Kontzertuak
BOS DENBORALDIA 11-2009-2010
Begirada soinudunak: AEB, inauteri-erritmoak
G. Gerswin: Obertura cubana (10’)
G. Gershwin/C. Davies: Fantasía sobre Porgy and Bess (12’)
L. Bernstein: Danzas sinfónicas de West Side Story (22’)
J. C. Pérez: Marilyn (6’)
L. Bernstein: Preludio, fuga y riffs (10’)
G. Gerswin: An American in Paris (20’)
Joan Enric Lluna, Klarinetea/clarinete
Paul Daniel, Zuzendaria/director
DATAK
Abonu salmenta, uztailaren 8tik aurrera.
Sarreren salmenta, irailaren 15tik aurrera.
Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak
AMERICA FOR EVER
Joan den mendeko lehenengo erdialdean, Estatu Batuak ekialdeko musikaren munduaren lidergoa eurenganatzen joan ziren, hezkuntza europarra oinarri hartuta. Horrek ez du esan nahi Ipar Amerika, zentzu horretan, kontinente zaharraren luzapen bat bihurtu zenik, abiapuntutzat hartu zuela baizik, bide berriak urratzeko, tradizio handiko itzala izango ez zuen ikuspuntu batetik. Hala, bada, ez litzateke arrazoizkoa izango Aaron Copland, Roy Harris, Elliot Carter, Virgil Thomson edo Walter Piston bezalako konpositoreen musikaren sustrai europarrak ukatzea, izan ere, horiek guztiek Nadia Boulanger izan zuten maistra Parisen, 20ko hamarkadan. Beste alde batetik, Stravinsky, Schoenberg, Bartók, Varèse, Milhaud eta abar luze batek euren bizitzetako etapa garrantzitsuak bizi izan zituzten Atlantikoaren bestaldean, eta, horrek, nola edo hala, eragina izango zuen Estatu Batuetako paisaia musikalaren europartze prozesuan. Halarik ere, herriak bazuen bere iragan kolonial eta indigenarekin sustraitutako tradizio propioa, eta ezin zuen harengandik ihes egin (ezta nahi ere). Horren adibide garbiak ditugu mende horretan loratu ziren estilo herrikoiak, hala nola, country musika, jazza, bluesa edota, geroago, rock-and rolla; hori guztiori sare konplexua bilbatuz, eta, oraindik gaur egun, orduko aniztasun etniko eta kultural ez txikiagoarekin, zabaltze-prozesuan dirauena.
Testuinguru horretan, George Gershwin (1898-1937) newyorktarraren musikak ezerk ez bezala sinbolitzatzen du europar tradizioarekiko emantzipazioa, herri-musikaren mesedetan. Edo, abesti eta komedia musikalen egile bezala izan zituen hastapenak kontuan hartuta, baliteke lortu gura zena aurkako bidea izan izana: hein handi batean, elementu klasikoak sartzea ikuspuntu herrikoi batetik hitz egiten duen musikan. Hori argi eta garbi ikus daiteke Rhapsody in Blue (1924) bezalako lan batean. Izan ere, itxuraz guztiz kontrakoak eta bateraezinak diren bideek bat egiten dute, jazz hizkuntza eta ia hemeretzigarren mendeko inspirazioko erromantizismo batean. Lau urte geroago, Europara egindako bidaia batean, konpositoreak musikagile ospetsuekin egoteko aukera izan zuen Parisen, hala nola, Prokofiev, Poulenc, Ravel edo Boulanger berarekin. Azken horrek bere irakasle izateari uko egin zion. Bidaia hartan, Gershwinek Amerikarra Parisen poema sinfoniko edo rapsodia-balletari forma eman zion. Lan horretan, bere hitzetan, ondokoa islatzen saiatu zen: “bisitari amerikar baten zirrara Parisen, kaleetatik paseatzean eta hiriko hainbat zarata entzutean, giro frantsesa beregantzen duen bitartean”. Zantzu herrikoi batzuk gorabehera, eta bluesaren kutsu argiekin, orriak inpresionismoari hurbiltzen zaion estiloa dauka, bisitariak jarrai dezakeen ibilbidearen inguruan egitarau zehatzik egon gabe. Nabarmentzekoa da hasierako atal zoriontsu eta bikainaren ostean, nostalgiarako pasarte bat dagoela (“gure lagun amerikarra, kafetegi batean sartu eta trago pare bat edan ostean, melankoliaren biktima izan da”, idatzi zuen Gershwinek). Hala ere, klimax baten ondotik, hiriak bere musika berreskuratu eta bizitza bera Parisko kaleetatik zabaltzen da berriro. Konpositorea Parisko giroa gogorarazten ahalegindu zen New Yorkera itzuli zenean, eta, 1928ko abenduan lana estrenatu zuenean (Walter Damroschen zuzendaritzapean), burutik kendu ezinik zebilen taxi frantziarreko lau klaxon soinu entzun ziren.
