Kontzertuak

BOS 13

Khatia Buniatishvili


Euskalduna Jauregia.   19:30 h.

Pablo González, zuzendaria

Wolfgang Amadeus Mozart (1756 – 1791): 20. kontzertua piano eta orkestrarako re minorrean KV 466
I.Allegro
II.Romanza
III. Rondo: Allegro assai

Khatia Buniatishvili, pianoa

Dmitri Shostakovich (1906 – 1975): 11. sinfonia sol minorrean Op. 103 “1905. urtea”
I. Neguko jauregiko plaza (Adagio), attacca
II. Urtarrilaren bederatzia (Allegro – Adagio), attacca
III. In memoriam (Adagio – Poco più mosso – Tempo I), attacca
IV. Campana de alarma (Allegro non troppo – Moderato – Adagio – Allegro)

 

DATAK

  • 11 apirila 2019       Euskalduna Jauregia      19:30 h. Sarrerak Erosi
  • 12 apirila 2019       Euskalduna Jauregia      19:30 h. Sarrerak Erosi

Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak

BOTEREAREN BEGIRADA

1781. urtean, Mozartek, “Salzburgo talenturako lekua ez zela” sinetsita, bere jaioterria utzi eta Vienan bizitzea erabaki zuenean, konpositore independente bezala karrera arrakastatsu bati hasiera emango zion ustearekin egin zuen, hau da, bere obrak interpretatuko zirela, publikoak gustuko izango zituela eta dirua irabaziko zuela. Eta hala izan zen lehendabiziko urteetan. Horietan, ikasle kopuru handia zuen, Gottfried van Swieten baroiak antolatutako musika ekitaldietan parte hartzen zuen eta bere obrak interpretatzen zituen teklatuan orkestrako gau-ekitaldi pribatuetan zein harpidetza bidezko kontzertuak deitutakoetan, sarrerak salduz ordaintzen zirenak.

Arrakastaren gailurrean, Mozartek Franz Orsini-Rosenberg kondearen enkargua bete zuen: Jose II.a enperadoreak Burgtheaterrean sortutako alemaniar opera konpainia batentzako opera bat konposatzea (Bahiketa harenean). Formazioz musikaria zen, abesten eta konposatzen zuen, eta piano eta biolontxelo interpreteatzaile bezala trebetasuna zuen. Baina Henry-Louis de La Grangek dioen bezala, “berritzaile handi honek, Argien Mendeko subirano handi honek, iraganeko musika bakarrik du benetan gustuko”. Iraganeko musikarekiko duen maitasunaren oinarri dira Mozarten obren gainean egindako behaketak artistak Vienan emandako lehenengo urteetan, opera berriari buruz esandako esaldi ospetsutik hasita: “zure partiturak nota gehiegi ditu”, esan zion konpositoreari, eta hark hala erantzun zuen: “beharrezko dituenak ditu, errege jauna”.

1782 eta 1786. urteen artean, Bahiketa harenean eta Figaroren ezteiak obren artean, bere ospea eta izena momenturik onenean zeudenean, Mozartek pianorako bere kontzertu handiak konposatu zituen. 1782an, bere aitari esan zion K. 413, 414 eta 415etan “errazenaren eta zailenaren arteko talka” bilatu zuela. “Entzuteko oso atseginak dira, baina ez daude hutsik, nola ez”. Aurrerantzean, zerrenda handitu zen, 1784ko sei kontzertuekin formaren gailurra ukitu arte, urrunago heltzea ezinezkoa balitz bezala. Charler Rosenentzat, “hortik aurrera aurrerapen teknikoak bakarrik egin zituen: egin zuen guztia sei kontzertu horiekin egindako aurkikuntzak zabaltzea izan zen, zentzu batean. Baina generoak izan zezakeen pisu emozionala aztertu behar zuen oraindik”.

Une horretan agertu zen, 1785ean, Mehlgrube deitutako areto txiki batean –150 pertsona ingururentzako lekua zuena– harpidetza bidezko kontzertu batzuetan estreinatutako 20. kontzertua re minorrean, K. 466 izeneko obra. Stuart Isacoffen ustez, “Vienako lagunarteko gau-ekitaldi horiek mundua aldatu zuten. Mozarten kontzertuek kontzertu modernoaren jaiotza irudikatzen dute, pianoaren eraldaketaz gain, berrikuntza iluna izatetik ezinbesteko musika kidea izatera pasa zirenak”. Gainera, 20.ean, Mozartek ordura arte bere musika instrumentalean ezagunak ez ziren inguru ilunak esploratu zituen, eta berritzailea izan zen ez obraren forma edo kanpo arkitektura dela-eta, baizik eta partituraren barrualdea dela-eta.

