Kontzertuak

MUSIKAHAZI 2014-2015-2014-2015
Haurtxoentzako kontzertuak
Euskalduna Jauregia. 18:00 h.
DATAK
Abonu salmenta, uztailaren 8tik aurrera.
Sarreren salmenta, irailaren 15tik aurrera.
Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak
Gure egitarauan maiz gonbidatu gisa etortzen den MUSICALMENTE konpainia portugaldar sarituaren eskutik, bueltan dira “Haurtxoentzako Kontzertuak”.
Haurtxoentzako kontzertuak
Corelli, Vivaldi. Barrokoko gozamenak
Brrr Brrr
Bi Bi Bi
Biba Biba Vivaldi
Badakizu haurtxoei asko gustatzen zaiela musika barrokoa entzutea? Iraupen laburreko mugimenduak, erritmo eta tonalitate kontrasteak, dantzarako musika ugari, horixe da gehien gustatzen zaiena!
"Musicalmente" zortzikoteak, Paulo Lameirok zuzenduta, entzule zintzo eta zorrotz horiek seduzitzen jarraitzen du.
Kontzertuak 0 eta 3 urte bitarteko haurtxoei daude zuzenduta; senideak lagunduta etor daitezke, baina, gehienez ere, 3 pertsona haurtxo bakoitzeko.
Euskalduna Jauregia. A-1 aretoa
SARREREN SALMENTA
Prezioa: 8€ orokorra – 7€ (BOSen abonatuak)
Gertakarien egutegia
Erlazionatutako ekitaldiak

MISSA SOLEMNIS
Lekua: Arriaga Antzokia
Bilbao Orkestra Sinfonikoa, Bilboko Koral Elkartea eta Iruñeko Orfeoia Nuno Coelho maisuaren zuzendaritzapean elkartu dira, maisulan monumental hori aurkezteko. Kristau-liturgiarako egina izan arren, lanak gainditu egiten esparru erlijiosoa, eta gai unibertsalak jorratu: errukia eta erredentzioa. Lanean zehar, Beethovenek emozio-sorta zabala esploratzen du, solemnitatetik eta kontenplaziotik hasi eta asalduraraino eta ospakizuneraino. Horri esker, lanak sakontasun emozional aparta du. Interpreteentzat erabat desafiatzaileak diren zatiak daude: nota eutsien tentsioa koruan, kontraste dinamikoak eta tematikoak, orkestra-idazketaren birtuosismoa… Hori dela eta, Missa Solemnisek musika sinfonikoaren erreferente izaten jarraitzen du, eta mendeetan zehar entzuleak eta musikariak inspiratu ditu bere edertasun eta ahalmen emozionalarekin.

COROS DE CINE – KONTZERTU PARTIZIPATIBOA
Lekua: Euskalduna - Auditorium
‘Coros de cine’ zentzumen eta orkestrarako koru, solista eta partaidetza-kontzertu bat da, non zinema-historiako izenbururik ikonikoei buruzko piezak interpretatuko diren, hala nola Breakfast at Tiffany’s, Titanic, Saving Private Ryan edo Empire of the Sun, besteak beste.
Proiektu kolaboratibo honek Bilboko eta inguruko amateur kantariei aukera emango die musikaren profesionalekin batera prestatzeko eta Euskalduna Bilbaoko Auditoriumean eszenatokian estreinatzeko.

Bere Maiestate pianoa
Lekua: Euskalduna Bilbao · Auditórium
Azken 200 urteetako musikari buruzko hit edo pieza arrakastatsuenen zerrendarik balego, ezbairik gabe, Txaikovskiren piano-kontzertua, erromantizismo ikaragarria eta melodia indartsuak darabiltzala, lehen postuetan legoke. