Kontzertuak

BOS DENBORALDIA 16-2010-2011

Abono Iniciación


Euskalduna Jauregia.   20:00 h.

L. van Beethoven: Las criaturas de Prometeo, obertura
R. Schumann: Concierto para violonchelo y orquesta en La menor
I. Stravinsky: La consagración de la primavera

Valentin Erben, biolontxeloa
Günter Neuhold, zuzendaria

DATAK

  • 12 maiatza 2011       Euskalduna Jauregia      20:00 h.
  • 13 maiatza 2011       Euskalduna Jauregia      20:00 h.

Abonu salmenta, uztailaren 8tik aurrera.
Sarreren salmenta, irailaren 15tik aurrera.

Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak

Kontserbadorismotik abangoardiara

Gaurko musikari buruzko berbaldiaren ardatza izango da; fenomeno fisiko moduan sortuz, gure belarrietara sartzen da, bizipen bihurtzen da eta gure ezagumenean edo gure bihotzean kokatzen da.
Ludwig van Beethoven (Bonn, 1770-Viena, 1827) 1792. urtean heldu zen Austriako hiriburura, Mozart zendu eta handik hamaika hilabetera, artean 22 urte beteta ez zituela. Bere egunerokoaren lehen oharrek gazte pragmatikoa eta Vienako musika panoraman aurrera egin nahi zuen gaztea zela erakusten zuten. Izan ere, etorkizun oparoa eskainiko zion hirira heldu zenean, buru-belarri ibili zen piano baten bila, bai eta ileordeak egiten zituen baten edo dantza maisu baten bila ere. Bere helburu nagusia bertan kokatzea zen, piano-jotzaile eta konpositore gisa. Eta, berehala eta arrakasta nabarmenarekin lortu zuen. Zalantzarik gabe instrumentista gisa zituen dohainez gainera, bere estatusa lortzen eta mantentzen lagundu zion dohainetako bat izan zen hiriko aristokrata-taldeekin berehalako harremanak egiteko zuen gaitasuna; izan ere, Bonnetik zetorren organistaren eta pianistaren izen ona zabaltzeaz arduratu ziren. Gainera, Vienako aristokrazia hark gainerako Europako aristokrazia gailentzen zuen, bereziki, musikarekiko zaletasunari zegokionez, eta bere denboraren eta aberastasunaren zati handi bat jarduera atsegingarri honi eskaintzen zioten. Printze eta kondeek euren jauregi eta landa-finketan instrumentista bertutetsuak hartzen zituzten, orkestra pribatuak izaten zituzten, baita operak ere; eta, aberastasuna urriagoa bazen, haize-banda edo harizko laukote bat enplegatzen zuten. Horietako askok kontzertu pribatuak antolatzen zituzten, eta, ondorioz, konposizioak behar zituzten euren interpretatzaileentzat. Musika panorama interesgarri eta bizi horretan, Beethoveni jotzaile eta konpositore moduan zioten gero eta begirune handiagoak eragina izan zuen, 1801ean, Salvatore Viganók, Ballet Inperialeko maisu-zuzendaria eta garai hartan zegoen dantzari ospetsuenetariko batek (bere emazte bikain María Medinarekin batera), Prometeoren gaiaren gainean balleterako musika idazteko enkargua egin ziezaion. Hala, bada, Prometeoren izakiak, Op. 43 lana sortu zen, eta, ezbairik gabe, lan horrek Beethoven Vienako eszenatokietan sartzen lagundu zuen, hain zuzen ere, aristokraten jauregietan hainbeste ugaritzen ziren kontzertu pribatuez baino harago. Balleta Burgtheaterren estreinatu zen 1801eko martxoaren 28an, eta, arrakasta hain izan zen handia, ezen hogei emanaldi baino gehiago egin baitziren. Viganó-Medina bikoteak beti mantendu izan zuen bere errepertorioan. Halarik ere, argumentuaren zirriborro bat baino ez da kontserbatu, partitura osorik heldu bazaigu ere. Obertura bat dauka, Sarrera bat eta hamasei zenbaki. Gaur entzungo dugun Obertura Adagio atsegin eta irmoari oihala irekitzen dioten akorde indartsuekin hasten da; hori Allegro molto con brio baino lehen, non gai bi txandakatzen diren: bata, harizko oso figurazio arinetan oinarrituta, eta bestea, berriz, laburra eta arina, haizezko instrumentuek koloratua eta, zenbaitetan, iluntasunez tindatua.

