Kontzertuak

Eraztunen Jauna: Erregearen Itzulera


Euskalduna Jauregia Bilbao.   19:30 h.

Erregearen Itzulera, hau da, hirugarren atala interpretaturik, musikaren eta zinemaren arteko ezkontzaren gailurretako bati eskainitako zikloa amaituko dugu. Filmak 11 Oscar sari eskuratu zituen, besteak beste, Howard Shore musikagilearen soinu-banda onenarena. Berriro ere, filma osorik emango da, BOSek jatorrizko partitura interpretatuko du eta Bilboko Koral Elkarteko
kideek abestuko dute.

Howard Shore’s Academy Award®-winning Score Performed Live to the Epic Motion Picture

Shih-Hung Young, zuzendaria
Eleanor Grant, sopranoa
Manex Ortiz, tiple
Bilboko Koral elkartea:

Koru sinfonikoa (Enrique Azurza, zuzendaria)
Euskeria Korua (Urko Sangroniz, zuzendaria)
Haurren korua (José Luis Ormazabal, zuzendaria)

SOINU-BANDA OSOA ZUZENEAN

Eraztunen Jauna: Erregearen Itzulera

Howard Shore oscardunak konposatutako soinu-banda,
filma eman bitartean orkestra sinfonikoak,
abesbatzek eta bakarlariek zuzenean interpretatuko dutena


Eraztunen Jauna: Erregearen Itzulera

Lehen ekitaldia (1:30)

Jatorriak eta hasierak
Bidaia Bidegurutzera
Itzulera Edorasera
Kaliza eskurik esku
Gollumen zitalkeria
Palantira
Undómielen graziaz
Dorre Zuriaren begiak
Urre eta zilarrezko koroa
Lastargien piztuera
Cirith Ungolgo eskailerak
Fideltasuna Denethorri
Sam eta Frodoren abiatzea
Faramirren sakrifizioa
Tropak Dunharrowen
Andúril, Mendebaldeko Garra
Hilen bideak

INTERLUDIOA (20’)

Bigarren ekitaldia (1:50)

Gondorren setioa
Masmaren zuloa
Grond, Infernuko Mailua
Masma Handia
Seneskalen hilobia
Pelennorko Zelaietako borroka
“Herrialde berde urruna”
Rohango emakumezko ezkutaria
Thóedenen heriotza
Cirith Ungolgo Dorrea
Azken erabakia
Sauronen ahoa
Frodorentzat
Patuaren Mendia
Patuaren Arrakala
Arranoak
Elkartea bat eginda
Bidaia Portu Grisetara
Eraztunaren egunak

DATAK

  • 18 abendua 2025       Euskalduna Jauregia Bilbao      19:30 h. Sarrerak Erosi
  • 19 abendua 2025       Euskalduna Jauregia Bilbao      19:30 h. Sarrerak Erosi

Abonu salmenta, uztailaren 8tik aurrera.
Sarreren salmenta, irailaren 15tik aurrera.

Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak

Eraztunen Jauna: Erregearen Itzulera

Eraztunen Jauna – kontzertu-filmak ikus-entzuleak gonbidatzen ditu J.R.R. Tolkienen Erdialdeko Lurraldeaz inoiz ez bezala gozatzera. Hona berriz egilearen kontakizun gogoangarria, lilura sortzeko eta xehetasunetarako dohain ia mugagabekoa. Peter Jacksonen film atenporalak istorioaren nondik norakoak eta zirrara eraman ditu irudimenetik zinemara. Oraingoan, Howard Shoreren musikak hartuko du boza, abentura epiko honi bihotza eta arima emanda.

Pantaila itzel baten azpian paraturik, ia 300 musikarik Shoreren hiru orduko pieza joko dute, Eraztunen Jauna: Erregearen Itzulera, filmarekin zeharo sinkronizatuta. Emanaldi paregabe honetan, 2003ko jatorrizko soinu-bandak filmaren pisu narratiboa eramateko eginkizuna izango du, kontzertu-esperientzia berritzaile eta ikusgarri bat sortzeko.

Eraztunen Jauna pelikularen musika zinema-musikarik konplexu eta zabalenen artean dago. Oinarrian dagoen istorioa bezain aberatsa eta xehetasun handikoa da Howard Shoreren partitura. Erdialdeko Lurraldeko konplexutasuna eta bikaintasuna eta Eraztunaren Gerra handia transmititzen ditu Shoreren idazkera adierazkorrak, leitmotivak eta panoramika zabalak baliatuta.

