Kontzertuak
Kalakan eta Mozart, eskuz esku
Gabriel Erkorekaren lanik onenetakoa dugu Zuhaitz, obra horren hizkuntzaren modernotasuna usadioekin, naturarekin eta antzinakoarekin uztartu zuela; horretarako, Kalakan taldeko musikarien behar-beharrezko laguntza izan zuen. Mozartek tarte zoriontsu batez gozatu zuen Linzeko egonaldi laburrean, eta sinfoniarik liluragarrienetako bat eskaini zion hiriari. Bestalde, Ravelen musikak eta musikariaren haurtzaroko oroitzapenek osatzen dute programaren edertasun barea.
Jean Deroyer, zuzendaria
Kalakan
Jamixel Bereau
Lara Mitxelena
Lionel Berçaits
I
MAURICE RAVEL (1875 – 1937)
Ma Mère l’Oye, Suitea
I. Basoko loti ederraren pabana (Lent)
II. Erpurutxo (Très modéré)
III. Laideronnette, pagoden enperatriza (Mouvement de Marche)
IV. Ederraren eta Piztiaren arteko elkarrizketak (Mouvement de Valse modéré)
V. Lorategi sorgindua (Lent e grave)
GABRIEL ERKOREKA (b. 1969)
Zuhaitz, kontzertua euskal perkusio eta orkestrarako*
Kalakan
II
WOLFGANG AMADEUS MOZART (1756 – 1791)
36. sinfonia Do Maiorrean KV425 “Linz”
I. Adagio – Allegro spiritoso
II. Poco adagio
III. Menuetto
IV. Presto
*Lehen aldiz BOSen eskutik
Iraup. 95’ (g.g.b.)
DATAK
- 04 abendua 2025 Euskalduna Jauregia Bilbao 19:30 h. Sarrerak Erosi
- 05 abendua 2025 Euskalduna Jauregia Bilbao 19:30 h. Sarrerak Erosi
Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak
SUSTRAI ARISTOTELIKOAK
Denok daukagu etxean ausazko objektu txikiak, non sartu ez dakigunak, gordetzeko tiradera bat: goma elastikoa, torloju bat, auskalo nondik etorria, baina, agian, deskubritzen dugunean, beharko duguna; mugikor zaharraren kablea, pila bat; inoiz josteko astirik ez dugun txabusinaren botoia; erosketa-tiketa, denborak erdi ezabatua, neurria aldatu beharko ote genuen gorde genuena; boli bat, jada margotzen ez duena; Naranjitoren giltzatakoa; hamar zentimoko txanpon bat; klip bat; betaurreko batzuk, haiekin ikusi ez arren balio izan zutenagatik ezin bota ditzakegunak; entzungailu batzuk, kablea nahastuta dutenak; errege-opileko iruditxoa… Zerrenda luzea eta askotarikoa da, eta, nahiz eta normalean ez ditugun gogoan hartzen –gehienak zaborretan hobeto egongo liratekeelako, ziurrenik–, denok dakigu artikulu horietakoren bat berragertu egingo dela beste zerbaiten bila gabiltzan bakoitzean. Bada, burmuinak ere badu “tiradera” horietako bat, non datuak, hitzak edo irudiak gordetzen dituen, noizean behin, gutxien espero dugunean, berragertzeko baino balio ez dutenak. Nire kasuan, datu horietako bat zōon politikōn kontzeptu aristotelikoa da, Batxilergoko –BBB deitzen zen nire garaian– filosofiako nire irakasleak sarritan aipatzen zuena. Ez dizuet gezurrik esango: definizio horrek irakasgaia gainditzeko kezkatzen ninduen ozta-ozta, eta niretzat ez zuen zerikusirik nire oharretatik haragoko ezerekin, baina, hara non, nire neuronen artean hainbestetan aurkitzearen poderioz, azkenean, zentzua izan ez ezik, harira ere etorri zait azkenean: Aristotelesek esaten zuen, gizakiaz ari zela, zōon politikōn bat dela (greziera klasikoz ζῷον πολῑτῐκόν), honako hau esan nahi duna: “animalia politikoa” edo “gizarte animalia”; izan ere, beste animalia batzuek ez bezala, gaitasuna izateaz gain, gizarteak sortzeko eta komunitate konplexuetan bizitzeko beharra ere badu, segurtasuna emango diguten eta garatzen lagunduko diguten lege eta ohiturekin; jakina, Aristotelesek sakon jorratu zuen gai hori, baina pintzelkada arin horrek lagundu egingo digu gaur entzungo ditugun obra –oso– desberdinak azaltzen eta erlazionatzen.
