Kontzertuak
BOS 01
West Side Story | Kontzertu-proiekzioa
Gaur gaueko egitarauan West Side Story film osoa proiektatuko dugu , eta aldi berean orkestrak zuzenean joko du filmaren soinu-banda. Azpimarratu behar da elkarrizketak eta jatorrizko abestien ahotsak inglesez entzungo ditugula. (euskeraz eta erderaz azpititulatuta) . Kontzertuak, gutxi gorabehera, bi ordu eta 34 minutu iraungo du, gehi atsedenaldia, Saul Bassek diseinatutako amaierako kredituekin agertzen den musika barne. Musikarekiko, musikariekiko eta gainerako jendearekiko begiruneagatik, arren eskatzen dizuegu amaierako kredituak bukatu arte eserita egoteko.
Ernst van Tiel, zuzendaria
Leonard Bernstein (1918-1990): West Side Story*
Jatorrizko soinu-banda (1957
I. zatia (80’)
Atsedenaldia (20’)
II. zatia (74’)
DATAK
- 04 urria 2018 Euskalduna Jauregia 19:30 h. Sarrerak Erosi
- 05 urria 2018 Euskalduna Jauregia 19:30 h. Sarrerak Erosi
Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak
URAKANEN MUSIKA
Leonard Bernsteinek soinu-banda bat besterik ez zuen konposatu: Isiltasunaren legea (On the Waterfront) filmeko beldurtutako portu-hiriko musika; Elia Kazanen film hark beste lur batean harrera egiten dion Amerikar Amets haren inozentziaren amaiera idatzi zuen. 1954ko musika, zuri-beltzean, Bersteinek ospitaleko ohetik herrialde zahar berrian (planeta osoko behartsu guztien helmuga) ezinezko bizikidetzari buruzko kontakizun berriaren notekin pentagramak betetzen zituen garaikoa. West Side Story jaio zenean, East Side Story zuen izena. Data zehaztu dezagun: 1949, gutxi gorabehera. Leonard Bernstein aipa dezagun: egilea, eta garai horretan Shakespeareren Romeo eta Julieta lanaren pertsonaiak, Manhattan auzoko beste aldera eraman, eta aurrez aurre jarri nahi zituen musikaria: gerraosteko gehiengoa ziren New Yorkeko montagutar italiar-katolikoak, judu kapuletarren kontra. Romeo eta Julietaren arteko arazoak, beraz, azkenean gatazka erlijiosoa izango ziren, soziala baino gehiago… Baina Bernstein formula musikala nahiz antzerkia egiteko kantuzko eta dantzazko antzerki-eredu berri bat (Jerome Robbins koreografoari eta Arthur Laurents testua idatzi zuenari lotuta) aurkitzeko borrokatzen zen, baina gaixotasun luze batek eta Candide opera osatzeko premiak atzeratu egin zuten hori (Candide volteriar opera bat da, eta zentzugabekeria harrigarria den Lyric bat gailentzen da bertan; pertsonaia batek zera errezitatzen du: “Hiltzen ari naiz, hernia bat ateratzen ari zait!”, eta beste barik, horrelaxe geratzen da). 1956ra arte ez zen berriro lanean hasi. Urtebete besterik ez zen geratzen estreinaldirako, eta, bat-batean, galdutako denboraren ondorioz, proiektua zaharkitu zela konturatu zen: zurien eta puertorricoarren arteko etengabeko istiluen agertoki bilakatu zen New York. Arraza-drama berri bat, fede-drama baino askoz ere modernoagoa, agertu zen… Berehala, erabakirik zuzenena hartu zuen: montagutarrak jatorri poloniarra zuten Jets taldeko zuriak izango ziren, eta kapuletarrak Puerto Ricotik helduak ziren, eta Sharks zuten izena . Romeo Tony izango zen, eta Julieta, Maria: “Maruca!” esaten zion aitak balkoiko eszenan… eta orduan jaio ziren Maria abesti paregabea eta Tonight dueto liluragarria. Eta Amerika jaio