Doug Adams

Doug Adams Chicagon errotutako musikari eta idazlea da. The Music of the Lord of the Rings Films liburuaren egilea da.

Howard Shorek Eraztunen Jaunari jarritako musikaren goren unea da Erregearen Itzulera, zeinak ordura arteko dena bildu, eta erasora bidaltzen baitu errukirik gabe, amaierara iristeko. Pertsonaien tema guztiak, kultur ñabardura guztiak eta Tolkienen lanaren barne-arauekin loturiko motibo guztiak lehenagoko bi soinu-bandetan ezarritako helmugara iritsi behar dira.

Elkartearen tema, aurrena osatua, hurrena apurtua, sekula baino heroikoagoa izan behar da konpainia Patuaren Mendira iritsi ahala. Elfoen temek euren amaierako opari melodikoak banatu behar dituzte Ekialdeko Lurraldean, mendebalderantz abiatu aurretik. Isengardeko sumin metalikoa bat etorri behar da bere desagertze oinazetsuarekin, ez, ordea, haren keinu erritmiko eta melodikoen apurrak Sauronen domeinura lekualdatu, eta Mordorren tema bihurrituetara batu baino lehen, horiek beren apoteosi izugarrirako bidean direla.

Mordorren gorakadari aurka egiteko, giza erresuma biek euren indarrak batuko dituzte: Rohanek, Naturaren apeuarekin bat eginda; Gondorrek, Eraztunaren Elkartea filmeko bi tema nagusiei helduta (Gondorko erresuma eta Minas Tirith). Bi ildo horiek, hona arte pasarte isolatuetan aditu direnak, lehen lerrora egingo dute jauzi Erregearen Itzuleran, gerra lehertu berrian lidergoa hartuta.

Eta, jakina, Eraztuna bera, Erdialdeko Lurraldeko arretagunea bihurtu den urrezko uztai fin hori, musika-fusio sakon eta asaldagarriena nozitzen duena. Eraztuna, bide luzearen ondoren, Mordorrera iristear da. Jaunaren deiari segika, Eraztunak osagai guztiak bildu ditu: Shoreren Eraztuna temaren hiru osagai nagusiek —historia, sedukzioa eta gaitza— elkarri zuzenean eragiten diote, eta kontrapuntu bidez lotzen dira, edo hari melodikoei tiraka, ildo berriak sortzeko, Eraztuna bere promesa gaiztoa betetzeko zorian jarririk.

Amaieran, Erdialdeko Lurraldea oinik irtengo da Eraztunaren Gerratik, eta Laugarren Aroan sartuko da. Bake eta batasun aldi berri bati bide emateko, Shorek Laugarren Aroko temak ematen dizkie bizirik dirauten kulturei, gizarte bakoitzaren ezaugarriak zainduta, baina asmo handiagoko ideal berriekin. Gizakien kasuan, atsedena; elfoen kasuan, bakea; hobbiten kasuan, jakinduria. Eraztunari, aldiz, patuak dakarkiona: suntsipena.

ERAZTUNEN JAUNAREN TEMAK: ERREGEAREN ITZULERA

ERAZTUNAREN ELKARTEA

Eraztunaren Elkartea sagako lehen filmaren amaieran desegin zen. Bi dorreak filmean, Elkarteko kideak sakabanatuta daude, baina ez dute amore eman. Era berean, Elkartea temak ez du lehen adina pisu eta ausardia, baina ezbeharrari gogor egiten dio aurre. Erregearen Itzuleran, ordea, Elkartea tema lehen baino goragoko mailetara iritsiko da. Istorioaren goren unean, tema hedatu egiten da orkestraren ahotsetik korura, eta koruak harro abesten du “Cyll e-Gorv, Le annon beth nín, Ú-erir aen han risto, Ú-erir aen han presto” (Eraztunaren Eramaile, hitza ematen dizut, eta ez du ezerk hautsiko, ez dut sekula hitza jango), Elkartea Ate Beltzera presatzen den bitartean.

ESKUALDEA & HOBBITAK

Tema hau osatzen duten musika-elementuak bakunak dira, apaindurarik gabeak. Melodia diatonikoak eskala pentatoniko sinple bat iradokitzen du, eta harmoniak, berriz, akorde-aldaketa soil batzuk baino ez dauzka. Pieza hau hain erraz eta malgu egituratuta dago, ezen Shorek hainbat bariazio sortzeko oinarri gisa erabiltzen baitu. Erregearen Itzuleran, bariazio horiek areagotu egiten dira, Eskualdea temaren hainbat moldaketa heroikoren bidez, zeinek melodia eztia zena fanfarre bihurtzen baitute.

GIZONEN MUNDUA: ROHAN

Rohirrimdarrek beren lurrari dioten maitasuna euren teman ageri den frase orotan islatzen da. Pieza melodiatsu horrek ere sorburua islatzen du, metalen ongietorriekin edo Hardangerraren —biolin norvegiarra— akorde adeitsuekin. Erregearen Itzulerak tema hori hedatzen du; bitarteak eta moduak aldatu, eta trazua indartzen du Rohirrimdarrak Gondor laguntzera galopan hurbildu ahala.

GIZONEN MUNDUA: GONDOR

Gondorko musikak, Elkartea eta Bi Dorreak zatietan ertzetik ibili ondoren, erdigunea hartzen du orain, gizateriak inoizko erronkarik handienari aurre egin behar dionean. Metalak nagusi diren bi tema harrok sinbolizatzen dute Gondor Erregearen Itzulera honetan; alegia, Gondorko Erresuma tema biziak eta Minas Tirith tema barnekoiagoak. Gondorko Erresumak erreinuaren ahala eta harrotasuna adierazten ditu, baina soilik Minas Tirith tema gogoetatsua igaroko da onik Laugarren Arora.

GOLLUM

Gollumen mehatxua

Zinbaloak, dultzimerraren ahaide urrunak, irudi kromatiko urduriekin irudikatzen ditu Gollumen tasunak. Bi dorreak zatian, instrumentu horrek Gollumen nortasun anizkoitzaren alderdietako bat irudikatzen zuen. Erregearen Itzuleran, ordea, Gollumek erabakia hartua du: hobbitak akabatuko ditu, Masma armiarma handiarengana bidalita. Behin bere asmo zitalak agerian geratuta, tema honek irudikatzen du pertsonaia Erregearen Itzuleraren gehienea

MASMA

Orkestrarentzako tour de force bat da Shorek Masmarentzat egindako musika, partiturako pasarte ilun eta psikologikoki aztoragarriena izaki. Idazkeran baliatutako zortzi notako (baiki, kopuru araknidoa) motibo errepikaria gorabehera, orkestra-kontrapuntuaren amaraun astunagatik da Masma berdinik gabea. Musika horren idazkerak eta orkestrazioak helburu jakin bat du: egonkortasun oro apurtzea —mugimendu bizkor etengabeak, aurrera eta atzera eginez era igargaitzean—.

MORDOR

Mordor morbidoa da, mehatxagarria eta zitala. Musikak hari baxuei eta metalen erregistro baxuenei heltzen die, biak uztartu, eta harmonikoen behe-laino sarri bat sortzeko. Multzo nahasi horrek eztanda egiten du, eta erritmo primario bihurtzen da, bitarte bitxiki laburreko harmonia, efektu ikaragarri eta errituala sortzeko.

Mordor/Sauron (Eraztunaren gaitza)

Barad-dûr eta Sauronentzako motibo nagusia Eraztun Bakarraren gaiztakeria temaren berdina da (hirurak elkarrekin trukatzeko moduko istorio-elementuak dira). Shorek Eraztuna «pertsonaia» islatzeko baliatzen du tema, baina munduan duen eragina ere irudikatzen du.

NATURAREN APEUA

Naturari dagokion musikak emozioak adierazteari aurre eginez ematen du denbora-tarte handiena. Gutxitan dago haserre edo mendekati. Alderantziz, etereoa eta neurritsua da, ausarta beharbada, Erdialdeko Lurraldeko desoreketarako musika-baltsamoa nolanahi ere. Alabaina, orkoen kantuek Erdialdeko Lurraldeko soinu-paisaia hondatzen dutenean, Naturaren apeuak ekintzari ekiten dio. Erregearen Itzuleran, tema horrek Rohanen alde egiten du Gondorrerako bidean. Amaieran, ordea, naturara itzultzen da atzera, arrano handiak iristean.

ERAZTUN BAKARRA

Eraztun Bakarra istorioaren elementurik proaktiboena da. Hiru tema desberdin ditu, alderdi anitzekoa dela irudikatzeko.

