Kontzertuak
Teatro Arriaga. LOS NIBELUNGOS – La muerte de Sigfrido
Teatro Arriaga Antzokia Bilbao. 18:00 h.
URTE EROAK, 1920KO HAMARKADA… ARRIAGAN
Fritz Langek 1924an ekin zion bere zinema-proiekturik handienetako bati: Die Nibelungen (Nibelungoak / Los nibelungos) lanari. «Nibelungoen kanta» poema epikoa du inspirazio-iturri, eta bi filmez osatuta dago: Siegfrieds Tod (Sigfridoren heriotza / La muerte de Sigfrido) eta Kriemhilds Rache (Krimildaren mendekua / La venganza de Krimilda). Arriaga Antzokiak eta Bilbao Orkestra Sinfonikoak eskainiko duten kontzertu berezian, BOSek, Nacho de Pazen zuzendaritzapean, Siegfrieds Tod lehenengo filmeko musika interpretatuko du, filma pantaila handian ematen den bitartean. Bizitza bera baino handiagoa, Europa iparraldeko Erdi Aroko kondairetan inspiratua eta espresionismo alemaniarraren iruditeria deigarriarekin aberastua, Sigfridoren Heriotza ikuskizun itzela da. Sigfridoren kontakizuna aurkezteko, Fritz Langek ahalik eta gehien aprobetxatu zituen zinemako berrikuntzak eta Decla-Bioscop ekoiztetxeko artisten ikuspegi sortzailea. Zuhaitz izugarriak, altxorrez betetako haitzuloak eta hirurogeita hamar hankako dragoia eskala naturalean eraiki zituzten estudioko lantegietan. Efektu berezietako teknikariek formatu eta trikimailu optiko berriak asmatu zituzten ekintzaren perspektiba estudioa bera baino askoz handiagoa zen uneetarako. Emaitza hunkigarria da, batetik, XIII. mendeko intrigazko kondaira kontatzen digulako, eta, bestetik, 700 urte beranduago filma egiteko erabili ziren baliabide tekniko magikoengatik. Alemaniako zinema mutuaren goreneko lanetako bat da, eta Gottfried Huppertz konpositoreak sortu zuen soinu-banda. Huppertzen musika duela gutxi entzun dugu Arriagan, Metropolis filmaren emanaldiko kontzertuan, eta haren konposizioak indarra ematen die eszena eta pertsonaiei. Estreinaldiaren mendeurrena betetzeko hiru urte besterik falta ez direnean, zaharberritutako filmari eta Alemaniako Cinematexen gordetako partitura berreskuratzeari esker, zinemako harribitxia Arriaga antzokiko pantaila handian ikusiko dugu zuzeneko orkestra-soinuarekin.DATAK
Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak
Gertakarien egutegia
Erlazionatutako ekitaldiak
Ganbera kontzertua
Lekua: Sestao Musika Eskola
W.A. Mozart: Cuarteto para piano No. 1 en Sol menor K.478
G. Fauré: Cuarteto para piano No. 1 en Do menor Op. 15
BOS Laukotea eta pianoa
Julen Ramos, pianoa
Samuel García, biolina
Juan Cuenca, biola
Ignacio Araque, biolontxeloa
Il barbiere di Siviglia
Lekua: Euskalduna Bilbao
Rossiniren operarik famatuenetakoa, Il barbiere di Siviglia, erritmoz eta asmamenez jositako komedia da, non Fígaro zuhurrak mila endredo antolatzen dituen Almaviva kondeari Rosina konkistatzen laguntzeko. Opera freskoa, umore- eta maltzurkeria-erakustaldi bikaina da.
Konpositoreak eta organo-joleak
Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao
sonata organo eta orkestrarako Do Maiorrean K. 336
18. kontzertua piano eta orkestrarako Si bemol Maiorrean K. 456
César Franck
Pièce héroïque
Sinfonia re minorrean
Curtis Phill Hsu, pianoa
Mikel Ansola, organoa
Chloé van Soeterstède, zuzendaria
Mozartek eta Franckek jenio sortzaileak izatea partekatzeaz gain, biak ere organo-jole bikainak izan ziren.
Euskaldunako organo handia preludio gisa entzungo dugu kontzertuaren bi ataletan, hau da, Mozarten 18. kontzertua pianorako zoragarriaren aurretik (Curtis Phill Hsu-ren esku), eta César Francken sinfonia monumentala eta organistikoa re minorrean (bere idazkeran) baino lehen.

Bakarlari handiak errezitaldian: Claire Huangci
Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao
