Kontzertuak

Ura Bere Bidean 2024
Ura Bere Bidean kontzertuaren 2024ko edizioa bueltan da, euskal errepertorioa formatu sinfonikoan berrinterpretatzeko asmoz hainbat belaunalditako musikariak elkartzen dituen proiektu berritzailea. Fair Saturday fundazioaren gidaritzapean eta Fernando Velázquez konpositore sarituaren orkestra-moldaketekin, tradizioaren eta modernitatearen arteko topagunea izango da.
Aurten, BEC!-eko agertokian artista entzutetsuak izango dira, besteak beste: Jorge Drexler, Celtas Cortos, Reincidentes, Izaro, Mikel Urdangarin, Zetak, Doctor Deseo, Su Ta Gar, Bulego, Zea Mays eta ETS. Horietako bakoitzak ukitu berezia emango dio proiektuari, izan ere, abesti enblematikoen bertsio sinfonikoak interpretatuko dituzte, musika-generoen arteko fusio paregabea eskaintzeko.
Euskarazko musika-ondarea biziberritzea du helburu proiektuak, eta aurten zuzeneko bi kontzertu eskainiko ditu urriaren 25ean eta 26an BEC!-en.
DATAK
Abonu salmenta, uztailaren 8tik aurrera.
Sarreren salmenta, irailaren 15tik aurrera.
Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak
Gertakarien egutegia
Erlazionatutako ekitaldiak

Kontzertuak Bizkaian BERMEO
Lekua: Andra Mari Eliza
J. Guridi: El caserío, preludio del acto II
J. Guridi: “Buenos días”, dúo de El caserío
J. Guridi: La Meiga, preludio de acto II
J. Guridi: “Yo te vi pasar”, de La Meiga
J. Guridi: “Goizeko eguzki argiak”, de Mirentxu
J.M. Usandizaga: Mendi-Mendiyan, suite
P. Sorozabal: Maite, eguzki eder
Lorea López, sopranoa
Aitor Garitano, tenorea
Mikel Fernández, zuzendaria

Kontzertuak Bizkaian LEKEITIO
Lekua: Andra Mari Eliza
J. Guridi: El caserío, preludio del acto II
J. Guridi: “Buenos días”, dúo de El caserío
J. Guridi: La Meiga, intermedio
J. Guridi: “Yo te vi pasar”, de La Meiga
J. Guridi: “Goizeko eguzki argiak”, de Mirentxu
J.M. Usandizaga: Mendi-Mendiyan, suite
P. Sorozabal: Maite, eguzki eder
Lorea López, sopranoa
Aitor Garitano, tenorea
Mikel Fernández, zuzendaria

ASTE NAGUSIA
Lekua: Abandoibarra
ASTE NAGUSIKO KONTZERTUA

Bere Maiestate pianoa
Lekua: Euskalduna Bilbao · Auditórium
Azken 200 urteetako musikari buruzko hit edo pieza arrakastatsuenen zerrendarik balego, ezbairik gabe, Txaikovskiren piano-kontzertua, erromantizismo ikaragarria eta melodia indartsuak darabiltzala, lehen postuetan legoke. Martín Garcíaren birtuosismoaren neurrira egindako lana da. Irekiera-programa honen jite arranditsua beste bi lanekin osatzen da: Saint Saëns musikagilearen 3. sinfonia (‘Sinfonia organoarekin’) eta itsasoen handitasunean etorria daukan Sigfúsdóttir islandiarraren Oceans sinfonia bikaina.
M. H. M. Sigfúsdóttir
Oceans
P. I. Tchaikovsky
Concierto nº 1 para piano y orquesta en si bemol menor Op. 23
C. Saint Saëns
Sinfonía nº 3 en do menor Op. 78 “Órgano”
Martín García García, pianoa
Elena Schwarz, zuzendaria