Eraztunaren historia

Film bakoitzean, Eraztunen Jauna testua agertzen denean entzuten da tema hau lehendabizikoz, baita Eraztun Bakarra eskuz aldatzen den bakoitzean edo bidean aurrerapen handiak egitean ere. Bi dorreak lanean, Eraztunaren historia tema eta Gollumen nahigabea tema elkar lotzen dira, Eraztunarekiko obsesio madarikatua irudikatzeko. Alabaina, Erregearen Itzuleran, historiaren tema Eraztunaren gaitzarekin lotzen hasten da, Eraztunaren legatua mehatxu bihurtu ahala. Sauronen eskuak berriz ere galdegin lezake Eraztuna. . .

Eraztunaren sedukzioa

Tema honek, tonu koral garbi eta puruetan eta dunbal-kolpe burrunbatsuz zipriztinduta, Eraztun Bakarraren erakarpen itogarria irudikatzen du.

Eraztunaren gaitza (Mordor/Sauron)

Eraztun Bakarraren hirugarren tema marmar ulergaitz bat da, lauzpabost altuera baino ez dituena, eta bere egitekoan amore ematen ez duena. Erdialdeko Lurraldeko beste potentzia zahar batzuekin bezala, Shorek Ekialdeko aireak dituzten intonazio harmonikoak baliatzen ditu, iragana iradokitze aldera.

Eraztunaren suntsipena

Eraztunaren suntsipenerako eta Sauronen nagusitasunaren porroterako musikak Eraztunaren historiaren, sedukzioaren eta gaitzaren temen arteko talka irudikatzen du, eta melodia bakoitzeko zatiak lotzen ditu, Eraztunak adierazi izan duen horren guztiaren eta Sauron garaitu ondoren adiskidetu den horren guztiaren gaineko meditazio bat osatzeko. Eraztunaren gainbeherak eta Sauronen suntsipenak osatzen dute bidaia: ez dira alferrik izan heroiek igarotako larritasunak eta pairamenak.

Jatorrizko testuaren egile-eskubideak: © 2007, 2010, Doug Adams

Informazio gehiago hemen: The Lord of the Rings: The Two Towers – The Complete Recordings (Reprise Records); Doug Adamsen The Music of the Lord of the Rings Films liburua, eta
webgunea

Howard Shore.

Konpositorea

Howard Shore gaur egungo konpositore bikainenetako bat da eta bere musika mundu osoko kontzertu-aretoetan jotzen dituzte orkestra eta zuzendari ospetsuenek. Peter Jacksonekin batera Eraztunen jauna filmean egindako lanari esker, Shorek hiru Oscar sari, lau Grammy eta bi Golden Globe beretu zituen, kritikaren sari eta jaialdi ugariz gain. 100 filmetako baino gehiagoko soinu-bandak sortu ditu, tartean David Cronenbergen hamazazpitakoak eta Martin Scorseseren seitakoak. Kontzerturako bere lanetan koru-sinfonia bat, opera bat, meza latindar bat, hiru orkestra-kontzertu eta bi kantu-ziklo daude.

Frantziako Officier de l’ordre des Arts et des Lettres titulua du, Kanadako Gobernadore Nagusiaren Arte Eszenikoen Saria jaso du eta Kanadako Ordenako ofiziala da. National Board of Review of Motion Pictures erakundeak saritu egin zuen Howard Shore bere musika-ibilbideagatik, Viena hiriak Max Steiner saria eman zion, eta 2017an Krakovia eta Katowiceko alkateek antolatutako Wojciech Kilar saria jaso zuen. 2004an, ASCAPek Henry Mancini saria eman zion. Shorek askoz ere ohorezko sari gehiago jaso ditu.

Itzal handiko erakunde askok gonbidatu izan dute Shore hainbat hitzalditara, hala nola SACEMek 2023an babestutako Cannesko Jaialdiko mintzaldi batera, Martin Scorsesek ere parte hartu zuela, elkarrekin egindako lanagatik. 2019an, Michel Hazanaviciusekin batera hartu zuen parte Parisko La Fémis ekimenean. Hauetan ere mintzaldiak egin izan ditu: Oxford Union, Royal Conservatory London, Yale, NYU, Julliard, UCLA, University of Toronto, Berklee School of Music, Berlinale, Parisko Cinémathèque eta Trinity College Dublin, non Ohorezko Babesletzako Ohorezko Domina jaso zuen.

