Kontzertuak
BOS DENBORALDIA 7-2009-2010
Kreazioa
F.J. Haydn: La Creación
Raquel Lojendio, sopranoa/soprano
Agustín Prunell-Friend, tenorra/tenor
Josep Miquel Ramón, baxua/bajo
Coro Andra Mari de Errenteria (zuzendaria/director, J.M. Tife)
Antoni Ros Marbá, zuzendaria/director
DATAK
Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak
Kreazioa
Johann Peter Salomon enpresariak Joseph Haydni iradoki zion oratorio handian Jainkoaren Kreazioaren historia konposatu zezan. Testua T. Linleyrena zen. Haydn lehen aldiz joan zen Ingalaterrara, 1791. urtean, baina artean ez zekien ondo ingelesez. Dena dela, Händelen oratorioak entzun zituen bertan. Antza denez, musikagileak ez zuen uste Kreazioa lanerako testua ingelesez egin behar zenik (Die Schöpfung eta The Creation), eta, Vienara itzuli zenean, Freiherr van Swieten baroiak honako hauxe esan omen zion: “Haydn, guk ondo ulertu nahi genuke zure oratorio bat”. Horrela, Swietenek ingeleseko testuaren itzulpena eskaini zion alemanez. Horri esker, Haydn bi urte egon omen zen oratorioa idazten. Esate baterako, lan horren konposizioari dagokionez, badirudi J. G. Albrechtsberger musikagile eta organo-jotzaileak Beethoven ikasleari idatzi ziola Haydnek esan ziola Die Schöpfung izeneko oratorio handia egiten ari zela. Egia esan, hainbat urtez bizi izan zen Esterházy printze-printzesekin. Hungariako familia zen, eta badirudi diru eta botere asko zituela eta musika klasikoa sustatzea zuela gustuko. Hala ere, 1790ean Nicolás Esterházy hil zenean, bere oinordekoak musikaren inguruko interesik ez zuenez, jauregiko orkestra kaleratu eta Haydn bera ere erretiratu egin zuen. Hori dela eta, J. P. Salomonen, hau da, Londresen bizi zen musika-enpresari alemaniarraren eskaintza onartu zuen, eta Ingalaterrara joan zen, orkestra handiarekin sinfonia berriak zuzentzera. Haydn 1791ko urtarriletik 1972ko uztailera egon zen Londresen, eta orkestra handiarekin zuzendu zituen bere sinfonia berriak. Ondoren, 1794ko otsailetik 1795eko abuztura egon zen berriro herrialde britainiarrean. Esterházytarrenetik alde egindakoan, musikagileak azken urteak Vienan bizitzeko erabakia hartu zuen. Bertan, mezak eta bi oratorio handi idazten hasi zen: Kreazioa, eta ondoren, Urtaroak (1801). Azken oratorio hori James Thomson eskoziarraren olerkian dago oinarrituta, hain zuzen ere.
Kreazioa oratorioari dagokionez, lehen entzunaldia Karl Philipp zu Schwarzenberg printze austriarraren etxean egin zen 1798ko apirilaren 30ean, eta, jendaurrean, 1799ko martxoaren 19an jo zuten lehen aldiz, Burgtheaterren (Errege Antzokian). Bertan, 400 musikari zuzendu omen zituen, eta arrakasta itzela lortu zuen. Gero, 1800eko otsailean, lanaren lehen edizioa egin zen Parisen. Alemanez eta ingelesez argitaratu zen. Lan autografoari dagokionez, 1804an desagertu omen zen Van Swieten baroiaren herentziako musika-biblioteka saltzean. Dena dela, lanaren eskriturari eutsi diote, eta, gaur egun, oso garrantzitsua da 1924an Mandyczewskik Breitkopf & Härtel argitaletxearentzat egindako edizioa.
Marc Vignalek, Haydnen biografo onetsiak, azaltzen duenez, ingeleseko jatorrizko libretoa Biblian oinarrituta zegoen funtsean (Genesian eta salmoetan), bai eta Miltonen Paradisu galdua laneko zati batean ere. Itzulpenean eta egokitzapenean, Van Swietenek egitura orokorra eta hitzen zein esaldien joeraren hautaketa nahiz erritmoa hartu omen zituen kontuan.
Guztiok dakigunez, oratorio honetako hiru zatietako testuetan, lur paradisuko elementuak, animaliak eta gizakiak azaltzen dira, hurrenez hurren. Tema sorkuntzako sei egunetan garatzen da, eta, zazpigarrenean, Jainko sortzaileak atseden hartu zuen, nonbait. Laneko bakarlariak goiaingeruak dira: Gabriel (sopranoa), Uriel (tenorra) eta Raphael (baxua). Gero, hirugarren zatian, bi gizaki agertzen dira: Adan (baxua) eta Eva (sopranoa). Marc Vignalek adierazten duenez, Il Ritorno di Tobia antzinako oratorio italiarreko testuaren (errezitatua) funtzioaren araberako banaketa dute. Bertan, hain zuzen ere, bakarlariak pertsonaia aktiboak ziren beti. Era berean, badirudi gaur egun Kreazioa bost bakarlarik interpretatzen dutela, baina Haydnen garaian hiru bakarlari baino ez zeudela.
