto de viento BOS
J. N. Hummel
Septeto en Do Mayor Op. 114 “Septeto Militar”
Septeto de viento, cuerda y piano BOS
Eraztunen Jauna: Erregearen Itzulera
Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao
Erregearen Itzulera, hau da, hirugarren atala interpretaturik, musikaren eta zinemaren arteko ezkontzaren gailurretako bati eskainitako zikloa amaituko dugu. Filmak 11 Oscar sari eskuratu zituen, besteak beste, Howard Shore musikagilearen soinu-banda onenarena. Berriro ere, filma osorik emango da, BOSek jatorrizko partitura interpretatuko du eta Bilboko Koral Elkarteko
kideek abestuko dute.
Shih-Hung Young, zuzendaria
Eleanor Grant, sopranoa
Manex Ortiz, tiple
Bilboko Koral elkartea:
Euskeria Korua (Urko Sangroniz, zuzendaria)
Haurren korua (José Luis Ormazabal, zuzendaria)
SOINU-BANDA OSOA ZUZENEAN
Eraztunen Jauna: Erregearen Itzulera
Howard Shore oscardunak konposatutako soinu-banda,
filma eman bitartean orkestra sinfonikoak,
abesbatzek eta bakarlariek zuzenean interpretatuko dutena
Eraztunen Jauna: Erregearen Itzulera
Lehen ekitaldia (1:30)
Jatorriak eta hasierak
Bidaia Bidegurutzera
Itzulera Edorasera
Kaliza eskurik esku
Gollumen zitalkeria
Palantira
Undómielen graziaz
Dorre Zuriaren begiak
Urre eta zilarrezko koroa
Lastargien piztuera
Cirith Ungolgo eskailerak
Fideltasuna Denethorri
Sam eta Frodoren abiatzea
Faramirren sakrifizioa
Tropak Dunharrowen
Andúril, Mendebaldeko Garra
Hilen bideak
INTERLUDIOA (20’)
Bigarren ekitaldia (1:50)
Gondorren setioa
Masmaren zuloa
Grond, Infernuko Mailua
Masma Handia
Seneskalen hilobia
Pelennorko Zelaietako borroka
“Herrialde berde urruna”
Rohango emakumezko ezkutaria
Thóedenen heriotza
Cirith Ungolgo Dorrea
Azken erabakia
Sauronen ahoa
Frodorentzat
Patuaren Mendia
Patuaren Arrakala
Arranoak
Elkartea bat eginda
Bidaia Portu Grisetara
Eraztunaren egunak
Ganbera 4
Lekua: Euskalduna Bilbao · 0B Aretoa
200 Arriaga
J. C. Arriaga
Obertura Op. 1
Noneto de viento y cuerda BOS
J. C. Arriaga
Cuarteto nº 2 en La Mayor
Cuarteto de cuerda BOS
L. van Beethoven
Septeto en Mi bemol Mayor Op. 20
Septeto de viento y cuerda BOS