Aristotelesek bere Politikan argudiatzen zuenez, animaliak bere ahotsaren (phoné, φωνή) bidez komunikatzen dira emozioak adierazteko, hala nola mina edo beldurra, baina gizakiak hitza du, hizkuntza, arrazoia (logos, λόγος), askoz haratago joateko eta gai sakonagoei buruz hitz egiteko aukera ematen diona, eta kontzeptu abstraktuak ezarri eta transmititzen dituena, hala nola ongia eta gaizkia, justizia eta injustizia, komenigarria eta kaltegarria. Eta nirekin bat etorriko zarete: historian zehar, ideia horiek haur-ipuinen bidez transmititu dira hoberen, kontakizun laburrekin, jarraitzeko erraza den tramarekin eta irakaspenarekin, haurrak entretenitu, suspertu eta irakatsi egin diete. Ma Mère l ‘Oye – edo Ama Antzara, nahiago duzuen hizkuntza aukeratu– Maurice Ravelek konposatutako lan xarmagarria da, maitagarrien ipuin horien mundu magikoari bizia ematen diona, Charles Perraulten Contes de ma mère l’ oye bildumari erreferentzia eginez –haurrentzako kontakizun ezagunak biltzen dituena, hala nola Txanogorritxo, Bizarrurdin, Katu botaduna, Errauskine, Riquet kalparduna, Asto azala… –, baina baita Aulnoyko Kondesaren eta Mme. Leprince de Beaumonten beste ipuin batzuei ere.
1908an Ida eta Cyprian “Cipa” Godebsky lagun onen seme-alabentzat (Mimi eta Jean, 6 eta 7 urtekoak) konposatutako lau eskutarako pianorako “piezatxo” bakar bat izaten hasi zen Ravelen obra. Haur horiekin ia senidetasuneko maitasunak lotzen zuen Ravel, eta Loti Ederraren Pabana jaso zuten opari –ez nahastu Hildako infanta batentzako pabanareki –, eta laster batu zitzaizkion multzo hori osatzen duten beste lau haur-piezak. «Ravelek istorio zoragarriak kontatzen zizkidan. Bere belaunetan eseri ohi nintzen eta honela hasten zen bera: “Bazen behin…” […] Konposizioa amaitu eta Ma Mère l ‘Oye aurkeztu zigunean, ez nebak ez nik ez genuen halako eskaintza estimatzeko adina, eta ahalegin handiegia eskatzen zuen zerbait bezala ikusi genuen», azaldu zuen Mimik urte asko geroago. Eta, hain zuzen ere, lan handia izango zen –eta piezen zailtasuna ez izenburua bezain haurrentzakoa– azkenean Parisen estreinatu baitzuten beste bi neskatok: Jeanne Leleuk eta Geneviève Duronyk, 11 eta 14 urtekoek. Urte pare bat geroago, 1912an, Ravelek balleteko partitura baten eskaera jaso zuen, eta horretarako pieza horiek berrerabili, orkestratu, berrantolatu eta preludio bat eta trantsizioko atal batzuk gehitu zizkien, eta zenbaki erabat berriren bat ere konposatu zuen. Deskribatutako edozein ipuin bezain magikoa da piano-pieza sinple batzuetatik –edo, hobeto esanda, “konplikatuegiak ez direnak”– orkestra-lan sakonak, testuretan aberatsak, kolore delikatukoak eta sonoritate exotikokoak ateratzea. Azkenik, Ravel arduratsu eta zorrotzak orkestra-suite bat berrosatu zuen jatorrizko bost piezekin hasierako ordenan, eta horixe da gaur entzungo duguna.