Musika konbentzionala, atsegin izan nahi zuen gazte konpositore batentzat, eta, denbora pasa ahala, independentzia estetikorantz bidea irekitzea lortu zuenarentzat.

Eta hurrengo lanean, Robert Schumannek (Zwickay-Sajonia, 1810-Endenich, 1856) miraria egiten du: lirismoa eskaintzen digu XIX. mendearen lehenengo erdialdean horren epikoa den genero batean, hain zuzen ere, kontzertuan. Biolontxeloa errezitatzaile paregabea eta lagun sendoa bada ere (erromantikoek bere dimentsio hunkigarrienean eta sakonenean berriro deskubritua), Schumannen irudimenean abeslari eta poeta bihurtzen da.

Kontzertua biolontxelorako la minorrean, Op. 129 1850. urtean idatzi zuen Düsselforfen. Hara joan zen bere familiarekin, augurio txarrez jositako urduritasun krisiak zituen etapa baten ostean. Schumann konposizioa egin eta sei urte geroago hil zen, hura entzun gabe. Autorea zendu zenetik, lau urte igaro behar izan ziren kontzertua jendaurrean estreinatu ahal izateko, Leipzigeko Kontserbatorioan, 1860. urtean, hain zuzen ere, Robert Schumannen jaiotzaren 50. urteurrenaren omenaldian.

Lanak etenik gabe entzuten diren hiru mugimendu ditu, berari gustatzen zitzaion moduan (horixe bera argi eta garbi islatzen da garai bereko konposizioetan). Konpositorearen aburuz, etenaldiek batasuna baino ez zioten kentzen lanari, eta musikaren iragaite naturala oztopatu.

Lehenengo mugimenduan, Nicht zu schnell izenekoan (ez oso arina), la minorreko tonuaren bitartez giro poetikoa ezarri ondoren (bere pianorako kontzertua koloreztatzen duen bera), biolontxeloak gai nagusi maitekorra eta kartsua sartzen du, ia une oro okupaturik daukala eta ideia askozaz arinagoarekin eta beti abesgarriarekin osatuz. Schumannek ohiko kadentzia eskutik eramaten gaituen txeloaren azken kantuak jarraitzen duen orkestra-interludio gisa batek ordezkatzen du, Langsam (Adagio) bigarren mugimendu atsegingarrian, non orkestra-tapiz arin baten gainean, bakarlariaren ahots hunkigarria, zuhurra eta etena berriro proiektatzen den, atal nagusira eramaten gaituen arte (une bikaina, utzi soinuak bildu zaitzatela). Musikak jariatzen jarraitzen du, lehenengo mugimenduaren gai nagusiarekin modu iheskorrean topatu arte (gogora ezazue Schumannek zuen interesa lanari batasuna emateko orduan). Horren ondoren, bakarlariak Sehr lebhaft (oso bizia) azken mugimenduan urtuko den abestia kantatzen du, indarra ematen dion zelula erritmiko batek egituratuta. Hemen, Schumannek kadentzia bat erakusten digu, orkestraren laguntzarekin, eta amaiera bikaina eta energikoa duena.

Soinuzko energia eta energia eragilea da aretoa beteko duena, Igor Stravinskyk (Oranienbaumm, 1882 – New York, 1971) Udaberriaren kontsakrazioan agertzen duen erritmo eta tinbre idazkera magistralean berritzen eta islatzen den bizitza boterearekin (bestelako konposizio-ezaugarriak gutxietsi barik); izan ere, lan horrek "barbarie" kontzeptua sartu zuen, ezbairik gabe, mundu sinfonikoan (hori bai, oso modu sofistikatuan). Autoreak hurrengoa baieztatzen zuen: “niretzat, musika gauzak justifikatzen dituen indarra da”. Lana lehenengo aldiz entzun zen ia ehun urtetan, eta musika estreinaldietan sekula egon ez den zalaparta sortu zuen. Estreinaldian egon zen baten bat ez zen onik atera. Parisko Champs-Élyséeseko antzokia izan zen Sergei Diaghilevek hautatutako eszenatokia, 1913ko maiatzaren 29an, musika, dantza, dekoratuen diseinu eta jantzien ikuskizunerako. Lanak iskanbila handia sortu zuen eta musikaren zati gehiena ia entzungaitza izan zen. Erreakzioak aurkakoak izan ziren, eta publikoak ezin zuen lana "bikaina" zela ziotenen alde edo artearentzat "blasfemiatzat" jo zutenen alde jarri baino.

