Kontzertuak

MUSIKHAZI 2013-2014-2013-2014
Haurtxoentzako kontzertuak
Euskalduna Jauregia. 12:00 h.
DATAK
Abonu salmenta, ekainaren 24tik aurrera.
Sarreren salmenta, irailaren 16tik aurrera.
Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak
Gure egitarauan maiz gonbidatu gisa etortzen den MUSICALMENTE konpainia portugaldar sarituaren eskutik, bueltan dira “Haurtxoentzako Kontzertuak”. Bidaia emozionala, Gabonetako melodia klasikoetatik hasi eta Strausstarren Vienako urte berrira heldu arte.
Haurtxoentzako Kontzertuak agertokiaren erdialdeko jolas-gune batean egiten dira. Musikarien inguruan, kuxinak eta aulkiak daude ikusle gazteentzat eta beraien familientzat. Haurtxo gehienei gurasoen altzoan gustatzen zaie musikaz gozatzea, baina ausartenak musikarien artera ere sartzen dira. Ez dago mugarik!
Kontzertuak 0 eta 3 urte bitarteko haurtxoei daude zuzenduta; senideak lagunduta etor daitezke, baina, gehienez ere, 3 pertsona haurtxo bakoitzeko.
Abenduak 28 (Larunbata)
12:00etan
Euskalduna Jauregia. A-1 aretoa
SARREREN SALMENTA
Prezioa: 7€ orokorra – 6€ (BOSen abonatuak)
Gertakarien egutegia
Erlazionatutako ekitaldiak

Mari-Eli
Lekua: Teatro Arriaga
Jesús Guridiren Mari-Eli zarzuela 1936ko apirilean estreinatu zen Madrilen, eta, Gerra Zibilaren ondoren, 1941ean, taularatu zen Bilbon, Bilboko Koral Elkartearen denboraldi lirikoaren barruan. Lanak Guridi desberdin bat erakusten digu, lanaren izaerari dagokionez, baina oso ezaguna haren idazkera musikalaren kalitateagatik. Jesús Mª Arozamenak honela deskribatzen du Mari-Eli: «Itsas kutsuko euskarazko zarzuela, melodia gogoraerrazak eta pasarte komikoak dituena, garaiko gustuen araberakoa».
Arriaga Antzokiak ekoitzitako eta BBK Fundazioaren laguntzaz sustatutako Mari-Eli ikuskizunean, lan garrantzitsua egin da zarzuela horren musika berreskuratzeko, eta generoaren erreferentzia ugari dituen zarzuela horri gaur egungo begirada emateko. Calixto Bieitoren eszena-zuzendaritzarekin dimentsio erabat ezberdina hartuko du lanak. Guridiri hain lotua dagoen Bilboko Koral Elkartearen parte-hartzeak garbi erakusten digu koru-kantuaren transmisioak gaur egun duen indar handia eta Arriaga Antzokiak hori aldarrikatzearen eta bultzatzearen alde egindako apustua. Guridiren jatorrizko partituraren berreskurapena Bilboko Koral Elkarteak bultzatu du, eta Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren lankidetza izan du.

Ganbera 9
Lekua: Euskalduna Bilbao
I
BOSen haize-boskotea pianorekin
NIKOLAI RIMSKY-KORSAKOV (1844 – 1908)
Boskotea Si bemol Maiorrean
I. Allegro con brio
II. Andante
III. Rondo-Allegro
Néstor Sutil, flauta
Sandra Ibarretxe, klarinetea
Santiago López, fagota
Estefanía Beceiro, tronpa
Itxaso Sainz de la Maza, pianoa
II
BOSen ensemblea
RICARDO MOLLÁ (1992)
Gudari
I. The Gudari begins his Path
II. Under the Celestial Firmament
III. The Eternal New Horizont
MIQUEL DE JORGE ARTELLS (1994)
Aintzinako jakituria
I. Basajaun
II. Zuhaitza, txoria eta ura
Iraup. 80’ (g.g.b.)

OTELLO
Lekua: Euskalduna Bilbao
Maiatzean, denboraldiari amaiera emateko, Verdiren Otello izango da oholtzan, musika- eta antzerki-tentsioaren eztanda hutsa. Ezinbesteko obra da, konpositorearen azken-aurreko opera, hasierako lehen konpasetik bertatik bukaeraraino musika-indar liluragarri eta etengabeak zeharkatuta dagoena.
Istorio tragiko eta betiereko honetan, maitasuna, jeloskortasuna, arrazakeria, handinahia, manipulazioa eta engainua errepertorio verdiarraren azken-aurreko obran uztartzen dira, William Shakespeareren izen bereko draman oinarrituan, idazle ingeles unibertsalenari omenaldi aparta eginda.
Musika Francesco Ivan Ciampa zuzendari italiarraren esku egongo da, zeinak, Bilbao Orkestra Sinfonikoa zuzenduz, ahalik eta etekin handiena aterako dion partiturari, Bussetoko jenioaren bilakaeraren gailurra den horri.

Ganbera 10 – 24/25 denboraldia
Lekua: Euskalduna Bilbao
E. Korngold: 2. hari-kuartetoa Mi bemol Maiorrean
BOSen hari-laukotea
D. Milhaud: Hari-oktetoa (14 eta 15 kuartetoak) Op. 291
D. Shostakovich: Prelude eta Scherzoa, hari-zortzikoterako
BOSen hari-zortzikotea