Suitea Pavane de la Belle aus bois dormant (Basoko loti ederraren pabana) delikatuarekin hasten da, antzinako dantza geldoa, ia hileta martxa bat balitz bezala, delikatua eta hunkigarria, giro misteriotsu eta erdi arokoa duena, maitagarri batek printzesaren ametsa zaintzen duen bitartean. Amets horren ondoren, Petit Poucetek (Pulgarzito) basora eramango gaitu, non txoriek beren ogi-papur arrastoa jaten duten, konposizio bizi eta jostalari batekin, musika protagonista txikiaren abenturen erritmora dantzatzen den bitartean. Laideronnette, Impératrice des pagodes (Laideronnette, pagoden Enperatriza, edo Neska itsusia izenez ere ezaguna), ekialdeko ipuin ez hain ezagun baten eszena da, non printzesa txiki bat sorgin batek sorgindu eta izaki oso itsusi bihurtzen duen. Hori dela eta, pagoda izeneko izaki ñimiñoek bizi diren erresuma urrun batera erbesteratzen da. Pagoden gorputzak bitxiz eta portzelana finez eginak daude eta intxaur eta almendra oskolez egindako tresnak jotzen dituzte. Laugarren mugimenduarekin Les Entretiens de la Belle et de la Bête (Ederraren eta Piztiaren Elkarrizketak) dator, vals poetiko eta deskriptibo motel bat, non klarineteak eta fagotak dantza-aretoan biraka ari diren bitartean Ederrak eta Piztiak barruan edertasuna dagoela dioen leloari buruz elkarri xuxurlatzen dizkioten hitzak kantatzen dituzten, Piztiaren eraldaketak azken piezara eramaten duen arte, Le jardin féerique (Maitagarrien lorategia), zeina, ipuin jakin batekoa izan gabe, amaiera emankorra baita, entzulea erresuma magiko batera eramaten duena. Bertan, maitagarrien ipuin guztiak crescendo garaile eta kolorez bete batean elkartzen dira, non denak zoriontsu bizi eta eperrak jan ahal izango baitituzte.
Honaino ekarri gaituen zonon politikōnera itzuliz, gizakiak gai abstraktu eta metafisikoei buruz hitz egiteko, arrazoitzeko eta haiek transmititzeko duen gaitasunaz gain, Aristotelesek asko azpimarratzen zuen polis (πόλις) kontzeptua, Antzinako Greziako hiri-estatuei hertsiki erreferentzia egiten bazien ere, hiri edo lurralde geografiko hutsetatik haratago doana: gizarteak dira, pertsonei beren behar material, emozional eta moralak eskaintzeko gai diren komunitate handiak, horietan beren ahalmen handiena garatu ahal izateko. Aristoteles, hark zioen bezala, “bere liburuaz hitz egitera” zetorren, eta politikaren gaitik zeraman guztiak –orain bezain gaizki bide zegoen–, baina hemen erreferentzia handia egiten zaio kultura partekatuari, polis bateko, gizarte bateko, tradizio horretako eta segurtasuna eta nortasuna ematen diguten sustrai komun horietako kide sentiarazten gaituen horri. Pentsamendu greziarra, garai hartan munduaz zuen ezagutzarekin, zurrunagoa eta mugatuagoa zen, baina gaur egun gizarte komun horren mugak nahi bezain urrun eraman ditzakegu, eta askoz ere termino gaurkotuagoak har ditzakegu gogoan, hala nola herrixka globala, baina gaualdi honetako bigarren lanarekin apur bat gehiago egokituko gara sustrai aristotelikoetara eta kultura partekatu hurbilenera mugatuko gara.
Zuhaitz, euskal perkusio eta orkestrarako kontzertua, Gabriel Erkoreka bilbotar konpositoreak Espainiako Orkestra Nazionaletik jaso zuen enkargua da, eta orkestra horrek eta Juanjo Mena zuzendariak estreinatu zuten Auditorio Nazionalean, 2016ko martxoaren 18an. Zuhaitz horrek hemen modu poetikoan egiten die erreferentzia zuraren bidez bizia hartzen duten soinuei. Bertan, hainbat tresnek, hala nola marinbak, xilofonoak, log-drumak, wood-blockek, klabeek, kriskitinek eta are harparen erresonantzia-kaxako perkusioek, eginkizun nagusia hartzen dute, txalaparta eta haren soinu magiko eta antzinakoa protagonista direlarik.