2003an, Shorek Zeelanda Berriko Orkestra Sinfonikoa eta Abesbatza zuzendu zituen The Lord of the Rings Symphony lanaren mundu-estreinaldian, Wellingtonen. Harrez geroztik, Eraztunen Jaunaren Sinfonia eta The Lord of the Rings – Live to Projection obrak munduko orkestra ospetsuenek jo izan dituzte, 500 kontzertutik gora izanik.


Shih-Hung Young.

Zuzendaria

Shih-Hung Young, Taiwango zuzendari eta biolin-jotzaile txinatarra Kuala Lumpurren jaio zen (Malaysia) eta, gero, Estatu Batuetara joan zen. The Juilliard Schoolen egin zituen Musikako lizentzia eta masterra, eta Stony Brook, New Yorkeko Estatuko Unibertsitatean egin zuen musikako doktoregoa. Young doktorea irakasle aritu zen The Juilliard Schooleko unibertsitate aurreko sailean, 1995etik 2016ra bitartean.

Young doktorea zuzendari lanpetua da da; sinfonikoak, soinu-bandak, Broadwayko musikalak eta operak… Eta solista gisa ere aritzen da gabera-musikako emanaldietan. Kontzertu-film global asko zuzendu ditu; adibidez, Howard Shore oscardunaren Eraztunen Jauna: film trilogiaren kontzertu sinfonikoa; Lisa Gerrardekin (Urrezko Globo bat du) batera, Hans Zimmerren Gladiator: zuzenean; Nino Rotaren Aitajauna; DreamWorks Animations; Harry Potterren kontzertu-filmak; John Coriglianoren The Red Violin oscarduna; La La Land in Concert eta Disneyren kontzertu-film asko, Lebo Mrekin elkarlanean, esaterako, Disneyren The Lion King Live, The Little Mermaid, Frozen, Beauty and the Beast, Star Wars eta Disney Pixarren Toy Storyren Asiako estreinaldia.

Young doktorea Estatu Batu osoetan ibilia da, eta nazioartean ere, elkarlanean aritu baita hainbat orkestrekin hainbat herrialdetan; Alemania, Australia, Belgika, Brasil, Bulgaria, Danimarka, Errusia, Eslovakia, Espainia, Frantzia, Hego Korea, Hong Kong, Islandia, Italia, Kanada, Kolonbia, Luxenburgo, Macao, Mexiko, Norvegia, Polonia, Suedia, Suitza, Taiwan, Txekiar Errepublika, Txile eta Txina.


Bilboko Koral Elkartea.

Bilboko Koral Elkartea, 1886an sortutakoa eta gaur egun Enrique Azurzak artistikoki zuzenduta, Estatuko abesbatzen erakunderik enblematikoenetako bat da. Ia ehun eta berrogei urteko ibilbidearekin, bere koru sinfonikoak, ehun abeslari baino gehiagok osatua, ia Espainiako orkestra guztiekin eta nazioarteko talde nabarmenekin kolaboratu du. Azken urteotan, besteak beste, Beethoven-en Missa Solemnis, Poulenc-en Stabat Mater, Juan Carlos Pérez-en Saturraran eta Arriaga Antzokian Calixto Bieitoren Marieli, Mendi Mendiyan eta War Requiem proiektu eszenikoak jorratu ditu. Bestalde, Espainiako Orkestra eta Abesbatza Nazionalen 22 – 23 denboraldia inauguratu du Ligetiren Réquiem-arekin. Bilboko Koral Elkarteak, gainera, harreman historikoa du BOSekin, Euskadiko Orkestrarekin eta Arriaga Antzokiarekin, eta ondare musikala berreskuratzeko funtsezko lana egiten ari du Euskal Opera proiektuaren bidez. Koru sinfonikoarekin batera, beste bi abesbatz saude erakundean. Euskeria Abesbatza 1985ean sortu zen eta Urko Sangronizek zuzentzen du. Bere aldakortasunagatik errekonozitua eta Ejea de los Caballeros Abesbatza Lehiaketako Lehen Saria bezalako sariengatik ezaguna. Haur Abesbatza, bestaldetik, 1984an sortu zen eta Jose Luis Ormazabalek zuzentzen du. Bilboko Koral Elkarterako harrobi sendoa da, eta Teatro Real, Auditorio Nacional, Maestranza edo Palau de la Música bezalako eszenatokietan aritu da.