Konposizioak “Errusia paganoaren eszenak” azpititulua dauka, eta estreinaldira bertaratutakoak hainbeste asaldatu zituen primitibismoarekiko gurtza islatzeaz gainera, “gardentasun kartsu” baten soinuzko hizkuntza berria planteatzen du (Erik Satiek oso ondo sailkatu zuen gisa), disonantziaren, polirritmiaren eta politonalitatearen perkusio-erabileran oinarrituta. Itzulerarik gabeko bidaia, Stravinskyk bere garaiko konpositorerik ezagunena izatea ahalbidetu zuena. Lana bi zatitan dago banaturik. Lehenengoak Lurraren adorazioa du izena, eta sarrera bat eta zortzi gai ditu; bigarrenak, berriz, Sakrifizioa du izena, eta sarrera bat eta bost gai ditu.Utzi soinuaren indarrak harritu eta suspertu zaitzaten.
Hori da hori musikaren hizkuntzaren indarra, hainbeste giza gaitasun suspertzeko gai dena: intelektualak, emozionalak, eragileak… Eta, horien guztien gainean, gozatzeko gaitasuna.
Garai orotako musikak jotzen jarrai dezan. Entzunaldi ona izan dezazula.

Valentin Erben, biolontxeloa

Vienan jaioa, Valentin Erben Alban Berg laukote legendarioaren sortzailea izan zen.

38 urtez jo zuen talde horrekin mundu osoan barna; era berean, ganberako bakarlari eta musikari moduan jo zuen artista handiekin: Alfred Brendl, Elisabeth Leonskaja, Andras Schiff, Helmut Deutsch, Maurizio Pollini, Heinrich Schiff, Tabea Zimmermann, Alois Posch, Sabine Meyer, Simon Rattle, Claudio Abaddo eta Marek Janowskirekin.

Valentin Erben biolontxelo irakaslea da 1970. urteaz geroztik Vienako Musika Unibertsitatean, bai eta Koloniako Goi Mailako Musika Eskolako ganbera musikako irakaslea ere. Eskola magistralak eman ohi ditu Hanburgoko udako eskolan eta Sienako Chigiana Akademian.

2009ko apirilean, Valentin Erbenek Paul Dukasen Azti aprendiza izeneko lanaren biolontxelo bakarlariarentzako eta narratzailearentzako transkripzioa egin zuen. Halaber, György Kurtágen biolontxelo bakarlarientzako bost pieza interpretatu ditu, konpositoreari inspirazio moduan balio izan zitzaizkion irakurraldiekin nahastuta.

Orain dela gutxi, Stark Hirukotea sortu du, Nurit Stark (biolina) eta Cédric Pesciarekin (pianoa).

Matteo Gofrillerrek (Venezia, 1723) egindako biolontxeloa jotzen du, Pierre Fournierrek eta Yo Yo Mak ere erabili zutena.

 

Gertakarien egutegia

Al
As
Az
Og
Or
La
Ig

Erlazionatutako ekitaldiak

Denboraldia 2025-2026
23 - 26 - 29 - 01
Eka
2026
>ANDREA CHÉNIER –  U. GIORDANO

ANDREA CHÉNIER – U. GIORDANO

Lekua: Euskalduna Bilbao

Maiatzean, Giordanoren Andrea Chénier tragedia veristak emango dio amaiera denboraldiari. Ezinbesteko opera da, melodia hunkigarriz eta zirraragarriz betetako obra indartsu eta dramatikoa, aria oso ezagunak dituena, «La mamma morta», kasurako. 2026an, 130 urte beteko dira Milango Teatro alla Scalan estreinatu zenetik, eta 73 urte ABAOn estreinatu zenetik, Coliseo Albian.

Giro historikoz bildutako drama honek, afera sozialetan murgiltzen denak, gorrotoa, indarkeria, gerra zibila, erresuminak, klaseen arteko borroka, maitasuna eta erromantzea ditu hizpide, Frantziako Iraultzaren esparruan, André Chénier poetaren bizitzaren eta heriotzaren interpretazio sortzailea eginez.