Estreinaldiaren egunean bezala, gaur ere Kalakanen laguntza paregabea izango dugu, euskal musika tradizionaleko Iparraldeko talde horren ezaugarrietan pentsatuz idatzi baitzen lana berariaz. Orduko hirukotea, Jamixel Bereauk, Xan Errotabeherek eta Thierry Biscaryk osatua, bikotea da gaur egun –ez naiz eleketaria izango, “desadostasun artistikoetan” utziko dugu –, baina ez kezkatu bi edo hiru kide etortzeagatik –Jamixel eta Xan Pierre Sanglarekin elkarlanean aritzen dira maiz–, Erkorekaren konposizioak inprobisazio-askatasun handia uzten die Kalakaneko kideei, eta, beraz, entzungo duguna obra bizia da, interpretazio bakoitzean desberdina, tradizio sinfonikoaren mundu klasiko eta formala eta ahozko tradizioaren antzinako mundu askea uztartzen dituena.
Hiru atal jarraitutan banatuta, horietako bakoitza beste batzuetan banantzen da, eta lanaren sinbolismoari zentzua ematen dion zuhaitzaren adarrak bezala irekitzen da; gainera, Naturari egindako kantua izan nahi du, kantu ekologista, eta, zergatik ez, baita gizakiari egindako kantua ere, modernitatea, tradizioa, askatasuna, egitura, natura eta sorkuntza egituratzen dituen bere lanik onenetako bat osatuz.
Kontzertuaren azken lana Mozarten sinfonia bat da, zehazki 36. sinfonia Do Maiorrean, Linz izenez ezaguna. Eta jakin-min pixka batekin eta maltzurkeria pixka batekin galdetuko diozue elkarri nola lotuko dudan Mozarten sinfonia bat Aristoteles eta haren zōon politikōnekin, eta espero dut ez huts egitea sinfonia honen konposizioaren inguruabarrak kontatzen dizkizuedanean.
1783. urtea zen Mozarten bizitza gorabeheratsuan, hilabete batzuk lehenago Vienan Constanze Weberekin ezkondu berritan –26 urte Mozartek, 20 Constanzek–, Leopold konpositorearen aitaren nahigabe handirako, ez baitzuen lotura hori begi onez ikusten; beraz, zirt edo zart, maletak egin eta emaztearekin batera Salzburgora abiatu zen, denboraldi luze bat igarotzeko eta aitak emaztea ezagutzeko eta koskak berdintzeko. Izorrakina: ez zen ondo atera, baina hori geroago kontatuko dizuet; orain Aristotelesekin goaz: lehen polis gizarte gisa aipatzen bagenuen, hemen oikos ekarriko dugu hizpidera, hitzez hitz etxea, baina familia gisa ere ulertua, Estagirako filosofoak proiektatzen zuen komunitate ideal horren sorburua baita, eta hortik sortzen baitziren gizarte konplexuagoak. Oikos giza elkarketaren lehen maila da, jatorrizkoa, berezkoena, senezkoena eta beharrezkoena. Eta gure Mozart gaixoa saiatzen zen bere gunea osatzen, bere oikos zabaltzen, baina bere familia osatzen zuenari eta, batez ere, berarentzat hain garrantzitsua zen aitaren figura horri uko egin gabe, baina, niotsuenez, ez zen ondo atera. Leopoldek jarrerak hurbildu zituen semearekin, bai, baina erraina ezin zuen ikusi ere egin… eta errainak bera ere ez. Eta, hori gutxi balitz, Nannerl, Wolfgangen arreba, beti bere konplize eta babesle izan zena, auskalo zergatik, bere koinatari «nebarentzat desegokia» zeritzon. Aurreikusitako denboraldi luzea hilabete pare batera murriztu zen; une horretan, tentsioa deseroso eta jasanezin bihurtu zen, eta bikoteak gurasoen etxea utzi eta Vienara abiatu zen berriro. Itzulerako bidaian, egun batzuk eman zituzten Linzen, familiaren aspaldiko lagun batek gonbidatuta, Thun-Hohenstein kondeak. «Hiriko ateetara iritsi ginenean», idatzi zuen Wolfgangek gutun batean, «zerbitzari bat aurkitu genuen han, Thun kondearen etxera eramateko zain, eta haren etxean hartu genuen ostatu oraingoan. Ezin dizuet esan zein adeitasunez hartu gaituen familiak. Azaroaren 4an, asteartean, kontzertu bat izango da antzerkian hemen eta, nirekin sinfonia bakar bat ere ez dudanez, berri bat idazten ari naiz abiadura bizian». Ordutik, sinfonia berri horrek Linz ezizena jaso du.
