Kontzertuak
BOS DENBORALDIA 8-2013-2014
Hastapeneko abonua
Aita Donostia: Rapsodia baskongatua (11’)
C. Saint-Saëns: Kontzertua piano eta orkestrarako La minorrean, op. 33 (20’)
G. Fauré: Élégie (8’)
G. Pierné: Ramuntcho, obertura (8’)
G. Bizet: Sinfonia Do maiorrean (30’)
Asier Polo: biolontxeloa
Rubén Gimeno
DATAK
Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak
Orkestra erromantikoa
Arratsalde honetan, orkestra lengoaia erabat erromantikoarekin mintzatuko da.Hau da gaur entzungo ditugun bost konposizioen arteko lotura.Musikaren adierazpen artistikoan sartu zuten beranduen musek sentimenduaren eta ametsen birusa, baina, agian horregatik, bere eragina oso azkarra izan zen eta soinu-artea diziplina guztietan erromantikoena bihurtu zen.
Kontzertua barrokotik hartutako musika-generoa zen, eta sinfonia, aro klasikotik hartua; baina eszena-musika (Ramuntcho oberturarena, abidibez), rapsodia (konnotazio libertarioduna), konposizio bati toki geografiko baten abizena ematea edo orkestra-lan bati elegia deitzeko atrebentzia sortzailearen lanbidea eta bere sentimenduak lotzen dituzten bulkaden erantzuna dira.Hori izan zen lengoaia erromantikoaren esentzia eta helburua, eta gaur bi usainekin agertzen zaigu: euskalduna eta frantziarra.
José Gonzalo Zulaikak (Donostia-San Sebastián, 1886-Lekaroz, 1956) jaioterriaren izena hartu zuen, 1902an Kaputxinoen Ordenan abitua jantzi zuenean; ordena horrek abadegai bakoitzari izen berria emateko ohitura zuen.Era horretan, gure konpositorea fray José Antonio (aitaren omenez) de San Sebastián edo Aita Donostia bihurtu zen.
Lekarozen prestatu zen eta, geroago, Madrilen eta Parisen; ikerketa folklorikoaren esparruan egindako lan emankorrak bere konposizio lanaren zati bat estali zuen denbora batez.Bere estiloa hasierako erromantizismo ostekotik euskal jatorriko nazionalismora pasatu zen, eta, geroago, inpresionisten eragina izan zuen.Hainbat musika-genero landu zituen, eta lan handia egin zuen idazketan.
Bere Rapsodia Bascongada 1906an aurkeztu zen, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak antolatutako lehiaketa batean.Antza denez, egilea ez zegoen oso pozik obrarekin, eta, agian horregatik, Iruñeko Kaputxinoen Kuriaren eskuizkribuen funtsean gorde zen, 2000. urtean BOSek Musikaste (Errenteriako Euskal Musikaren Astea) egitasmoaren barruan estreinatu zuen arte.Bi mugimendutan bereizten da.Hasierako Larghettoa Itxasoan doinuan oinarrituta dago; doinu herrikoi horrek lirismoz eta nostalgiaz bustitzen du partitura.Basatxoritxu abesti folklorikoaren inguruan sortutako Scherzo artikulatu batek jarraitzen dio, eta adarren artean hegaka dabilen txori baten estilo ausart eta alaia gehitzen dio.Musika-tresnen tratamenduak musikaren izaera deskriptiboa indartzen du, itsasoaren sakontasunetik basoen freskotasunera.
Gau-emanaldiak Camille Saint-Saënsen (Paris, 1835-Argel, 1921) Kontzertua biolontxelo eta orkestrarako la minorrean Op. 33 obrarekin jarraitzen du; obra horrek ordura arte izan ez zuen izaera sutsu eta sakona eman zion biolontxeloari.Haur prodijioa (11 urterekin kontzertuak ematen zituen dagoeneko Parisko Pleyel aretoan), konpositore eta organista bikaina, bidaiari nekaezina eta argitasun bizi eta geldiezineko gizona, Saint-Saënsek interesa agertu zuen beti giza ezagutzaren hainbat alorrengatik (astronomia, filosofia, poesia, antzerkia…), eta konpositore frantziarren (besteak beste, Fauré, Ravel edo Poulenc) belaunaldi oso baten lider eztabaidaezin eta maisu izan zen.
1872. urtean, biolontxelorako lehen kontzertua konposatu zuen, eta osotasun organiko gisa sortu zen, non lehenengo mugimenduan aurkezten diren ideia nagusiak obraren itxieran berragertzen diren.Era zikliko horretan, koherentziak soinuaren mikromundu paregabe hau egituratzen du.Lehen mugimendua, Allegro non troppo, bakarlariaren sarrera oldartsuarekin hasten da, eta abesti larri eta aztoratzailea agertzen du; izaera liriko eta sentimenduzkoagoaren bigarren ideiarekin tartekatzen da. Bi horiek jariotasun saihestezinaren inpresioa gehitzen diote mugimenduari, eta entzulea lengoaia erromantikoaren dialektoetatik gidatzen dute. Allegretto con moto du jarraian, eta musika frantziarraren gotorlekuetako bat ekartzen digu: dantzagarriaren aldeko gustua.Musika-tresnek ia oin-puntetan hasten dute dantza atsegin antzeko bat, bakarlariak kantatzen duen abesti bero eta erromantiko batekin dotore nahasten dena.Hemendik aurrera, txandaketa errepikatu egiten da, oboeak kontzertua irekitzeko abesti nagusia jotzen duen arte, eta, horrela, Allegro non troppo amaiera hasten da.Hirugarren mugimenduan material melodiko berria entzuten dugu; biolontxeloak minez kantatzen du, erregistro altuan.Gero, eremu baxuan, abesti cantabileagoa darabil.Kontzertua tonalitate nagusiko koda garaile batekin amaitzen da.
Bilontxeloa protagonista da jarraian datorren obran ere, Gabriel Fauréren (Pamiers, 1845-Paris, 1924) Elegia Op 24 lanean. Saint-Saënsen piano-dizipulu izan zen, eta bizitza profesional askotariko eta garrantzitsua izan zuen. Zeregin garrantzitsuak bete zituen, besteak beste, musika-kritikaria Le Figaron edo Parisko Kontserbatorioko zuzendaria. Elegiaren lehenengo bertsioa konposatu zuen biolontxelo eta pianorako. Piezak izandako arrakasta handiaren aurrean, orkestrarako bertsioa eskatu zitzaion, eta orain entzungai izango duguna konposatu zuen. 1901ean estreinatu zen, Pau Casals bakarlari eta Fauré zuzendari zirela.Hiru ataletan idatzita dago, eta Fauréren estiloa ezaugarritzen duen usain liriko, sentibera eta dotorea dario, erromantikoa baina etorri goratuari iragazgaitza. Fraseatze luzeko ideia batekin hasten da, poetikoa eta apur bat tristea, desesperazioan jausi gabe.Biolontxeloak abesti nagusia gidatzen du, eta orkestrak tapiz harmoniko, sentibera eta ondo trazatua eskaintzen du. Osagai melodikoa diskurtso erabat cantabilean gailentzen da, eta hori ezaugarri esanguratsua da abestiak sortzeko originaltasun eta talentuagatik nabarmendu zen konpositore batengan.Erdiko zatiak, tonalitate nagusian, erraztu egiten du bakarlariaren eta orkestraren arteko protagonismoaren txandaketa.Lehenengo atalera bueltatu ostean, musika itzali egiten da lasaitasun sakoneko giro batean.
Eta euskal folklorearen koloreak berragertu egiten dira Gabriel Piernéren (Metz, 1863-Ploujean-Finisterre, 1937) eskutik.Konpositore, organista eta orkestra-zuzendari frantziar horrek onespen handia eskuratu zuen landutako alderdi profesionaletan, eta horietan indarrean zeuden korronte estetiko guztiekiko independente agertu zen.
Konpositore gisa, ahozko, ganberako eta antzerkirako musika idatzi zuen.Hori da Ramuntchoren kasua, eszena-musikaren generokoa baita, eta Pierre Lotik 1908an izen horrekin estreinatu zuen dramarako idatzi zen.Gaur Obertura entzungo dugu; Gatchutcha eta Ramuntchoren (arrantzale kontrabandista eta ausartegia) arteko ezinezko maitasunaren istorioa kontatzen duen obra dramatikoa.Musikak Pirinio Atlantikoko mendietako eta kostaldeko euskal paisaien giroa ekartzen du gogora, nolabaiteko melankoliaz.