Doinu zirraragarri, hunkigarri eta jariakorrez betetako opera honetarako, ABAOk goi-mailako abeslariak bilduko ditu: Michael Fabiano tenor amerikarra, Bilbora pertsonaia nagusia antzezteko itzuliko dena; Saioa Hernández soprano miresgarria, ABAOn Maddalena di Coigny jokatuz debutatuko duena; eta, hirukote protagonista osatzeko, Juan Jesús Rodríguez baritono dramatikoa, Carlo Gérard pertsonaiaren azalean.

Musika Guillermo García Calvo zuzendariaren esku egongo da, eta Bilbao Orkestra Sinfonikoa zuzenduz ahalik eta etekinik handiena aterako dio melodia zabalez, pasarte deklamatorioz eta eraginkortasun handiko eszenaz osatutako partiturari.

Oholtzan, ABAO Bilbao Operaren eta Peraladako Jaialdiaren koprodukzioa, Alfonso Romerok sortua. Eszenografia zaindu eta dotorea Frantziako Iraultzan girotuta dago, eta gatazka hartako gordintasuna erabat islatzen du. Jauregiko aretoek, espetxeek eta auzitegiek eremu sinbolikoaren eta efektistaren artean dabiltzan mezuak zabaltzen dituzte.

ANTZEZLEAK

Andrea Chénier Michael Fabiano
Maddalena di Coigny Saioa Hernández *
Carlo Gérard Juan Jesús Rodríguez
La Contessa di Coigny / Madelon Elisabetta Fiorillo
La mulatta Bersi Veta Pilipenko
Roucher Gabriel Alonso *
Un incredibile / L’abate Jorge Rodríguez-Norton
Il sanculotto Mathieu Fernando Latorre
Pietro Fléville / Fouquier Tinville José Manuel Díaz
Schmidt / Dumas / Il maestro di casa Gexan Etxabe

TALDE ARTISTIKOA

Director Musical Guillermo García Calvo
Dirección De Escena Alfonso Romero Morav
Orquesta Bilbao Orkestra Sinfonikoa
Director Del Coro Esteban Urzelai Eizagirre
Coro Coro de Ópera de Bilbao
Producción Festival Castell de Peralada ABAO Bilbao Opera

* Debuta en ABAO

Gehiago ikusi
27
Mai
2026
>Ezohiko Kontzertua Joaquín Achúcarro BOSekin

Ezohiko Kontzertua Joaquín Achúcarro BOSekin

Lekua: Bilboko Elkarte Filarmonikoa

80 urte elkarrekin

Hitzordu oso berezia, Achúcarrok BOSekin egindako estreinaldi historikoa oroitzeko eta gure kultura-ondare partekatuaren atal den lankidetza ospatzeko. Mendelssohn eta Fallaren konbinazioari esker Achucarroren piano-zigilu bereziaz gozatu ahal izango dugu piano eta orkestrarako errepertorio espainiarraren obrarik enblematikoenetakoan.

Programa:
F. Mendelssohn: Las Hébridas, obertura
Grieg: Concierto para piano y orquesta en la menor, Op. 16

Interpreteak:
Joaquín Achúcarro, pianoa
Mikel Fernández, zuzendaritza

Informazioa eta sarrerak
Denboraldia 2025-2026
04 - 05
Eka
2026
>Amerikar arima

Amerikar arima

Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao

Pacho Flores gurera etorriko da berriro tronpeta-kontzertu bikaina jotzera, hain zuzen ere, Paquito D’Rivera apartak eskaini diona, Venezuelako erritmoetan oinarrituta. Izan ere, Amerikako kontinentearen hegoaldeak azken hamarkadetako musikarik onenetakoa eman digu; horren adibide bikainez gozatu dugu Carlos Miguel Prietoren batuta bizigarriaren erara. Adi egon Gabriela Ortizen azalpenei eta nortasunari nahiz lurraldeari buruz egingo duen hausnarketa musikalari.

C. Chávez
Sinfonía nº 2 “India”
P. Flores
Morocota
P. D’Rivera
Concerto venezolano
G. Ortiz
Téenek – Invenciones de Territorio
J. P. Moncayo
Huapango

Pacho Flores, tronpeta
Leo Rondón, cuatro venezolano
Carlos Miguel Prieto, zuzendaria

Informazioa eta sarrerak