Eta sinfonia harrigarria da. Hasteko, ez du presaka idatzi izanaren seinalerik erakusten, lau egunetan amaitu arren. Gainera, obra honek ez du tragikotasunetik ezer, ez dramatikotik ezer; zen une batean idatzita balego bezala da, lasaitasun espiritualeko une batean, kemen estetiko eta alaitasun bareko une batean, eta ez Mozarten bizitzako pasarte zail eta traumatiko baten erdian. Musikalki, haren azken bost sinfonia handien saila ere estilo ezberdin batekin irekitzen du, obra tentsioz beteriko sarrera motel batekin hasiz, obertura frantses barroko antzeko batekin, Joseph Haydn eta haren anaia Michaelen antzera, Allegro bizi batera abiatu aurretik. Bigarren mugimenduak siziliae dantza-erritmo nahiko ohikoa hedatzen du, tronpetek eta tinbalek sendotuta –orain arte ez ziren Mozarten mugimendu geldoetan agertzen–, eta modu nagusiaren eta txikiaren artean mugitzen da, zerbait sakonago bihurtuz. Minuettoa beste dantza bat da, baina oraingoan argitsua eta xaloa, eta halako aire arranditsu bat du, baina trioak oboe eta fagot bero eta dotorerako duo bat sartzen du. Amaiera liluragarria, asaldatua, zorabiagarria, ia kaotikoa eta garailea da.
Mozartek 1984ko otsailean bidali zion partitura aitari Vienatik, eta Leopoldek dena antolatu zuen Salzburgon interpreta zezaten, ziurtzat emanez lehenago edo geroago Wolfgang etxera itzuliko zela –bere familiagana, bere segurtasunera, bere oikosera– emazterik gabe eta buru makur… eta hori, jakina, ez zen gertatu, Aristotelesen zōon politikōn delakoa Leopoldekin Wolfgangekin baino adosago egongo zen arren.
Nora Franco
Kalakan.
2010ean sortua, Kalakan taldea berehala nabarmendu zen euskal musikarekiko zuen ikuspegi bereziagatik: minimalista, organikoa eta eskual kantu eta erritmoetan sakon errotua.
XVgarren mendetik gaur egunerainoko kantuak eskeintzen dituzte, haien konposizioei lekua utziz ere.
Hori dena « bibrazioan », « emozioan » eta « energian » ezartzeko haien ahotsak eta perkusioak erabiltzen dituzte, mendeetan « garaikideak » izan diren eta izen esoterikoak dituzten hainbat instrumentu tradizionalekin batera : txalaparta, txirula, txistua, ttunttun, alboka, panderoa… gaurko soinu elektroniko indartsuez apaindurik.
2025ean, Kalakanek bere bidaia espiritu berdinarekin segitzen du, tradizioa eta modernitatea elkartzen diren moldaketak eskainiz, bizirik mantentzen laguntzen duten ondarea errespetatuz.
Gabriel Erkoreka konpositore bizkaitarraren “Zuhaitz” obraren interpretatzeko, Lara Mitxelena txalapartariaz eta Lionel Berçaits abeslariaz inguratua izanen da taldea.
Jean Deroyer.
Zuzendaria
Jean Deroyer zuzendari frantziarra 1979an jaio zen. Hamabost urte zituela, Parisko Goi Mailako Musika Kontserbatorio Nazionalean sartu zen, eta bost lehen sari eskuratu zituen (zuzendaritza, orkestrazioa, harmonia, kontrapuntua eta analisia).