Tonalitate nagusia Don da (maiorra eta minorra), baina lana Si bemolean amaitzen da. Ageri-agerikoa da lehenengo zatia Don dela. Hasieran (“Chaos”), do minorrean da; ondoren (“Und es Ward Licht”), Do maiorrean; eta, amaieran, korua eta bakarlariak… Gero, beste une batzuk ere badaude Ddo minorrean. Gizakia Si bemolean izango da; azken korua, Don; eta Adan zein Evaren azken bikotea, Mi bemolean.
Oratorio honetako zatiak sentsibilitate handikoak dira. Lehen zatiaren hasieran, “Kaosaren irudikapena” sarrera 2/2ko eta do minorreko luzea da. “Kaos” hori irekitzeko, Do notaren unitate indartsua entzuten da musika-tresna guztietan: 2 txirula, 2 oboe, 2 klarinete, 2 baxu, kontrabaxuak, 2 adar, 2 tronpeta, 3 tronboi, tinbalak eta hariak. Orkestrako 58 konpasen ostean, Rafaelen errezitaldia hasten da, eta, ondoren, korua dator. Horren ostean, Uriel tenorraren errezitaldiak emango dio amaiera sarrera honi.
Bigarrena, ordea, korudun aria da, Andantean eta La maiorrean. Ondoren, Allegro moderatoa dator. Bertan ere, korua da interpretea, Urielekin batera. Horren ostean, Rafaelen errezitaldia dator, eta, lehen esaldiaren ondoren, Allegro assaiari ematen dio hasiera. Laugarrenean, Gabrielen soloa eta korua daude entzungai, Allegroan. Bosgarrena eta seigarrena, aldiz, Rafaelenak dira. Lehendabizi, errezitaldia egiten du; eta, gero, luze samarra den Allegro assaiko aria. Horren ondoren, zazpigarren eta zortzigarrenean, Gabrielen errezitaldia eta Andantean abestutako aria. Bederatzigarrena, berriz, Urielen errezitaldi laburra da; eta hamargarrena, koruarentzako Vivacea. Gero, Urielen bi errezitaldi datoz, hamaikagarrena eta hamabigarrena, alegia. Horren ostean, Gabriel, Uriel eta Rafael bakarlariek abesten dute koruarekin batera, hamahirugarrenean. Nahikoa luzea da, Allegroa du hasieran eta Piú Allegroa dator ondoren. Horrela, oratorioko lehen zatia amaitzen da.
Bigarren zatiaren hasieran, Gabrielen errezitaldia eta Moderatoko aria daude entzungai. Horren ostean, hamaseigarren eta hamazazpigarrenean, Rafaelen bi errezitaldi datoz. Hamazortzigarrenean, ordea, Gabriel, Uriel eta Rafaelen Moderatoko tertzetoa. Ostean, tertzeto bakarlari horrek Vivacen jarraituko du koruarekin, hemeretzigarrenean. Ondoren, Rafaelen bi errezitaldi datoz zenbait mugimendutan; eta, gero, pertsonaia horren Maestosoko aria, hogeita bigarrenean. Ostean, Urielen errezitaldia eta Andanteko aria, hogeita hirugarren eta hogeita laugarrenean. Rafaelen errezitaldi laburraren ondoren, korua dator Vivacean, hogeita seigarrenean. Hurrengoan, ordea, hiru bakarlari horien tertzetoa dugu; eta, gero, koruak Vivacean abesten du hogeita zortzigarrenean, bigarren zati honi amaiera emateko.
Hirugarren zatiaren hasieran, Urielen errezitaldia dugu Largoan. Ondoren, Evaren eta Adanen duetoa eta korua datoz, hogeita hamargarrenean, Adagioan. Hain zuzen ere, oratorio honetako zati luzeenetakoa da. Horren ostean, Adanen errezitaldia dator; eta, gero, Adanen eta Evaren duetoa. Dueto hori, gainera, Adagioan hasi eta Allegroan amaitzen da. Horren ondoren, Urielen errezitaldi laburra dator hogeita hamahirugarrenean; eta, gero, “Schlubchor (mit Soli)”, hau da, korua eta bakarlariak. Andantean hasi eta Allegroan jarraitzen dute, hain zuzen ere. Oratorioaren amaiera da.
Haydnen lan honi buruzko iruzkin ugari egin dira. Esate baterako, honako hauxe idatzi du Kreazioa oratorioari buruz Buenos Airesko Patricia C. Pouchulu musika-irakasleak: “lanak garaiko espiritua eta musika-artea bera laburbiltzen ditu, eta, aldi berean, forma hobezina lortzeko grinaren adierazgarri ere bada, pasarte sinfoniko, koruaren pasarte eta pasarte orokorretan, lanaren zati bakoitzaren eraketan eta lan osoaren arkitekturan argi-argi hautematen diren orekaren zein edertasunaren bitartez”. Era berean, bere esanetan, orkestra-sarrera, esaterako, modu harrigarri bezain modernoan idatzita dago Haydnen garairako.