zen, integrazioaren eta herriminaren arteko borroka. Mamboak eta txa-txa-txak jaio ziren, eta gimnasioko dantzako urakanaren antzeko musika tropikala. Halaber, momenturik coolenak izoztutako jazzaren zuhurtzia jaio zen. Era berean, Gee, Officer Krupke! sortu zen, garai horretako gizarte-ajeen katalogo osoenarekin: heroina, genero-indarkeria, familia desegituratuak, eta hiri-ghetto berrietako bizitza latza. Hor, abestiaren hitzek iluntasun bihozgabearen distira dute, eta adimen handiko idazle gaztea aurkezten dute: Stephen Sondheim. Ereduak apurtzen dituzten mitoen eremuko ate nagusitik sartu zen. Azkenik, musikal paregabea jaio zen, eta, aurrerantzean, beti West Side Story izena izango zuen. Horren musikak gainezka egin zuen, kultura ozeaniarraren jatorrizko erritmoak berriro konkistatu zituen, eta orkestrazioek Europa erdialdeko diktaduren hamarkadak desegin zituzten Broadwayen. Mirari bat da. Saul Bass diseinatzaile apartak zera baieztatu zidan, Sitgeseko jaialdiko ohorezko saria jasotzera bertara joan zenean, arroz mediterraneo zoragarria jaten ari zela: West Side Story obraren arrakasta musika hain sofistikatu eta oinarrizkoaren etengabeko eztandari esker da (Altamirako kobazuloetako arroka bateko ehiztariek jazarritako zezen basati baten zirriborroaren antzera). Berak diseinatu zituen, hain zuzen ere, West Side Story zinema-bertsioaren amaierako kredituen izenburuak (graffitiak hormetan, zirkulazio-seinaletan….) eta proiekzioaren hasieran Manhattanen skylinea eraldatzen duten marra bertikalen marrazketa nahiz filmaren kartel ofiziala (hemen, hiru hitzek (West+Side+Story) sute-eskailera osatzen dute, zeinetan Tonyk eta Mariak betiko maitasuna aitortzen dioten elkarri). Eta beste sekretu bat… Saul Bassek urriko egun hartan azaldu zidanez, Leonard Bernsteinek gauza bakarra zuen damu, eta Bassi aitortu zion hortik eta denbora-tarte txiki batera: ez zen izan behar bezain ausarta, bere ametsa bete ahal izateko. Tony eta Mariaren amodiozko istorioa Tony eta Antonioren artekoa izatekoa zen, eta arrazakeriaren ulertezintasun tragikoak, baita sexu-ulertezintasunak ere, amodiozko istorioa zigortu zuten. Bernstein bisexuala zen, baina, musikal hau sortu zuenean, bere unibertsoan gizonak besterik ez zeuden. West Side Story gay batek, gainera, geroko iraultza sexualak baino lehenago heltzearen oihartzuna, lotsagabekeria eta dimentsio estratosferikoa edukiko zukeen. Adibidez, zentsura frankistak Eloy de la Iglesiari debekatu zion Galopa y corta el viento proiektua, XX. mendearen 70eko hamarkadan: ETAko kide baten eta guardia zibil baten arteko amodio zoro eta zigortua. Espainiako zinemaren historia osoko filmik ezinezkoena. Irakurtzen duzuen guztia lagungarria izan behar da testuingurua osatu ahal izateko eta edozein sormen-lanen atzean ezkutatzen diren sekretuak ezagutzeko, Bernsteinek berak filmerako moldatu zuen musika, film horri esker unibertsala bilakatuko zena, entzuten duzuen bitartean. Musikal hau kultuzko obra bilakatu da baita kontzertu-aretoetan ere, eta gaur, Bilbao Orkestra Sinfonikoari esker, film ikoniko hau erakutsiko da, konposatzailearen jaiotzaren 100. urteurrena dela-eta. Egon zaitezte prest, beraz, justu borrokaren eszenaren aurretik agertzen den Tonight melodia birziklatzen duen boskote ospetsuaren parte izateko. Bernstein-BOS, New York-Euskalduna Jauregia. Hortxe zaudete zuek, bi taldetan banatuta: Jets taldekoak eta Sharks taldekoak, eta, musika, betierekoa. Sirenen amaigabeko kantua begi itxiekin besterik ezin da entzun, Robert Wise eta Jerome Robbinsen hiriko mendebaldeko bazter horretako filmaren irudiak ikusten, hain zuzen ere, gaur egun Musika eta Arteei eskainitako tenpluan: Lincoln Zentroan.ÀLEX GORINA