Jean Deroyer orkestra hauek zuzentzera gonbidatu dute: HK Tokyo Symphony Orchestra, Radio Symphonie Orchester Wien, SWR Orchester Baden-Baden, RSO Orchester Stuttgart, Deutsche Symphonie Orchester, Sinfonia Varsovia, Orchestre Philharmonique du Luxembourg, Orchestre Philharmonique de Monte-Carlo, Orchestre de Paris, Orchestre national de France, Orchestre Philharmonique de Radio-France, Orchestre National de Lille, Orchestre National de Lyon, Ensemble Intercontemporain eta Klangforum Wien, hainbat aretotan, hala nola Vienako Konzerthaus, Berlingo Philharmonie, Luzern Hall, Tokyo Opera City eta New Yorkeko Lincoln Center-en.
Hainbat urtetan zehar, Deroyerrek harreman estua eta pribilegiatua ezarri du Ensemble Intercontemporain-ekin, eta hainbatetan zuzendu du. Pierre Boulez eta Peter Eötvösekin batera, Stockhausengo hiru orkestrarentzako Gruppen zuzendu zuen 2007ko Luzernako Jaialdian. 2017an Orchestre de Paris-ekin debutatu zuen eta orkestra horrekin lan egingo du hurrengo denboraldietan. Gainera, CD ugari grabatu ditu Radio Franceko Orchestre Philharmonique, Monte-Carloko Orchestre Philharmonique eta Orchestre National d’île-de-France-rekin, besteak beste, EMI Music eta Naïve diskoetxeentzat edo Radio-Francerentzat.
2018an Les Boulingrin estreinatu zuen, Georges Aperghisek konposatutako eta Jérôme Deschampsek Parisko Opera Comique-n eszenaratutako opera, Klangforum Wien-ekin. Jarraian Pelléas et Mélisande zuzendu zuen Rouengo Operan eta Paul Dukasen Orchestre Philharmonique de Radio-France Ariane et Barbe Bleue-n. 2019an Phillipe Fenelonen JJR estreinatu zuen Grand Théâtre de Genèven, Robert Carsenen eszenaratzearekin. Duela gutxi, Michael Jarrellek konposatutako Cassandre zuzendu du Avignongo Jaialdian, Fanny Ardantekin, baita Philippe Boesmansen Reigen ere Parisko Opéra nationalean
Jean Deroyer Normandiako Orchestre Regulionaleko musika zuzendaria izan da 2010etik 2024ra. Entzuleria nabarmen handitu zuen programazio zabalari eta publikoarekin komunikatzeko eta kontzertuak benetako pasioz aurkezteko duen gaitasunari esker, modu informatibo eta entretenigarrian aldi berean.
2008az geroztik, Court circuit Ensemble musika garaikideko taldearen musika zuzendaria da. Parisen du egoitza, eta musika espektralean espezializatuta dago.
Zuzendari gonbidatu egin behar dituen hurrengo konpromisoen artean, BBC Symphony Orchestra, Monte-Carloko Orchestre Philharmonique, Parisko Opera Nazionala, Ensemble Modern, Auckland Philharmonia eta Dublingo RTE National Symphony Orchestrarekin egin beharrekoak nabarmentzen dira.
Gertakarien egutegia
Erlazionatutako ekitaldiak
Ganbera 10
Lekua: Euskalduna Bilbao · 0B Aretoa
F. M. Veracini
Obertura nº 6 en sol menor IFV 6
J. S. Bach
Concierto nº 3 para cembalo y orquesta en Re Mayor BWV 1054
F. Geminiani
Concerto grosso nº 6 en Si bemol Mayor Op. 7, H. 120
J. – P. Rameau
Les Boréades, selección
Ensemble barroco BOS
Silvia Márquez, klabea
ANDREA CHÉNIER – U. GIORDANO
Lekua: Euskalduna Bilbao
Maiatzean, Giordanoren Andrea Chénier tragedia veristak emango dio amaiera denboraldiari. Ezinbesteko opera da, melodia hunkigarriz eta zirraragarriz betetako obra indartsu eta dramatikoa, aria oso ezagunak dituena, «La mamma morta», kasurako. 2026an, 130 urte beteko dira Milango Teatro alla Scalan estreinatu zenetik, eta 73 urte ABAOn estreinatu zenetik, Coliseo Albian.
Giro historikoz bildutako drama honek, afera sozialetan murgiltzen denak, gorrotoa, indarkeria, gerra zibila, erresuminak, klaseen arteko borroka, maitasuna eta erromantzea ditu hizpide, Frantziako Iraultzaren esparruan, André Chénier poetaren bizitzaren eta heriotzaren interpretazio sortzailea eginez.