Pieza euskal abesti herrikoietan oinarrituta dago, partituraren beste atal batzuk bezala, eta zortziko itxurako doinuaz hasten da.Obra osoak Lotik (Hendaian hil zen) eta Piernék balioetsi zuten zapore kostunbrista islatzen du.Ildo melodikoa garbi gordetzen da musika atsegin eta ondo idatzian, eta erritmoak, besteak beste, aurresku eta azeri dantza elementu folklorikoen aberastasuna dauka.Piernék keinu euskaldunak zituen musika idatzi zuen berriro.Euskal fantasia biolin eta orkestrako lanak Aita Donostiak bere Euskal Kantutegitik eskainitako abestiak ditu.Antza denez, egile donostiar horrek esan bezala, “Pierné maitasunez hurbildu zaio euskal herritarren arimari, bere taupadak entzuteko”.
Eta arratsaldea Georges Bizet (Paris, 1838-Bougival, 1875) liluragarri eta talentudunaren gaztetako obrarekin amaituko da; izan ere, 17 urterekin idatzi zuen bere Sinfonia Do maiorrean.Obrari freskotasuna, bat-batekotasuna eta “berezko jenioa” dario; paradoxikoki, Bizetek (Mozart, Rossini eta Rafaelengan pertsonifikatzen zuen) albo batera uzten zuen “jenio arrazionalaren” aldean (Beethoven, Meyerbeer edo Miguel Ángelengan ikusten zuen), sorkuntzan sakontzeko oztopo bat zela uste zuelako.Zorioneko oztopoa!Obra lau mugimenduen eredu klasikoaren arabera dago eraikia.Lehenengoa, Allegro vivo, motibo labur batekin irekitzen da, eta abesti nagusia sortzen doa. Poztasun eta bultzada sentsazioa transmititzen du, oboeak zabalki kantatzen duen bigarren ideia agertzen den arte, beti motibo erritmikoa mugimenduaren gainetik. Jarraian datorren Adagioan, hasiera luze batek oboearen doinu iradokitzailearen sarrera prestatzen du, pizzicato hari-tapiz arinaren gainean. Amets eta samurtasun giroak mugimendua inguratzen du, erdigunean parentesi kontrapuntistiko laburra eginez. Dantzarekiko maitasuna, musika frantziarrean oso esanguratsua, pozez gainezka agertzen da hirugarren mugimenduan, Allegro vivacen, eta askotariko ideiak biltzen ditu: irmoa, atsegina, landakoa eta dotorea. Indarra amaierako Allegro Vivacen agertzen da berriro, eta obra gaztaroaren premiaz eta distiraz ixten du.
Sinfonia zoragarri hau ez zen 1935. urtea arte argitaratu eta estreinatu, Bizet hil eta hirurogei urte geroago eta konposatu zenetik laurogei urte igaro ostean.Zorionez, baikortasun osoarekin iritsi zaigu.
Goza ezazue zapore erromantikoa duen gau-emanaldi honetaz.“Bi gustutakoa”.
Mercedes Albaina
Asier Polo, biolontxeloa
Bere belaunaldiko biolontxelo-jotzaile espainiar nabarmenentzat dute.E. Pascu, M. Kliegel eta I. Moniguetti maisuekin ikasi zuen. Hainbat sari jaso ditu, adibidez, Radio Nacionalen “Ojo Crítico” saria (2002), Musika Interpretazioaren CEOE Fundazioa saria (2004) eta Bilboko Pertsona Ospetsu izendapena (2009).Espainiako eta nazioarteko orkestra nagusienekin aritu da elkarlanean; horien artean, nabarmentzekoak dira: Philharmonia Orchestra, Orchestra Sinfonica Nazionale della RAI, Dresdner Philharmonie, Orchestre de Paris, Bergen Filharmoniske Orkester, Israel Philharmonic Orchestra, Deutsche Symphonie-Orchester Berlin, Mexikoko Orkestra Sinfoniko Nazionala, Sinfônica de Sao Paulo edo Basel Symphony Orchestra.Asier Polok hainbat zuzendari garrantzitsuren gidaritzapean jo du: Frühbeck de Burgos, Claus Peter Flor, Juanjo Mena, Pinchas Steinberg, Günther Herbig, Antoni Wit, Anne Manson eta Carlos Miguel Prieto, besteak beste.
Oraingo eta etorkizuneko konpromisoek hainbat tokitan jotzera eramango dute: BBC Philharmonic Orchestra, Orchestre National des Pays de la Loire, Orquestra Filarmônica de Minas Gerais, Louisiana Philharmonic Orchestra (AEB), Manitoba Chamber Orchestra (Kanada), Mexikoko Orkestra Sinfoniko Nazionala, Puerto Ricoko Orkestra Sinfonikoa, Biennale di Venezia, Orquestra Simfònica de Barcelona i Nacional de Catalunya, RTVE Orkestra Sinfonikoa, Bilbaoko Orkestra Sinfonikoa, Madrilgo Komunitateko Orkestra eta Valentziako Orkestran.
