Concerts
BOS SEASON 5-2010-2011
A. Bruckner: Sinfonía nº 8 en Do menor (versión de 1890)
Günter Neuhold, director
DATES
Venta de abonos, a partír del 8 de julio.
Venta de entradas, a partir del 15 de septiembre.
Meet here all the advantages of being BOS subscriber
Fedeak mugitutako soinu-mendiak
Anton Brucknerren (Ansfelden, Goi Austria, 1824-Viena, 1896) erraietara arteko fede sutsua eta berak jasotako talentua Jainkoaren zerbitzura ipini behar zuen ustea dira gaur arratsaldean entzungo dugun sinfonia-diskurtso kolosalaren oinarriak.
Sinfonia-konpositore austro-alemaniarren kateko azken aurreko katea-begietako bat da Bruckner. Euren sasoiari arrakalaz betea, gaixoa eta formaren transgresore irizten zioten aroan, gai izan zen sinfonia-arte ukiezina, monumentala eta intenporala sortzeko. Izan ere, Wagnerren arabera, austriar hau zen “benetako ideia sinfonikoak zituen bakarra, Beethovenen ostean”.
Sinfonia generoa XVIII. mende bukaeran loratu zen ospe handiz. XIX. mendeko konpositoreek xede erromantikoen arabera egokitu zuten formatua. Interes handiagoa zuten lengoaia sinfonikoaren klima, atmosfera eta kolorean, egituran baino. Lirismo hedagarria eta erretorika maite zutenez gero, egitura dilatatu egin zuten, eta ingurumariak ezabatu. Harmonia kromatikoan zuten interesaren harira, tonalitatearen mugak belatu, eta tonikaren (pausatzea) eta dominantearen (tentsioa) arteko kontrastea ahuldu zuten. Horixe da, hain zuzen ere, forma musikalaren zutabeetako bat. Musikari haien esku eta belarrietan, sinfonia egundoko drama bihurtu zen, fedea gailentzen zitzaiolarik dudari, patuaren kontrako gizakiaren borrokari, naturaren edertasunari eta jatorriaren beraren loriari.
Bruckner aise ezberdina izan zen erromantikoen artean; halaxe kontrastatu daiteke guztien kasuan. Kasurako, ezin espero zitekeen beragandik bere artea intelektuaren edo estetikaren ikuspuntutik agertzea, hainbeste miresten zuen Wagnerrek egingo zukeen gisan, zeinak bere balio biografikoaz jakitun izanda, ez zuen lerro bakar bat ere utzi etorkizunean pentsatu gabe. Brucknerrek ez zuen bultzada programatikorik izan, eta, hargatik, gainerako autore garaikide askok ez bezala, ez zuen bere partituretan musikaz kanpoko oharrik egin. Halatan ere, gaur entzungo ditugun sinfonietako bitan, Laugarrenean –“Sinfonia erromantikoa” izenez ezaguna– eta Zortzigarrenean, konpositorearen zenbait ohar ere badira. Edozein kasutan, Brucknerren arte sinfonikoak ez du inongo zerikusirik gai bakun eta hutsalekin, izan ere, musika sakroaren iturri beretik sortzen da: erlijio-sentimendutik. Mugimendu geldoak, hasierakoak eta bukaerakoak, gehienetan Jainkoarekin adiskidetzeko ekitaldiak dira. Fede katoliko sakon eta ezin hautsizkoa zuen Brucknerrek, eta haren sentimendu naturalistak eta erlijiosoak eremu mistikoan egiten dute bat, teosofia musikalaren tronuan jartzen dutelarik. Hauxe da erromantizismo bruckneriarraren azalpena: musika purua idazten du, testuinguru tradizionalean, baina misterio bati konektatuta.
1824an jaio zen, eta Ansfeldeneko elizaren inguruetan hazi. Ansfeleden Austriako Linz hiriaren hegoaldean dagoen herri lasaia da. Erlijio espirituak eta liturgia atmosferak sortutako airea zen eskolako maisu izateaz gain organo-jotzaile lanak egiten zituen sakristau eta herriko eta eskualdeko jai eta dantzaldietako biolin-jotzailearen seme talentu handikoak arnastutako airea.
Anton txikiak laster azaldu zituen musika-gaitasun paregabeak, eta horrek ahalbidetu zuen zazpi urte besterik ez zituela, aitari lagundu izana eskolako txikienei diziplina hori irakasten. Hamabi urte zituela, aitaren gaixotasun larria zela-eta, haren lekua hartu zuen hezkuntza-lanetan, elizako organo-jotzaile legez eta herri-jaietako biolin-animazio beharretan.
Hamahiru urte zituela hil zitzaion aita, eta amak San Florian abadetxera bidali zuen. Bertan, hezkuntza trinkoa jaso zuen humanitateen arloan, musika-ikasketekin jarraitu zuen, eta hasiera eman zion organista moduan etortzear zuen karrera bikainari.