Beste musikologo batzuek, ordea, hirugarren zatiko Mi maiorreko sarreraz hitz egiten dute. Bertan, hain zuzen ere, orkestrak ondo baino hobeto eta kolore bereziaz irudikatzen du Adan eta Evaren antzezlekua izango den lurreko paradisuko egunsentia.
Aurten, 2009an, F. J. Haydnen heriotzaren bigarren mendeurrena betetzen da. Izan ere, 77 urte zituela hil zen maiatzaren 31n, gaixotasun luze baten ondoren. Kreazioa oratorioa, hain zuzen ere, munduko hainbat herrialdetan programatu da aurten.
J. A. Z.
Gertakarien egutegia
Erlazionatutako ekitaldiak
ANDREA CHÉNIER – U. GIORDANO
Lekua: Euskalduna Bilbao
Maiatzean, Giordanoren Andrea Chénier tragedia veristak emango dio amaiera denboraldiari. Ezinbesteko opera da, melodia hunkigarriz eta zirraragarriz betetako obra indartsu eta dramatikoa, aria oso ezagunak dituena, «La mamma morta», kasurako. 2026an, 130 urte beteko dira Milango Teatro alla Scalan estreinatu zenetik, eta 73 urte ABAOn estreinatu zenetik, Coliseo Albian.
Giro historikoz bildutako drama honek, afera sozialetan murgiltzen denak, gorrotoa, indarkeria, gerra zibila, erresuminak, klaseen arteko borroka, maitasuna eta erromantzea ditu hizpide, Frantziako Iraultzaren esparruan, André Chénier poetaren bizitzaren eta heriotzaren interpretazio sortzailea eginez.
Doinu zirraragarri, hunkigarri eta jariakorrez betetako opera honetarako, ABAOk goi-mailako abeslariak bilduko ditu: Michael Fabiano tenor amerikarra, Bilbora pertsonaia nagusia antzezteko itzuliko dena; Saioa Hernández soprano miresgarria, ABAOn Maddalena di Coigny jokatuz debutatuko duena; eta, hirukote protagonista osatzeko, Juan Jesús Rodríguez baritono dramatikoa, Carlo Gérard pertsonaiaren azalean.
Musika Guillermo García Calvo zuzendariaren esku egongo da, eta Bilbao Orkestra Sinfonikoa zuzenduz ahalik eta etekinik handiena aterako dio melodia zabalez, pasarte deklamatorioz eta eraginkortasun handiko eszenaz osatutako partiturari.
Oholtzan, ABAO Bilbao Operaren eta Peraladako Jaialdiaren koprodukzioa, Alfonso Romerok sortua. Eszenografia zaindu eta dotorea Frantziako Iraultzan girotuta dago, eta gatazka hartako gordintasuna erabat islatzen du. Jauregiko aretoek, espetxeek eta auzitegiek eremu sinbolikoaren eta efektistaren artean dabiltzan mezuak zabaltzen dituzte.
ANTZEZLEAK
Andrea Chénier Michael Fabiano
Maddalena di Coigny Saioa Hernández *
Carlo Gérard Juan Jesús Rodríguez
La Contessa di Coigny / Madelon Elisabetta Fiorillo
La mulatta Bersi Veta Pilipenko
Roucher Gabriel Alonso *
Un incredibile / L’abate Jorge Rodríguez-Norton
Il sanculotto Mathieu Fernando Latorre
Pietro Fléville / Fouquier Tinville José Manuel Díaz
Schmidt / Dumas / Il maestro di casa Gexan Etxabe
TALDE ARTISTIKOA
Director Musical Guillermo García Calvo
Dirección De Escena Alfonso Romero Morav
Orquesta Bilbao Orkestra Sinfonikoa
Director Del Coro Esteban Urzelai Eizagirre
Coro Coro de Ópera de Bilbao
Producción Festival Castell de Peralada ABAO Bilbao Opera
* Debuta en ABAO
Amerikar arima
Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao
Pacho Flores gurera etorriko da berriro tronpeta-kontzertu bikaina jotzera, hain zuzen ere, Paquito D’Rivera apartak eskaini diona, Venezuelako erritmoetan oinarrituta. Izan ere, Amerikako kontinentearen hegoaldeak azken hamarkadetako musikarik onenetakoa eman digu; horren adibide bikainez gozatu dugu Carlos Miguel Prietoren batuta bizigarriaren erara. Adi egon Gabriela Ortizen azalpenei eta nortasunari nahiz lurraldeari buruz egingo duen hausnarketa musikalari.
C. Chávez
Sinfonía nº 2 “India”
P. Flores
Morocota
P. D’Rivera
Concerto venezolano
G. Ortiz
Téenek – Invenciones de Territorio
J. P. Moncayo
Huapango
Pacho Flores, tronpeta
Leo Rondón, cuatro venezolano
Carlos Miguel Prieto, zuzendaria