ERNST VAN TIEL – Zuzendaria
Erst van Tielek, Utrechteko Kontserbatorioan ikasten zuen bitartean nahiz ondoren, Herbehereetako zenbait irrati-difusioko orkestra zuzendu zituen, esaterako, Radio Philharmonic eta Metropole Orchestra, bai eta musika klasikoa, jazza eta zinema-musika ere. Van Tielek zuzendaritza ikasi zuen Franco Ferrara, Gary Bertini, Jean Fournet eta Lucas Visekin. Hainbat orkestra zuzendu ditu, besteak beste: Rotterdam Philharmonic, London Symphony Orchestra, Royal Philharmonic Orchestra, Lyongo Orchestre National, Moscow State Symphony Orchestra, Russian National Orchestra, OBC Barcelona, Verdi Milano, Santa Cecilia Roma, 21CO, eta abar. Era berean, Valeri Gergieven laguntzailea izan zen, eta horrek zenbait opera zuzentzera gonbidatu zuen, esaterako: Mariinsky Antzokiko operak (adibidez, Elektra, Lucia di Lammermoor, Rigoletto, etab.). Ernst van Tielek hainbat bakarlarirekin egin du lan, besteak beste, Anna Netrebko eta Maxim Vengerovekin, zeinekin Wieniawskiren biolinerako eta orkestrarako kontzertuak grabatu zituen. Bruselako Filarmonikarekin, Ludovic Bourceren The Artist filmerako partitura originala grabatu zuen. Bost Oscar, zazpi Bafta, hiru Urrezko Globo eta sei César sari irabazi ditu; horietan guztietan, sari bana eskuratu zuen, Bourceren konposizio originalagatik, eta, orain, filma nazioartean ematen hasi dira zuzeneko orkestrarekin eta Ernst van Tielen zuzendaritzapean. Ernst van Tiel espezialista denez zuzeneko orkestradun zinema-kontzertuetan, berak zuzentzen ditu lan handi gehienak; besteak beste, Alexander Nevski, Star Wars, Vertigo eta Topaketak hirugarren fasean, bai eta Harry Potterren filmak ere. Ernst van Tielek “crossover” kontzertuak ere zuzentzen ditu. Duela gutxi kontzertuak zuzendu zituen, Foreigner izeneko rock-bandarekin. Kontzertu horien zuzeneko grabaketa apirilaren 27an agertu zen merkatuan, eta, berehala, lehenengo postua eskuratu zuen Estatu Batuetako Billboarden bilduma klasikoen zerrendetan.Gertakarien egutegia
Erlazionatutako ekitaldiak
Denboraldia 2026-2027
01 - 02
Urr
2026
Basoko murmurioak
Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao
Richard Wagner
Siegfried, Waldweben
Richard Strauss
Vier letzte Lieder
Sergei Prokofiev
7. sinfonia do sostenitu minorrean Op. 131
Sinfonía n.º 7 en do sostenido menor Op. 131
Vanessa Goikoetxea, sopranoa Eduardo Strausser, zuzendaria
Basoa denboraldia hasiko dugu Sigfridoren pausoei jarraitzen dien baso bizi bateko soinuekin, eta atzean geratzen ari den garai bateko lurrin nostalgikoarekin, Straussek bere Azken lau liederretan islatu zuena; amets hutsa Vanessa Goikoetxearen ahotsean. Agur esateko beste obra bat, 7. sinfonia; Prokofievek agur esaten digu soiltasunez eta irribarre zintzo batekin.