Obertura kubatarra lan oparoa beste mundu batentzat jotzen da. Izan ere, bongoak, marakak edota klabe kubatarrak bezalako instrumentuek iradokitutako Karibeko erritmoez eta kolore anitzez beterik dago, eta lana exotismo latinoz gainezkatu egiten du, 1932. urtean La Habanan oporretan egon zenean konpositorea inguratuko zuenaren antzekoa. Beste alde batetik, lanaren egitura A-B-A ereduan oinarritutako eskema tradizionala da, eta Ignacio Piñeiro “Échale salsita” lanaren oinarri hartuta, lirismo kutsuko eta bizitasunez beteriko erdiko puntu bero biko parte nagusia dauka (klarinete batek egiten du sarrera). Lanaren estreinaldia 1932. urtean izan zen, Rumba izenburupean, New Yorkeko Lewisohn Stadiumean, milaka eta milaka pertsonaren aurrean. Arrakasta izugarria izan zuen, kritikari batzuen aburuz, zenbait puntutan ikusi izandako akademizismoak sekula izan ez zuena.
Hala ere, Gershwinek musikaren historiari egin izandako ekarpenik handiena Porgy and Bess (1935) folk opera izan daiteke, Broadwayrentzat idatzitako komedia musikala baino harago. Porgy and Bess bere anaia Iraren eta Du Bose Heywarden libreto baten gainean idatzi zuen. Lan horren musika dramatikoa, tragikoa, handitasun sinfoniko eta melodismo tradizional jakina dituena, folkaren esparruan mugitzen da, espiritual beltzaren, bluesaren eta jazzaren artean, bere alderdi ilunenean. Hala, klasikoaren eta herrikoiaren arteko mugak hain lausoak dira, ezen lerroaren bi aldeetan egindako interpretazioak ezagutu diren, euren esentzia lermatu barik. Duda izpirik ere ez dago. Moldaketak asko eta asko izan dira eta dira; ez dugu lan ezagunenak besterik gogorarazi egin behar (Summertime, guztien artetik), Ella Fitzgerald, Billie Holiday, Miles Davis edo Louis Armstrong gisako jazz musikagileen eskutik.
Ez dira ahantzi behar kontzertu aretoetarako transkripzioak, hala nola, Gershwinen Suite from Porgy and Bess (ondoren, Irak Catfish Row izendatu zuen) eta berrogei eta berrogeita hamarreko hamarkadetako Robert Russell Bennett eta Morton Goulden lanak. Oso deigarria da unibertso honekin itxura batean horren erlazio gutxi zuen biolinista lituaniar batek, Jascha Heifetzek, abesti batzuen bertsio propioak egin nahi izatea (A woman is sometime thing, My man´s gone now, It ain´t necessarily so, Bess, you is my woman now, There´s a boat dat´s leavin´ son for New York), baina harridura hori erabat desagertzen da transkriptore gisa duen abilezia ikaragarria ezagutzean. Hasiera batean biolinerako eta pianorako idatzirik bazeuden ere, gaur gauean, David Matthewsek orkestratutako klarineterako suitean entzungo dira. Modu horretan, Gershwinek Charlestonetik hurbil (Hego Karolina) dagoen irudimenezko aldiri batean pentsatutako komunitate afroamerikarraren patuaren zorigaitza berpiztuko da, eskala sinfonikoan.