Maila handiko konpositoreek eskaini dizkiote beren lanak, L. de Pablok, A. García Abrilek, J. Villarojok eta Erkorekak, esaterako.
Francesco Rugieri (Cremona, 1689) biolontxeloa jotzen du, BANESTOren kolaborazioarekin eskuratutakoa.
Rubén Gimeno, zuzendaria
Rubén Gimeno Vallèsko Orkestra Sinfonikoko zuzendari titularra da 09/10 denboralditik. Galiziako Orkestra Sinfoniko Gaztearen zuzendari artistikoa ere izan da sei urtez.
Zuzendari gonbidatu gisa, Espainiako orkestra askorekin aritu da, eta beste hainbat orkestra ere zuzendu ditu: Norrkoping Symphony, Gavle Symphony, Genevako Ganbera, MMCKren Orkestra (Japonia), SAMI Orchestra (Suedia) eta Kolonbiako Orkestra Nazionala.Hainbat bakarlarirekin aritu izan da, besteak beste, Midori, Steven Isserlis, Dimitri Sitkovetsky, Fazil Say, Kirill Gerstein, Gabriela Montero, Behzod Abduraimov, Maria Bayo eta Michel Camilorekin.
Lirikaren esparruan, Oviedoko Campoamor Antzokiko ekoizpenetan aritu izan da, Marina, La Gran Vía eta Agua, Azucarillos y Aguardiente lanetan.Chuecaren Cádiz zuzendu du, Galiziako Orkestra Sinfonikoarekin batera, eta La del Soto del Parral Zarzuelako Antzokian.“Opera Katalunian” zikloaren barruan, Hoffmanen ipuinak, L’Elisir d’ Amore eta Nabucco lanak zuzendu ditu, eta La Bohemeren ekoizpen berria zuzenduko du.
Hurrengo konpromisoetako bat Gran Teatre del Liceuko Orkestra Sinfonikoarekin debuta egitea da, Verdiren bigarren mendeurrenaren kontzertuen barruan.
Zuzendaritzako hastapenak James Ross irakaslearen eskutik etorri ziren, eta Masterra eskuratu zuen Orkestra Zuzendaritzan Marylandeko Unibertsitatean.Ondoren, Stockholmeko Kontserbatorioan ikasi zuen Jorma Panularekin.Alan Gilbert, Esa-Pekka Salonen, Jukka Pekka Saraste eta Leonard Slatkinen eskolak jaso ditu, eta Orkestra Zuzendaritzako Goi Mailako Diploma eskuratu du.
Gertakarien egutegia
Erlazionatutako ekitaldiak
Denboraldia 2026-2027
01 - 02
Urr
2026
Basoko murmurioak
Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao
Richard Wagner
Siegfried, Waldweben
Richard Strauss
Vier letzte Lieder
Sergei Prokofiev
7. sinfonia do sostenitu minorrean Op. 131
Sinfonía n.º 7 en do sostenido menor Op. 131
Vanessa Goikoetxea, sopranoa
Eduardo Strausser, zuzendaria
Basoa denboraldia hasiko dugu Sigfridoren pausoei jarraitzen dien baso bizi bateko soinuekin, eta atzean geratzen ari den garai bateko lurrin nostalgikoarekin, Straussek bere Azken lau liederretan islatu zuena; amets hutsa Vanessa Goikoetxearen ahotsean.
Agur esateko beste obra bat, 7. sinfonia; Prokofievek agur esaten digu soiltasunez eta irribarre zintzo batekin.
Gehiago ikusi
Siegfried, Waldweben
Richard Strauss
Vier letzte Lieder
Sergei Prokofiev
7. sinfonia do sostenitu minorrean Op. 131
Sinfonía n.º 7 en do sostenido menor Op. 131
Vanessa Goikoetxea, sopranoa
Eduardo Strausser, zuzendaria
Basoa denboraldia hasiko dugu Sigfridoren pausoei jarraitzen dien baso bizi bateko soinuekin, eta atzean geratzen ari den garai bateko lurrin nostalgikoarekin, Straussek bere Azken lau liederretan islatu zuena; amets hutsa Vanessa Goikoetxearen ahotsean.
Agur esateko beste obra bat, 7. sinfonia; Prokofievek agur esaten digu soiltasunez eta irribarre zintzo batekin.