Hiru koruek Bilboko Koral Elkartearen hedadura artistiko eta pedagogikoa irudikatzen dute, bikaintasuna, tradizioa eta euskal sorkuntzarekiko konpromisoa uztartzen dituen belaunaldien arteko proiektua. Kontzertu honetan elkarrekin egoteak nortasun partekatu hori azpimarratzen du: erakunde bizia, plurala eta belaunaldien arteko etengabeko elkarrizketan dagoena.

Koru sinfonikoa: Enrique Azurza
Euskeria korua: Urko Sangroniz
Haurren korua: Jose Luis Ormazabal


Eleanor Grant.

Sopranoa

Denetik dugu Eleanor, abeslaria, kantagilea, aktorea, kontrabaxu-jotzailea eta baxu-jotzailea; beraz, baiki, moldagarritasunak ezaugarritzen du. Hamar urte besterik ez zuela hasi zen abesten eta antzezten, eta Nativity! 2 filmeko protagonistetako bat izan zen. Grabaketa-lanak egin ditu, besteak beste, Rachel Portman, Patrick Doyle eta Alan Menken konpositoreekin. Bere ahotsa zen Disney Dreams, Parisko Disneylanden 20. urteurreneko ikuskizunaren hasieran aditzen zena. Orain berriki aritua da, besteak beste, Cinderella, Cruella, Puss in Boots filmen soinu-bandetan, eta Disneyren Aladdin eta The Little Mermaid filmen irudi errealeko remakeetan.

Eleanor mundu osoko orkestrekin lan egina da, hala nola Shanghaiko Orkestra Filarmonikoarekin, Luxenburgoko Filarmonikoarekin eta Taiwango Artists Symphony orkestrarekin. Royal Albert Hallean solista gisa aritu zen lehen aldiz 2018. urtean, The English Patient LIVE (Avex Classics) kontzertu-filmaren mundu mailako estreinaldian, Londresko Errege Orkestra Filarmonikoa lagun. 2024ko udazkenean bigarrenez aritu zen Royal Albert Hallean, solista gonbidatu gisa, Avatar LIVE kontzertu-filmaren mundu mailako estreinaldian. Abeslari bakarlaria izan zen Titanic LIVE kontzertu-filmean, Frantzian (2019) eta Taiwanen (2023), eta berriki bakarlari gisa jardun da Irlandako RTÉ Concert Orkestrarekin, “100 Years of Disney Music” kontzertu sortan. 2019. urtean, Gabriel Yaredek gonbita egin zion telebistarako “Hollywood in Vienna” gala-kontzertuan soprano bakarlari gisa jarduteko, Yaredek berak 2019ko Max Steiner Saria jaso behar zuela-eta filmetako soinu-banden konposizioan egindako ibilbideagatik. Bigarrenez jardun zen bakarlari gisa 2022ko irailean, Alan Menken saritu zuten “Hollywood in Vienna” galan.

Eleanor Londresko Musikako Errege Akademian graduatu zen, ohorezko matrikularekin (kontrabaxu-ikasketak). Baxu-jotzaile gisa aritu da, BBCren Orkestra Sinfonikoko beste kide batzuekin batera, 2016ko “The Last Night of the Proms” (Royal Albert Hall) emanaldian, eta, duela gutxi, elkarlanean aritu da Echo Ensemblerekin, Errege Orkestra Filarmonikoarekin eta Ingalaterrako Opera Nazionalarekin (Giselle eta Yeoman of the Guard). Zuzendari prestigiotsu askoren batutapean jardun da: Gustavo Dudamel, Ed Gardner, sir Mark Elder… Eleanorrek baxu- eta kontrabaxu-jotzaile gisa parte hartu du hainbat antzerki musikaleko ekoizpenetan; esaterako, Sondheimen Anyone Can Whistle, Southwark Playhouse aretoan (2022), eta Lourds Laneren SuperYou (Lyric Theatre, 2023), eta ordezko baxu-jotzailea izan da Olivier saria irabazitako Standing at the Sky’s Edge musikalean, National Theatre antzokian. Halaber, antzerki-ekoizpen hauetan parte hartu du: 7 asteko bira bat Aladdinekin (Mercury Theatre, Colchester), Jason Robert Brownen The Last Five Years (Minack Theatre, 2020), Mark Hollmanen Urinetown (RAM), Sondheimen Into The Woods (RADA) eta Merrily We Roll Along (RAM). London Symphonic Rock Orchestran kontrabaxu elektroakustikoa jotzen du (eta emakumezko ahotsa da), eta harekin biran ibili da Erresuma Batuan eta Europan zehar 2022ko abuztuaz geroztik. 2025eko urtarrilean ekin zion bira berri bati London Symphonic Rock Orchestrak, Erresuma Batuko hainbat aretotan jotzeko.