Gehiago ikusi
Vanessa Goikoetxea, sopranoa Eduardo Strausser, zuzendaria
Basoa denboraldia hasiko dugu Sigfridoren pausoei jarraitzen dien baso bizi bateko soinuekin, eta atzean geratzen ari den garai bateko lurrin nostalgikoarekin, Straussek bere Azken lau liederretan islatu zuena; amets hutsa Vanessa Goikoetxearen ahotsean. Agur esateko beste obra bat, 7. sinfonia; Prokofievek agur esaten digu soiltasunez eta irribarre zintzo batekin.
Denboraldia 2026-2027
08 - 09
Urr
2026
Natura abesten
Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao
Antonin Dvorak
Elezaharrak, hautaketa Op. 59
Leyendas, selección Op. 59
Johann Nepomuk Hummel
Sarrera, tema eta bariazioak oboerentzat Op. 102
Introducción, tema y variaciones para oboe Op. 102
Ludwig Van Beethoven
6. sinfonia Fa Maiorrean Op. 68 «Pastorala»
Sinfonía n.º 6 en Fa Mayor Op. 68 «Pastoral»
Françoise Leleux, oboea eta zuzendaria
Pastorala da Beethovenek bere naturarekiko sentitzen zuen maitasun neurrigabea hobekien irudikatzen duen obra. Sinfonia hori musikagileak Viena inguruko basoetan zehar igaro zituen ordu luzeetan inspiratuta dago, Dvorakek Elezaharrak obran jatorriko Bohemiaren aroma islatu zuen bezala. Hori guztia François Leleuxek orkestrarekin egiten duen debutean, solista eta zuzendari moduan.
Gehiago ikusi
Françoise Leleux, oboea eta zuzendaria
Pastorala da Beethovenek bere naturarekiko sentitzen zuen maitasun neurrigabea hobekien irudikatzen duen obra. Sinfonia hori musikagileak Viena inguruko basoetan zehar igaro zituen ordu luzeetan inspiratuta dago, Dvorakek Elezaharrak obran jatorriko Bohemiaren aroma islatu zuen bezala. Hori guztia François Leleuxek orkestrarekin egiten duen debutean, solista eta zuzendari moduan.
Denboraldia 2026-2027
15 - 16
Urr
2026
Berriro elkartzea
Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao
Jesús Guridi
El Caserío, II. ekitaldiaren preludioa / preludio del acto II
Joaquín Rodrigo
Concierto in modo galante
Wolfgang Amadeus Mozart
40. sinfonia sol minorrean K. 550
Sinfonía n.º 40 en sol menor K. 550
Asier Polo, biolontxeloa Juanjo Mena, zuzendaria
Badaude orkestra baten nortasuna adierazten duten zuzendariak, eta zenbaitek garai oso bat markatzen dute. Juanjo Mena, taldeko titularra izan zena 1999tik 2008ra, multzo horretan dago. Maisuaren eta BOSen bideak berriro elkartu dira, eta elkarrekin bizi izandako guztia aitortu eta eskertzen dute. Berriro elkartuko dira eta horren testigu izango da etxe honetan oso maitatua den artista bat, Asier Polo biolontxelo-jotzailea.
Gehiago ikusi
Asier Polo, biolontxeloa Juanjo Mena, zuzendaria
Badaude orkestra baten nortasuna adierazten duten zuzendariak, eta zenbaitek garai oso bat markatzen dute. Juanjo Mena, taldeko titularra izan zena 1999tik 2008ra, multzo horretan dago. Maisuaren eta BOSen bideak berriro elkartu dira, eta elkarrekin bizi izandako guztia aitortu eta eskertzen dute. Berriro elkartuko dira eta horren testigu izango da etxe honetan oso maitatua den artista bat, Asier Polo biolontxelo-jotzailea.
Denboraldia 2026-2027
19
Urr
2026
French jolies
Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao
Ludwig Thuille
Seikotea piano eta haize boskoterako
Si bemol Maiorrean Op. 6
Albert Roussel
Divertissement Op. 6
Francis Poulenc
Seikotea piano eta haize boskoterako
Gehiago ikusi