Doinu zirraragarri, hunkigarri eta jariakorrez betetako opera honetarako, ABAOk goi-mailako abeslariak bilduko ditu: Michael Fabiano tenor amerikarra, Bilbora pertsonaia nagusia antzezteko itzuliko dena; Saioa Hernández soprano miresgarria, ABAOn Maddalena di Coigny jokatuz debutatuko duena; eta, hirukote protagonista osatzeko, Juan Jesús Rodríguez baritono dramatikoa, Carlo Gérard pertsonaiaren azalean.
Musika Guillermo García Calvo zuzendariaren esku egongo da, eta Bilbao Orkestra Sinfonikoa zuzenduz ahalik eta etekinik handiena aterako dio melodia zabalez, pasarte deklamatorioz eta eraginkortasun handiko eszenaz osatutako partiturari.
Oholtzan, ABAO Bilbao Operaren eta Peraladako Jaialdiaren koprodukzioa, Alfonso Romerok sortua. Eszenografia zaindu eta dotorea Frantziako Iraultzan girotuta dago, eta gatazka hartako gordintasuna erabat islatzen du. Jauregiko aretoek, espetxeek eta auzitegiek eremu sinbolikoaren eta efektistaren artean dabiltzan mezuak zabaltzen dituzte.
ANTZEZLEAK
Andrea Chénier Michael Fabiano
Maddalena di Coigny Saioa Hernández *
Carlo Gérard Juan Jesús Rodríguez
La Contessa di Coigny / Madelon Elisabetta Fiorillo
La mulatta Bersi Veta Pilipenko
Roucher Gabriel Alonso *
Un incredibile / L’abate Jorge Rodríguez-Norton
Il sanculotto Mathieu Fernando Latorre
Pietro Fléville / Fouquier Tinville José Manuel Díaz
Schmidt / Dumas / Il maestro di casa Gexan Etxabe
TALDE ARTISTIKOA
Director Musical Guillermo García Calvo
Dirección De Escena Alfonso Romero Morav
Orquesta Bilbao Orkestra Sinfonikoa
Director Del Coro Esteban Urzelai Eizagirre
Coro Coro de Ópera de Bilbao
Producción Festival Castell de Peralada ABAO Bilbao Opera
* Debuta en ABAO
Ezohiko Kontzertua Joaquín Achúcarro BOSekin
Lekua: Bilboko Elkarte Filarmonikoa
80 urte elkarrekin
Hitzordu oso berezia, Achúcarrok BOSekin egindako estreinaldi historikoa oroitzeko eta gure kultura-ondare partekatuaren atal den lankidetza ospatzeko. Mendelssohn eta Fallaren konbinazioari esker Achucarroren piano-zigilu bereziaz gozatu ahal izango dugu piano eta orkestrarako errepertorio espainiarraren obrarik enblematikoenetakoan.
Programa:
F. Mendelssohn: Las Hébridas, obertura
Grieg: Concierto para piano y orquesta en la menor, Op. 16
Interpreteak:
Joaquín Achúcarro, pianoa
Mikel Fernández, zuzendaritza
Amerikar arima
Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao
Pacho Flores gurera etorriko da berriro tronpeta-kontzertu bikaina jotzera, hain zuzen ere, Paquito D’Rivera apartak eskaini diona, Venezuelako erritmoetan oinarrituta. Izan ere, Amerikako kontinentearen hegoaldeak azken hamarkadetako musikarik onenetakoa eman digu; horren adibide bikainez gozatu dugu Carlos Miguel Prietoren batuta bizigarriaren erara. Adi egon Gabriela Ortizen azalpenei eta nortasunari nahiz lurraldeari buruz egingo duen hausnarketa musikalari.
C. Chávez
Sinfonía nº 2 “India”
P. Flores
Morocota
P. D’Rivera
Concerto venezolano
G. Ortiz
Téenek – Invenciones de Territorio
J. P. Moncayo
Huapango
Pacho Flores, tronpeta
Leo Rondón, cuatro venezolano
Carlos Miguel Prieto, zuzendaria