Hasierako mugimendua piano motibo mehatxatzaile, urduri batekin hasten da, azkar forten modu erradikalean aurkezten dena, simetria apurtzen duen kontraste gisa. Bakarlaria “Hamleten bakarrizketa moduko batean” (Philip Downs) aurkezten da gero, orkestrak literalki inoiz interpretatuko ez duen, baina erreferentzia bezala hartuko duen gai batekin. Une oro mantenduko du hasierako tentsio dramatikoa, partituratik korronte oldartsu bat bezala zirkulatzen duena. Biolentzia kimuak Romanzaren bihotzean ere ugaltzen dira, non Mozartek piano, hari eta haizeen arteko solasaldi cantabile baketsua alde batera uzten duen, obraren taupada emozionala agerian uzten duen eremu ilunetara itzultzeko. Bat-bateko modulazio zakarrak, orkestraren energia bizkorrarekin batera, Rondóa mugimendu bereziki indartsua bihurtzen dute, hartzigarri dramatiko guztiak eguzki izaera duen koda distiratsu batean askatzen amaitzen duena, modu maiorrean, mozartiarra den bizitasunez betea. Mozartek modu minorrean egindako biren lehenengoa den kontzertuan, Don Giovanni ikusten du urrutitik. Jose II.ak esan zuen bezala: “zoragarria da, agian Figaro baino politagoa ere, baina ez da vienarrentzat egindako platera”.

1790. urtean enperadorea hil zenean, Mozartek babesle bat galdu zuen, bere musika ulertu gabe eta erabat gustuko izan gabe, hedatzen lagundu zuena. Konpositore gutxik esan dezakete gauza bera euren karrerak garatu zituzten herrialdeetako agintariei buruz. Zalantzarik gabe, Shostakovichen kasua muturreko kasu bat da. San Petersburgon jaio zen 1906. urtean, gaztaroan Sobietar Batasuna sortu zuten gertaerak bizi izan zituen, eta herrialde horretako politika kulturalak, bere pauso guztiak kontrolatu nahi zituenak, nahiko deseroso sentiarazi zuen bere bizitzan zehar. Sobietar erregimenak asko jazarri zuen errealismo sozialistaren aurkako artea. Honela definitu zuen Zhdanovek: “ikuspuntu artistikotik, errealitatearen iraultza garapenaren isla autentiko eta zehatz batean oinarritutako sormenezko metodoa”. Musikalki, “herriarentzat” irisgarriagoa eta optimistagoa den hizkuntza bihurtzen zen hori.

Shostakovichek bi momentu ezberdinetan bizi izan zuen sobietar zentsura modu bortitzean. Lehenengoa 1936an, Mtsensk barrutiko Lady Macbethen Moskun egindako errepresentazioa baten ostean; Stalin ere bertan izan zen. Pravdak, Alderdiko egunkari ofizialak, sinatu gabeko kritika bat argitaratu zuen bi egun geroago, eta hauxe salatu zuen: “gure kritikariek errealismo sozialista defendatzen duten garaian, Shostakovichen obrak naturalismo arrunta erakusten du”, musikaren izaera “kaotikoa”, “burges txikia” eta “erabat apolitikoa” gaitzetsiz. Mozartena bezala gehiegizko nota kopurua bakarrik balitz! Urte batzuk geroago, 1948an, Shostakovichi eta beste konpositore batzuei (horien artean Prokofiev) euren obretan “intentsitate bereziarekin asmo formalista eta sobietar herriak ez dituen joera antidemokratikoak eta euren gustu artistikoen aurkakoak” errepresentatzen zituztela leporatu zieten. Shostakovichek bere lanpostua galdu zuen Kontserbatorioan, eta marxismo-leninismoko ikastaro zuzentzaile bat egin behar izan zuen, eta hau agindu zuen: “jendearentzat ulergarriagoak eta irisgarriagoak diren obra sinfonikoak sortzen saiatuko naiz, eduki ideologikoari, hizkuntza musikalari eta formari dagokienean. Ardura handiagoz lan egingo dut errusiar herri heroikoaren irudiak musikan gauzatzeko”.