Giroen nahasturak -landakoa eta deboziozkoa, aldekoa eta espirituala, herrikoia eta erlijiosoa- markatu zituen konpositorearen obra eta bizimodua. Baserri-inguruko manerak zituela, Brucknerrek etxean eginiko traje zabala zeraman soinean, eta oinak narras zebilen Vienan zehar, zeinari XX. mendea sartu artean adierazgarri izan duen sofistikazio intelektuala eta estetikoa zerion. Brucknerren nekazari itxura umilak, mundutik at dagoenarenak; pertsonen arteko harremanetarako baldartasunak, batez ere gizartean; bere aurkakoen kritika gordinek beragan hainbesteko eragina izateak; eta inoiz joan ez zitzaion segurtasun ezak konpositorea zenbait zirkulutatik at sentitzea ekarri zuten, eta ahalmen gutxiago izanda ere, beste batzuek hartzen zuten lekua zirkulu horietan. Gaur egun ere jazotzen dira halakoak. Egoera horrek eragindako antsietateak eta ezegonkortasun emozionalak ekarri zuten bere bizitzan zehar hainbat obra behin eta berriro errebisatzea.
Musika elementuei dagokienez, Brucknerren lengoaiak orkestra-kolorearen zentzu berezia ageri du. Seguruenik, kontrapuntista eta organista legezko entrenamenduetan du jatorria horrek, alegia, orkestra bera organo handi eta indartsu bat bailitzan irudikatzeak. Brucknerrek bere egin zuen sinfonia-bilduma erromantikoa, eta tresna gisa baliatu zuen, bere uste erlijiotsua nabarmentzeko; hala, hariek soinu erradiatsuan intonatzen dute ereserkia, haize-tresnetan crescendo indartsuak darabiltza, eta, askotan, metalen koruaren soinu-haloarekin ematen du bukaera.
Kolore harmonikoaz denaz bezainbatean, oso efektu erromantikoak darabiltza, prozesio geldo baina tinkoan doazen tentsio-sistema findua eragiten duten kromatismoz gainezka.
Konpositoreak darabilen ehundurak txandakatu egiten ditu homofonia monumentala eta talentu handiko kontrapuntua, hari-tresnen oinarriaren gainean kontrapuntu-marra finak grabatu gura dituenean legez.
Elementuen antolamenduari dagokionez, austro-alemaniar klasikoengandik oinordetzan hartutako tradiziozko formatua darabil Brucknerrek. Halaxe aurkezten eta garatzen ditu konposizioak, sarritan konbinatu egiten dituelarik, klima sutsuak eta biziak lortzeko asmoarekin.
Edukiari gagozkiolarik, erromantikoen artean, Bruckner literaturtasunetik gehien urruntzen dena da, bai eta bere gutunetan ere. Horren arabera, anakronikoa da, eta, beharbada, klasikoen helburuetatik gertuagokotzat jo behar izan da. Poema sinfonikoak argia ikusi eta orotariko modalitateak orkestra-konpositoreengan errotu zirelarik, Brucknerrek sinfonia puruak, ez-pragmatikoak, idatzi zituen.
Dena den, musika erromantikoan duen oinarrizko tokia soinuaren kontzepzio mistikoari zor dio. Kontzepzio horrek, bere-berean musikaz kanpokoa izanda ere, exekuzio-handitasuna eskatzen du, denboran eta espazioan.
Autorearen ziurtasun gabezia dela-eta, Zortzigarren Sinfoniaren bertsio bi ditugu. Bata, 1884 eta 1887. urteen artean konposatutakoa; eta bigarrena, 1889 eta 1890. urteen artekoa. Gaur arratsaldean entzungai duguna Vienan estreinatu zuen 1892an Hans Richterrek, hiri horretako Orkestra Filarmonikoarekin, eta Francisco José I.ari eskaini zion (haren Ordenakoa izateko ohorea eskatu ostean egin zuen, eskaintza egiteko baimena jaso eta gero).
Zortzigarrena Brucknerrek osorik utzitako azken sinfonia da, eta aditzera ematen du Jainkoak bete-bete egindako gizakiaren kemen erabatekoa, egia jainkotiarra ezagutarazteko. Sendotasuna askotariko orkestrazio irmoaren bidez adierazten da. Autoreak sarri egin bezala, honakoa ere lau mugimenduk osatzen dute.
Lehenengoa, Allegro moderato, hiru ideiaren inguruan dago eraikita, eta tremoloan hasten da (alderdi biak ere sarritan agertzen dira Brucknerren lengoaia sinfonikoan). Tonalitatea anbiguoa da, do minor goibelaren keinuak egon badauden arren. Jarri arreta modu hipnotikoan eta apurka-apurka desagerrarazten den Allegro honi bukaera ematen dion Kodari.