1937ko uztailean Porgy estreinatu eta gutxira, konpositorea mundu honetatik joan zitzaigun, hainbat egun koman eman ondoren, buruko tumore baten erruz. Hogeita hamazortzi urte besterik ez zituen. Berria jakin zuenean, Leonard Bernstein gazteak (1918-1990) udako kanpamendu batean ematen ari zen errezitala eten eta isiltasuna eskatu zuen, hainbeste goresten zuen autorearen Rhapsody in Blue izeneko pianorako preludioetako bat jotzeko. Ez da batere harritzekoa Lenny mundu klasikoaren eta unibertso herrikoiaren artean komuneko puntuak bilatzen saiatzea bere lanetan, klarineterako (eta, hasiera bateran, jazz talderako) egindako Preludio, Fuga eta Riffs lanak erakusten duen legez. Izenburua bera bada printzipioen aldarrikapen bat: preludioak eta fugak XVIII. mendeko berezko formei egiten badiete erreferentzia, Riffa jazzean eta rockean erabiltzen den terminoa da, eta pieza batean figura edo ideia musikal bat etengabe errepikatzen denean erabiltzen da. 1949. urtean Woody Hermanen Big Bandentzat idatzi zen arren, partitura (jazz estiloari dagokiona erabat) entzuteko 1955. urtera arte itxaron behar izan zen, Benny Goodmanek klarinetean lehenbizikoz jotzeko. Bi urte geroago, Gershwin zendu eta hogei urtera, West Side Story musikala estreinatu zen New Yorken. Modernotasun harrigarriko lana izan zen, artean, Bill Haleyren Rock around the clock lanaren garaia baitzen. Noski, Romeo eta Julietaren tragediarekin solasteak, XX. mendeko gizon baten ikuspututik, eta hiriko tribu biren artean (batetik, Jetsak, “benetako” newyorketarrak, eta, bestetik, Sharksak, jatorri puertorricarrekoak) liskar bat planteatzeak arraza eta kultura ugari zegoen hirian, pop baliabide andana baliatzea ekarriko zuten. Hala, Lennyren gaitasun hezitua, jakintsua, ikasia baina, aldi berean, energikoa, bizia, elektrikoak musikaren munduan ezohikoa den maisutasunarekin ebatzi zuen. Hurrengo urratsa, ezbairik gabe, zinemagintza izan zen (Robert Wisen filma, Jerome Robbinsen koreografiarekin eta Natalie Wood Mariaren paperean, hamar Oscar sari jaso zituen 1961. urtean, eta, horien artean, musika onenaren saria). Alabaina, Bernsteinek bederatzi orrialde hartu nahi izan zituen Dantza sinfonikoak deituko zuenari forma emateko, eta ez zuen jatorrizko lanean zetorren ordenean ordenatu, musika logika arrazionalago baten arabera baizik. Gisa horretan, faltan botako dira Tonight, I feel pretty edo America bezalako lan ezagunak, baina, aldiz, ez da Hitzaurrea bezalako musikarik bi banden arteko lehia ironikoa, desafiatzailea imaginatzeko. Izan ere, Someheren musikak iradokitutako lirismo atseginaren une magikoak pieza lasaitzen du, Scherzoak iradokitzen duen bakez, aire zabalez eta eguzkiz beteriko irudimenezko munduaren bizimodu berria bailitzan, Mamboan, dantzaren bitartez, borrokara itzuli baino lehen. Cha-charekin Maria agertzen da, eta Tonyrekin bere lehen hitzak trukatzen ditu, topatzen diren unean. Bien bitartean, Jetsek euren amorru guztia lehertzen dute Coolen, Rumblen Sharkserekin berriro borrokari ekin baino lehen. Azken borroka horretan, hain zuzen, alde bietako liderrak hilko dira. Finalea, beraz, musika tragiko eta delikatuaz egina da. Estasi emozionala da, eta, bertan, inpotentzia, amorrua, samina eta sumina hedatuz doaz isiltasun luze batean, Somewheren amestutako bizitza berri baten urrutiko ikuspegiaren aurrean.
Eta bi figura estatubatuar handi hauekin batera, bi-biak XX. mendeko paisaia musikalaren hiriburu izandakoak, Juan Carlos Pérez gipuzkoarra dago, 1988. urtean banandutako Itoiz euskal musika taldeko kide eta abesti gehienen konpositorea. Euskal poparen zimenduetatik altxatutako ahots seminala dauka, eta 70eko hamarkadako rockaren estetikari muzin egin nahi ez dion sinfonismoarekin adierazten du. Marilyn, Amerikatik etorritako artzainarekin batera, mutrikuarrak taldearen abesti klasikoetatik abiaraziz idatzitako suitearen parte da, hala nola, Ezekiel, Marea gora edo Lau Teilatu, eta Bilbaoko Orkestra Sinfonikoak, Iker Sánchez buru, joan den abuztuan estreinatu zituen. Dimentsio berri honi esker, eta abestiaren beraren letra gezurtatuz (“Oh Marilyn Marilyn, arrosa eta klabelin, ximeldu da hire oroimena”), pertsona askoren barnean ondo errotutako musika hau berriro jaiotzen da bere betiereko garaikidetasuna bermatzeko.
Asier Vallejo Ugarte
Gertakarien egutegia
Erlazionatutako ekitaldiak
WERTHER – J. MASSENET
Lekua: Euskalduna Bilbao
2026. urteari erromantizismo frantseseko opera gorenak emango dio hasiera: Werther, Jules Massenetena. Goetheren «Werther gaztearen arrangurak» literatura unibertsaleko klasiko epistolarrean oinarritua, zoriontasunak aurkitzen ez duen maitasunaren esperientzia sakonaz dihardu.