Eleanorrek Wigmore Hallen egin zuen debuta bakarlari gisa (abeslari eta kontrabaxu-jotzaile gisa) 2023ko otsailean, Gus MacQuade gitarra-jotzailearekin. Bi-biek 2022/23ko New Elizabethan Saria jaso zuten, eta City Music Fundazioko artistak dira. Dozenaka aretotan aritu dira elkarrekin, esaterako, duela gutxi, Burgh Housen (Hampstead), Stapleford Granaryn (Cambridge) eta Britoleko St. Georgen. Gus eta Eleanor pozarren dira Deux-Elles zigiluaren laguntzaz argitaratu dutelako 2025 honetan lehen diskoa.


Fran Walsh.

Kanta-idazlea

2004an, Fran Walshek egokitutako gidoi onenaren, jatorrizko abesti onenaren eta film onenaren Oscarrak jaso zituen Eraztunen Jauna: Erregearen Itzulera filmean egindako lanagatik. Eraztunen Jauna: Eraztunaren Elkartea pelikulan gidoigile gisa egindako lanagatik Oscar bat, BAFTA bat eta WGA bat jasotzeko izendapenak izateaz gain, AFI Film Award sari bat irabazi zuen Peter Jackson, Barrie Osborne eta Tim Sandersekin batera. Peter Jacksonekin lankidetzan idatzitako Heavenly Creatures filmerako gidoiagatik jaso zuen Walshek Oscar sarietarako lehen izendapena. Walshek musika-ikasketak ditu, eta Victoriako Unibertsitatean literatura ingeleseko espezialitatea amaitu eta gutxira hasi zen lanean gidoigile gisa.


Philippa Boyens

Idazlea

Varietyk 2000. urtean hamar gidoilari ospetsuen zerrendan sartu zuenetik, Philippa Boyensek —Eraztunen Jauna trilogiarekin gidoilari gisa debutatu zuen—, egokitutako gidoi onenaren Oscar saria irabazi du, Eraztunen Jauna: Erregearen Itzulera filmarekin. Horren aurretik, Oscar, BAFTA eta Writers Guild of America Award banatarako izendapenak jaso zituen, besteak beste. Boyensek antzerkigintzan lan egin izan du antzerkigile, irakasle, ekoizle eta editore gisa. Boyens zinemara igaro zen Zeelanda Berriko gidoigileen gremioko zuzendari gisa denbora-tarte labur bat eman ondoren. J. R. R. Tolkienen lana miresten zuelako sartu zen proiektuan; izan ere, hamaika urte zituenetik da sagaren fan amorratua.


Peter Jackson.

Zuzendaria

Jacksonek historia egin du zineman Eraztunen Jauna film-trilogiarekin; mundu osoko ikus-entzuleek goza dezaketen bederatzi ordu diraute sagako filmok batera. Filmak kulturarteko fenomeno bihurtu dira mundu osoan. Tolkienen obraren aditu eta zaleen errespetua beretzeaz gain, egilearen eleberri klasikoak publiko gazteagoen artean ezagutarazi dituzte. Zuzendari onenaren, film onenaren eta egokitutako gidoi onenaren Oscarrak jaso zituen Eraztunen Jauna: Erregearen Itzulera filmarekin.

Info covid

Gertakarien egutegia

Al
As
Az
Og
Or
La
Ig

Erlazionatutako ekitaldiak

Denboraldia 2025-2026
18 - 19
Abe
2025
>Eraztunen Jauna: Erregearen Itzulera

Eraztunen Jauna: Erregearen Itzulera

Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao

Erregearen Itzulera, hau da, hirugarren atala interpretaturik, musikaren eta zinemaren arteko ezkontzaren gailurretako bati eskainitako zikloa amaituko dugu. Filmak 11 Oscar sari eskuratu zituen, besteak beste, Howard Shore musikagilearen soinu-banda onenarena. Berriro ere, filma osorik emango da, BOSek jatorrizko partitura interpretatuko du eta Bilboko Koral Elkarteko
kideek abestuko dute.