Ohiko bigarren mugimendu geldoaren ordez, autoreak Scherzo bat dakar, hiru ataletan. Hirutik biren motiboak hasieratik ematen zaizkigu, laburrak eta errepikakorrak dira, eta katea bat eginaz jostatzen dira, elkarren atzean ibiliz edo elkarren artean nahasiz, kolore tinbrikoak, intentsitateak eta ehundurak txandakatuz, batzuk besteak baino trinkoagoak eta efektistagoak. Ondoren, Trio nagusia dator, harparen hots fin izugarriarekin. Mugimendu horretan, lirismoak eta hariak bat egiten dute metalen koral ederrarekin.
Obrak aurrera darrai 3. mugimenduaren lekua betetzen duen Adagioarekin, eta kulunka dabil biltze intimistaren eta emozio handien artean.
Azken mugimenduak, Finale delakoak, bat egiten ditu aurreko hirurak, hiruretako konposizioak biltzen ditu eta. Hortaz, poliedrikoa da, eta, itxuraz landa-ingurukoa, apala eta sinplea den baina barne bizitza korapilatsuko –dudaz eta egiaz betea-, sentsibilitatez jositako eta humanismo handiko sortzailearen emozio piloa adierazten ditu. Emozioetan nabarmenena haren izugarrizko fede sakona da. Bukaera distiratsua.
Bizitzaren azken aldera, Anton Brucknerrek bere obraren nazioarteko zabalkundea nola hasten zen ikusi zuen. Lehenengo Austria eta Alemanian zabaldu zen, eta, ondoren, Europa osoan, Ipar Ameriketara salto egiteko tranpolin gisa. Atzera itzulerarik gabeko pixkanakako mugimendu hori Brucknerren fedearen eragina izango ote zen? Fedeak mendiak mugitzen dituela badakigu… baina musika-mendiak ere bai?
Goza itzazue!
Mercedes Albaina
Calendar of Events
Related events

MISSA SOLEMNIS
Place: Teatro Arriaga
La Orquesta Sinfónica de Bilbao, la Sociedad Coral de Bilbao y el Orfeón Pamplonés se unen bajo la batuta del maestro Nuno Coelho para presentar esta obra maestra monumental. Aunque compuesta para una liturgia cristiana, la obra trasciende lo religioso para abordar temas universales de humanidad y redención. A lo largo de la obra Beethoven explora una amplia gama de emociones, desde la solemnidad y la contemplación hasta la exaltación y la celebración lo que le dota de una profundidad emocional extraordinaria. Hay pasajes absolutamente desafiantes para los intérpretes, la tensión de las notas tenidas en el coro, los contrastes dinámicos y temáticos, lo virtuoso de la escritura orquestal… todo ello hace que la Missa Solemnis continúe siendo un referente en la música sinfónica, inspirando a oyentes y músicos con su belleza y poder emocional a lo largo de los siglos.

COROS DE CINE – CONCIERTO PARTICIPATIVO
Place: Euskalduna - Auditorium
‘Coros de cine’ es un concierto participativo para coro, solista y orquesta en el cual se interpretarán temas de algunos de los títulos más emblemáticos de la historia del cine, como Breakfast at Tiffany’s, Titanic, Saving Private Ryan o Empire of the Sun, entre otros.
Este proyecto colaborativo permitirá que cantantes amateurs de Bilbao y alrededores se preparen al lado de profesionales de la música para debutar en el escenario del Auditorium de Euskalduna Bilbao.

Su Majestad el piano
Place:
Si hubiera una lista de hits en la música de los últimos 200 años, el concierto de Tchaikovsky, con su romanticismo arrollador y la fuerza de sus melodías, figuraría sin duda en los primeros puestos. Una obra a la medida del virtuosismo de Martín García. El carácter grandioso de este programa de apertura se completa con la brillante sinfonía “Órgano” de Saint Saëns y Oceans, de la islandesa Sigfúsdóttir, inspirada en la inmensidad de los mares.
M. H. M. Sigfúsdóttir
Oceans
P. I. Tchaikovsky
Concierto nº 1 para piano y orquesta en si bemol menor Op. 23
C. Saint Saëns
Sinfonía nº 3 en do menor Op. 78 “Órgano”
Martín García García, piano
Elena Schwarz, directora

El mar como inspiración
Place:
No abandonamos la evocación del mar, esta vez como hilo conductor: evidente en La mer, el más célebre poema sinfónico de Debussy, y sugerido junto a la Eneida de Virgilio en Unda maris, del bilbaíno Javier Quislant, obra con la que ganó el prestigioso Premio Reina Sofía en 2023. Una sensación de inmensidad, de lo estático en permanente movimiento, que se percibe también en la música de Sibelius, con la reinvitación a Sergei Dogadin, uno de los triunfadores de la pasada temporada.
J. Sibelius
Concierto para violín y orquesta en re menor Op. 47
J. Quislant
Unda maris
C. Debussy
La mer, Tres bocetos sinfónicos para orquesta
Sergei Dogadin, violín
Swann Van Rechem, director