Giro lasaiago batean, Stalin hil ondoren, 1956an Shostakovich sinfonia bat egiten ari zen, 11. Sinfonia sol minorrean izango zena, 1905eko Iraultzari buruzkoa; herrialde honetako historiako epealdi hori oso hurbila da niretzat, eta adierazkortasun handiko oihartzuna aurkitu zuen langileen kantu iraultzaileetan”. 1905. urteko Iraultzan, errusiar nekazari eta langileak autokrazia tsaristaren aurka altxatu ziren. “Igande odoltsua” deitutakoan errusiar infanteriak bortizki zapaldu zuen Nikolas II.a tsarraren egoitza zen San Petersburgoko Neguko jauregiaren aurrean egindako protesta baketsua, ehunka biktima utziz. Ondorioz, matxinadak, mobilizazioak eta grebak egin ziren, eskubide politikoak unibertsalizatu ziren eta 1917ko Iraultzaren ostean, Tsarrak bere kargua utzi eta boltxebikeek boterea lortu zuten.

Kontaketa horrek sinfonia monumentalaren programa eta espiritua osatzen du; sinfonia 1957ko urrian amaitu zen. Bere lau mugimenduek (“Jauregiko plaza”, “Urtarrilaren 9a”, “In Memoriam” eta “Ordara”) egitura zehazten dute, eta klima melodikoa obra osoan zehar zabaldutako eta berezko motiboei aurka egiten dieten kantu iraultzaileen hainbat aipuk markatzen dute. Lehenengo mugimenduak Neguko jauregian kokatzen du entzulea, Iraultza hasi baino ordu batzuk lehenago. Giro hotz bezain barean, Pedro eta Pabloren Gotorlekuko espetxeko ziegetatik datozen kantuak entzuten dira. “Urtarrilaren 9a” mugimenduan, Shostakovichek musikalki irudikatzen du tsarraren erretratuak eramaten dituzten armarik gabeko protestagileen prozesioa, baita militarren errepresio bortitza eta ondoren erorien omenez egindako otoitza ere. Hirugarren mugimendua horiei egindako omenaldia da, hileta-martxa moduan, eta sinfonia iraultza-martxa batekin amaitzen da, “Buruak jaitsi” oihukatuz iraultzarako deia egiten duena.

Sinfonia Moskun estreinatu zen 1957ko urriaren 30ean, Sinfoniko Nazionaleko burua Natan Rajin zela, iraultzaren berrogeigarren urteurrenaren ospakizunen artean. Egun batzuk geroago, Yevgeni Mravinskik eskaini zuen Leningraden. 10. sinfonia ez bezala, mendebaldean miretsi baina Sobietar Batasunean asko eztabaidatu zena, 11. sinfoniaren aurkezpenari oso harrera ona egin zioten Errusian, atzerrian atzerapauso bezala ikusi zuten bitartean. Alabaina, horrek ez zuen galarazi esker ona bi aldeetatik heltzea: 1958an, bere herrialdean Lenin saria irabazteaz gain, Erromako Santa Cecilia Akademiako ohorezko kide izendatu zuten, Oxfordeko Unibertsitateko honoris causa doktorea, eta arte eta literatura komendadore frantziar Ordenan. Urte berean, publikoa harrituta utzi zuen opereta bat egin zuen, Mosku-Cheriomunshki, ziurrenik burua deskantsatzeko eta agindu ideologikoetatik at dagoen musika-pentsamendu garbirako askatasun espazio bat topatzeko. Berak esan zuen bezala, “konposizio herrikoiak ez dira txarrak, eta, are gutxiago, arriskutsuak. Mozartek eta Beethovenek konposizio arinak idatzi zituzten, eta inork ez dizkie horiek aurpegiratu”.

Asier Vallejo Ugarte

KHATIA BUNIATISHVILI – Pianoa

1987an Georgian jaioa, Khatia Buniatishvilik Tbilisin ikasi zuen Tengiz Amiredjibirekin eta Vienan Oleg Maisenbergekin.

2008an izan zen estreinaldia, Estatu Batuetan, Carnegie Hallen. Ordutik, Hollywood Bowl, BBC Proms, Salzburgoko Jaialdian, Verbierreko Jaialdian, La Roque d’Anthéron, «Progetto Martha Argerich» eta areto handietan antzeztu du: New Yorkeko Carnegie Hall, Los Angelesko Walt Disney Concert Hall, Londresko Royal Festival Hall, Vienako Musikverein eta Konzerthaus, Amsterdamgo Concertgebouw, Berlingo Filarmonikoa, Eliseo Zelaietako Antzokia, Milango La Scala, Veneziako La Fenice Antzokia, Bartzelonako Palau de la Música Catalana, Zurich Tonhalle, Tokioko Suntory Hall, etab.