Howard Shore’s Academy Award®-winning Score Performed Live to the Epic Motion Picture

Shih-Hung Young, zuzendaria
Eleanor Grant, sopranoa
Manex Ortiz, tiple
Bilboko Koral elkartea:

Koru sinfonikoa (Enrique Azurza, zuzendaria)
Euskeria Korua (Urko Sangroniz, zuzendaria)
Haurren korua (José Luis Ormazabal, zuzendaria)

SOINU-BANDA OSOA ZUZENEAN

Eraztunen Jauna: Erregearen Itzulera

Howard Shore oscardunak konposatutako soinu-banda,
filma eman bitartean orkestra sinfonikoak,
abesbatzek eta bakarlariek zuzenean interpretatuko dutena


Eraztunen Jauna: Erregearen Itzulera

Lehen ekitaldia (1:30)

Jatorriak eta hasierak
Bidaia Bidegurutzera
Itzulera Edorasera
Kaliza eskurik esku
Gollumen zitalkeria
Palantira
Undómielen graziaz
Dorre Zuriaren begiak
Urre eta zilarrezko koroa
Lastargien piztuera
Cirith Ungolgo eskailerak
Fideltasuna Denethorri
Sam eta Frodoren abiatzea
Faramirren sakrifizioa
Tropak Dunharrowen
Andúril, Mendebaldeko Garra
Hilen bideak

INTERLUDIOA (20’)

Bigarren ekitaldia (1:50)

Gondorren setioa
Masmaren zuloa
Grond, Infernuko Mailua
Masma Handia
Seneskalen hilobia
Pelennorko Zelaietako borroka
“Herrialde berde urruna”
Rohango emakumezko ezkutaria
Thóedenen heriotza
Cirith Ungolgo Dorrea
Azken erabakia
Sauronen ahoa
Frodorentzat
Patuaren Mendia
Patuaren Arrakala
Arranoak
Elkartea bat eginda
Bidaia Portu Grisetara
Eraztunaren egunak

Informazioa eta sarrerak
Denboraldia 2025-2026
03 - 04
Urt
2026
>Cuento de Navidad

Cuento de Navidad

Lekua: Arriaga Antzokia

Dickensen ipuin ezagunean oinarritua, haurrentzako opera honek Ebenezer Scrooge xuhurraren istorioa kontatzen du. Gabon-gau oso hotz batean, hiru espiritu agertuko zaizkio, bere iragana, oraina eta etorkizuna irudikatzen dutenak. Bisita hori jaso eta zain dituen bakardadea eta heriotza ikusi ondoren, bere bizitzari buruzko ikuskera aldatuko du, eta gizon on eta eskuzabala bilakatuko da?

Gaztelaniazko opera, euskarazko eta gaztelaniazko gaintituluekin.

Iraupena: 70 min

Adina: 6 urtetik gora

Familia-saioak: 2026ko urtarrilak 3 (12:00, 18:00) eta 4 (12:00, 18:00)

Información y entradas

Gehiago ikusi
Denboraldia 2025-2026
19
Urt
2026
>Ganbera 4

Ganbera 4

Lekua: Euskalduna Bilbao · 0B Aretoa

200 Arriaga

J. C. Arriaga
Obertura Op. 1
Noneto de viento y cuerda BOS

J. C. Arriaga
Cuarteto nº 2 en La Mayor
Cuarteto de cuerda BOS

L. van Beethoven
Septeto en Mi bemol Mayor Op. 20
Septeto de viento y cuerda BOS

Informazioa eta sarrerak
Denboraldia 2025-2026
29 - 30
Urt
2026
>Maisuetan maisuena

Maisuetan maisuena

Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao

Joaquín Achúcarrok, nazioarteko karrera bikaina izateaz gain, jarduera pedagogiko bizia garatu du, batez ere, Dallaseko bere katedran, handik piano-jotzaile bikainak irten direla. Maisuaren alderdi horren omenezko programa gertatu dugu Achúcarroren ikasle eta kontzertista bikaina den Alessio Baxen eskutik, errepertorioan ezinbestekoa den Brahmsen lehen kontzertua interpretatuta. Erik Nielsenen espezialitateetako batek, Stravinskyren musikak, eta gure Arriagaren gomutak, hil eta berrehun urtemugan, osatuko dute egitaraua.

J. C. Arriaga
Obertura Op. 20
J. Brahms
Concierto nº 1 para piano y orquesta en re menor Op. 15
I. Stravinsky
El pájaro de fuego, Suite

Alessio Bax, pianoa
Erik Nielsen, zuzendaria

Informazioa eta sarrerak