Lau ekitaldiko eta bost koadroko drama liriko honek, argumentu ezin erromantikoagoa duenak, Wertherren eta Charlotteren arteko ezinezko maitasun-istorioa kontatzen du, eta bere ildo melodiko finagatik eta orkestra-estaldura dotoreagatik nabarmentzen da. Istorioko pertsonaiak gorpuzteko eta haien musika-konplexutasunari aurre egiteko, ABAOk Stephen Costello, Elkartean debuta egingo duena, eta egungo mezzosopranorik garrantzitsuenetakoa, Annalisa Stroppa, bilduko ditu abeslari-taldearen buru.
Musika-zuzendaritzaz Carlo Montanaro maisua arduratuko da, errepertorio frantsesean aditu aparta, eta, Bilbao Orkestra Sinfonikoaren buru, orkestrazio zaindu, boteretsu, eder eta biribileko partitura zuzenduko du, gaur egun oraindik ere publikoarengan zirrara ikaragarria eragiten duten une enblematikoak eta guzti.
Eszenatokian, ezohiko edertasuna duen ikuskizuna, Rosetta Cucchik Teatro Comunale di Bologna antzokirako sortua. Estilo zinematografikoz, indar dramatiko eta poetikoagatik, inplikatzeko gaitasunagatik, eszenen fintasunagatik eta jantzien erakargarritasunagatik nabarmentzen da.
ABESLARI-ALDAKETA
Celso Albelo tenorrak Wertherren rola antzeztuko du, Stephen Costelloren ordez.
ANTZEZLEAK
Charlotte Annalisa Stroppa
Sophie Lucía Iglesias *
Albert Àngel Òdena
Le Bailli Enric Martínez-Castignani
Schmidt Josu Cabrero
Johann José Manuel Díaz
Katchen Olga Revuelta
Werther Celso Albelo
Bruhlmann Martín Barcelona
TALDE ARTISTIKOA
Director Musical Carlo Montanaro
Coro Coro de niños
Leioa Kantika Korala Director Del Coro Esteban Urzelai Eizagirre
Dirección De Escena Rosetta Cucchi
Producción Teatro Comunale di Bologna
Orquesta Bilbao Orkestra Sinfonikoa
* Debuta en ABAO
Maisuetan maisuena
Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao
Joaquín Achúcarrok, nazioarteko karrera bikaina izateaz gain, jarduera pedagogiko bizia garatu du, batez ere, Dallaseko bere katedran, handik piano-jotzaile bikainak irten direla. Maisuaren alderdi horren omenezko programa gertatu dugu Achúcarroren ikasle eta kontzertista bikaina den Alessio Baxen eskutik, errepertorioan ezinbestekoa den Brahmsen lehen kontzertua interpretatuta. Erik Nielsenen espezialitateetako batek, Stravinskyren musikak, eta gure Arriagaren gomutak, hil eta berrehun urtemugan, osatuko dute egitaraua.
J. C. Arriaga
Obertura Op. 20
J. Brahms
Concierto nº 1 para piano y orquesta en re menor Op. 15
I. Stravinsky
El pájaro de fuego, Suite
Alessio Bax, pianoa
Erik Nielsen, zuzendaria
Ganbera 5
Lekua: Euskalduna Bilbao · 0B Aretoa
200 Arriaga
C. Frühling
Trío para clarinete, violoncello y piano en la menor Op. 40
Trío de clarinete, violonchelo y piano BOS
J. C. Arriaga
Cuarteto nº 3 en Mi bemol Mayor
Cuarteto de cuerda BOS
Txaikovskiren Bosgarrena
Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao
Txaikovskik bere bosgarren sinfonia aurkeztu zuenean, Errusiako konpositore behinenentzat hartzen zuten, eta herrialde horretan gogo-gogotik aintzat hartzen zuten musika. Eta musika lantzen, musikagile handienen helburua bete zuen: mundu-mailako musika egitea, jaioterriko sustraiei uko egin barik. Beste alde batetik, Xostakovitxek atsedenaldia hartu zuen bere seme Maksimi kontzertu ederra, arina, elegiazkoa eta ametsezkoa oparitzeko. Programari hasiera emateko, Errumaniako Ligeti gaztearen musika jaioterriko folklorearen gorazarrean.
G. Ligeti
Concert Românesc
D. Shostakovich
Concierto nº 2 para piano y orquesta en Fa Mayor Op. 102
P. I. Tchaikovsky
Sinfonía nº 5 en mi menor Op. 64
Simon Trpčeski, pianoa
Pablo González, zuzendaria