Khatiaren musika-kideen artean munduko zuzendari nagusiak daude, hala nola Zubin Mehta, Kent Nagano, Neeme Järvi, Paavo Järvi, Mikhail Pletnev, Vladimir Ashkenazy, Semyon Bychkov, Yannick Nézet-Séguin eta Philippe Jordan; bai eta orkestra ospetsuak ere: Israelgo Filarmonikoa, Los Angelesko Filarmonikoa, San Frantziskoko Sinfonikoa, Philadelphiako Sinfonikoa, Torontoko Sinfonikoa, NHK Sinfonikoa, Londresko Sinfonikoa, BBCren Sinfonikoa, Parisko Sinfonikoa, Della Scalako Filarmonikoa, Vienako Sinfonikoa, Rotterdamgo Filarmonikoa, Municheko Filarmonikoa, etab.

Khatiak bi aldiz irabazi du ECHO Klassik saria (2012an eta 2016an), Liszt eta Kaleidoscope albumekin. Azkena Rachamninov 2 & 3 kontzertuak diskoa da, Txekiar Filarmonikoarekin eta Paavo Järvirekin (Sony Classical).

PABLO GONZÁLEZ – Zuzendaria

Bere belaunaldiko zuzendari aldakor eta sutsuenetakotzat ezagutua, Pablo González mundu osoko orkestrak zein entzuleak inspiratzen dituen musikaria da, “orkestra sinfoniko osoaren isilune eta hastapen bakoitzari adi, tonu iraultza hau ehunduz eta antolatuz” (Opera World).

Cadaquésko Zuzendaritzako Nazioarteko Lehiaketan eta “Donatella Flick”-en Lehenengo Sariak irabazi ditu. 2010etik 2015era, Orquestra Simfònica de Barcelona i Nacional de Catalunyako zuzendari titularra izan zen. Aurretik, Ciudad de Granada Orkestrako zuzendari gonbidatu nagusia ere izan zen.

Duela gutxiko eta etorkizuneko konpromisoen artean, The Hallé, City of Birmingham Symphony Orchestra, Konzerthausorchester Berlin, Frankfurt Radio Symphony, Gürzenich-Orchester Köln, Dresden Philharmonic, Deutsche Radio Philharmonie Saarbrücken Kaiserslautern, Helsinki Philharmonic, Lahti Symphony, Residentie Orkest, Orchestra della Svizzera Italiana eta Bilboko eta Galiziako orkestra sinfonikoekin egindako agerraldiak nabarmendu daitezke.

Azken denboraldietan, Pablo Gonzálezek formazio garrantzitsuak zuzendu ditu: Deutsche Kammerphilharmonie Bremen, Netherlands Philharmonic Orchestra, Scottish Chamber Orchestra, BBC National Orchrestra of Wales, Warsaw Philharmonic, Orchestre Philharmonique de Liége, Espainiako Orkestra Nazionala, RTVEren Orkestra Sinfonikoa eta Kyoto Symphony Orchestra, besteak beste.

Pablo González Oviedon jaio zen, eta Londresko Guildhall School of Music and Draman ikasi zuen. Egun, Oviedon bizi da.

 

Info covid

Gertakarien egutegia

Al
As
Az
Og
Or
La
Ig

Erlazionatutako ekitaldiak

Denboraldia 2023-2024
29
Api
2024
>Cámara 08

Cámara 08

Lekua: Euskalduna Jauregia

I

BOSen boskotea pianorekin

Laura Delgado, biolina
María Díaz Caneja, biolina
Lander Etxebarria, biola
Teresa Valente, biolontxeloa
Itxaso Sainz de la Maza, pianoa

ALFRED SCHNITTKE (1935)

Boskotea pianorekin

I. Moderato (attacca)
II. Tempo di Valse (attacca)
III. Andante (attacca)
IV. Lento (attacca)
V. Moderato pastorale

II

BOSen hari-ensemblea

Giulia Lucrezia Brinckmeier, biolina
Laura Delgado, biolina
David García, biolina
Samuel García, biolina
Lila Carolina Vivas, biolina
Pablo Val, biolina
Iñigo Grimal, biolina
María Díaz-Caneja, biolina
Isabel Aragón, biola
Juan Cuenca, biola
Diego Val, biolontxeloa
Jaime Puerta, biolontxeloa
Gabriel José León, kontrabaxua