Denboraldia 2026-2027
08 - 09
Urr
2026
Natura abesten
Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao
Antonin Dvorak
Elezaharrak, hautaketa Op. 59
Leyendas, selección Op. 59
Johann Nepomuk Hummel
Sarrera, tema eta bariazioak oboerentzat Op. 102
Introducción, tema y variaciones para oboe Op. 102
Ludwig Van Beethoven
6. sinfonia Fa Maiorrean Op. 68 «Pastorala»
Sinfonía n.º 6 en Fa Mayor Op. 68 «Pastoral»
Françoise Leleux, oboea eta zuzendaria
Pastorala da Beethovenek bere naturarekiko sentitzen zuen maitasun neurrigabea hobekien irudikatzen duen obra. Sinfonia hori musikagileak Viena inguruko basoetan zehar igaro zituen ordu luzeetan inspiratuta dago, Dvorakek Elezaharrak obran jatorriko Bohemiaren aroma islatu zuen bezala.
Hori guztia François Leleuxek orkestrarekin egiten duen debutean, solista eta zuzendari moduan.
Gehiago ikusi
Elezaharrak, hautaketa Op. 59
Leyendas, selección Op. 59
Johann Nepomuk Hummel
Sarrera, tema eta bariazioak oboerentzat Op. 102
Introducción, tema y variaciones para oboe Op. 102
Ludwig Van Beethoven
6. sinfonia Fa Maiorrean Op. 68 «Pastorala»
Sinfonía n.º 6 en Fa Mayor Op. 68 «Pastoral»
Françoise Leleux, oboea eta zuzendaria
Pastorala da Beethovenek bere naturarekiko sentitzen zuen maitasun neurrigabea hobekien irudikatzen duen obra. Sinfonia hori musikagileak Viena inguruko basoetan zehar igaro zituen ordu luzeetan inspiratuta dago, Dvorakek Elezaharrak obran jatorriko Bohemiaren aroma islatu zuen bezala.
Hori guztia François Leleuxek orkestrarekin egiten duen debutean, solista eta zuzendari moduan.
Denboraldia 2026-2027
15 - 16
Urr
2026
Berriro elkartzea
Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao
Jesús Guridi
El Caserío, II. ekitaldiaren preludioa / preludio del acto II
Joaquín Rodrigo
Concierto in modo galante
Wolfgang Amadeus Mozart
40. sinfonia sol minorrean K. 550
Sinfonía n.º 40 en sol menor K. 550
Asier Polo, biolontxeloa
Juanjo Mena, zuzendaria
Badaude orkestra baten nortasuna adierazten duten zuzendariak, eta zenbaitek garai oso bat markatzen dute. Juanjo Mena, taldeko titularra izan zena 1999tik 2008ra, multzo horretan dago. Maisuaren eta BOSen bideak berriro elkartu dira, eta elkarrekin bizi izandako guztia aitortu eta eskertzen dute.
Berriro elkartuko dira eta horren testigu izango da etxe honetan oso maitatua den artista bat, Asier Polo biolontxelo-jotzailea.
Gehiago ikusi
El Caserío, II. ekitaldiaren preludioa / preludio del acto II
Joaquín Rodrigo
Concierto in modo galante
Wolfgang Amadeus Mozart
40. sinfonia sol minorrean K. 550
Sinfonía n.º 40 en sol menor K. 550
Asier Polo, biolontxeloa
Juanjo Mena, zuzendaria
Badaude orkestra baten nortasuna adierazten duten zuzendariak, eta zenbaitek garai oso bat markatzen dute. Juanjo Mena, taldeko titularra izan zena 1999tik 2008ra, multzo horretan dago. Maisuaren eta BOSen bideak berriro elkartu dira, eta elkarrekin bizi izandako guztia aitortu eta eskertzen dute.
Berriro elkartuko dira eta horren testigu izango da etxe honetan oso maitatua den artista bat, Asier Polo biolontxelo-jotzailea.
Denboraldia 2026-2027
19
Urr
2026
French jolies
Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao
Ludwig Thuille
Seikotea piano eta haize boskoterako
Si bemol Maiorrean Op. 6
Albert Roussel
Divertissement Op. 6
Francis Poulenc
Seikotea piano eta haize boskoterako
Gehiago ikusi
Seikotea piano eta haize boskoterako
Si bemol Maiorrean Op. 6
Albert Roussel
Divertissement Op. 6
Francis Poulenc
Seikotea piano eta haize boskoterako