ALFRED SCHNITTKE (1934 – 1998)

Moz-Art à la Haydn

BOSen hari eta haize ensemblea

Luis Fernando Núñez, tronpa
Estefanía Beceiro, tronpa
Giulia Lucrezia Brinckmeier, biolina
David García, biolina
Samuel García, biolina
Laura Delgado, biolina
Lila Carolina Vivas, biolina
María Díaz-Caneja, biolina
Isabel Aragón, biola
Juan Cuenca, biola
Diego Val, biolontxeloa
Jaime Puerta, biolontxeloa

WOLFGANG AMADEUS MOZART (1833 – 1897)

Txantxa musikal bat Fa Maiorrean K. 522

I. Allegro
II. Menuetto (Maestoso) – Trio
III. Adagio cantabile
IV. Presto

Informazioa eta sarrerak
04
Mai
2024
>Mozartland

Mozartland

Lekua: Euskalduna Jauregia • 0B Aretoa

Kontzertua familian
Princep Totilau + Cuarteto BOS, konpainia
Wolfgang Amadeus Mozart, musika
Pol Requesens, moldaketak

Bilbao Orkestra Sinfonikoa

­2 urtetik aurrera

PREZIOAK:
Orokorra 10 €
BOSaren abonatuak* 9 €
* Abonatuentzako deskontudun erosketak webguneko “eremu pertsonalean” edo leihatilan baino ezin dira egin.

“Mozartland” kontzertu-ikuskizun bat da, publikoa gonbidatzen duena Mozart txikiaren eta bere arreba Nannerlen jolas gelan esertzera, hezur-haragizko bi haurrek interpretatuta. Han, musikagilearen zuzeneko musikarekin, harizko eta txirulazko laukote baten eskutik, hiru aktorek maskarekin antzezten dituzte Salzburgoko jenio txikia gehien dibertitu zuten ipuin herrikoiak: igela, printzesa, erregea, txanogorritxoa, otsoa, amona, Hansel eta Grettel, sorgina eta Bremengo musikariak.

Bere jokoarekin, Mozart bi anaiak ipuinetako istorioak eta protagonistak edertasun, egia eta ontasun bihurtzen saiatuko dira, urte batzuk geroago Wolfgangek bere musikarekin egingo zuen bezala.

Sarrerak 2023ko abenduaren 1etik aurrera jarriko dira salgai.
Garrantzitsua: ­aretora ­sartu­ nahi duten ­persona ­guztiek­ (adina edozein dela ere) ­dagokien ­sarrera ­aurkeztu ­behar ­dute.

Informazioa eta sarrerak
Denboraldia 2023-2024
16 - 17
Mai
2024
>Heroiak eta deabruak Tim Meaden ahotsean

Heroiak eta deabruak Tim Meaden ahotsean

Lekua: Euskalduna Jauregia

Barroko-garaian, gehiegikeriak eta muturrak irudikatu ziren gehienbat. Kontratenoreak herniaren rola hartu zuen maiz, hala nola Giulio Cesare eta Orlando pertsonaietan, zeinak Tim Meaden ahots zoragarriaren bidez izango ditugu entzungai; bestalde, deabrua kontraste dinamiko eta bat-bateko disonantzien bidez irudikatzen zen, Leclair eta Boccherini pertsonaietan bezalaxe. Hori guztia, Pedro Gandíak proposatutako programa interesgarriaren baitan, zeina Sevillako Orkestra Barrokoko zuzendari artistikoa izan baita bi hamarkadaz eta zeina garai horretako gure espezialista handietako bat baita.

BOSbaroque

Leclair, Händel, Vivaldi, Geminiani eta Boccheriniren kontratenorarentzako obrak eta ariak

Tim Mead, kontratenorra
Pedro Gandía, kontzertino zuzendaria

Informazioa eta sarrerak
Denboraldia 2023-2024
20
Mai
2024
>Cámara 09

Cámara 09

Lekua: Euskalduna Jauregia


G.F. Handel: Sonata en sol menor Op. 2 nº 8 HWV 393
J. D. Zelenka: 6. trio sonata, bi oboe, fagota eta baxu jarraiturako do minorrean

BOSen ensemble barrokoa

J.S. Bach: Brandenburgoko 3. kontzertua sol maiorrean
J.S. Bach: Brandenburgoko 6. kontzertua si bemol maiorrean
BOSen ensemble barrokoa

Informazioa eta sarrerak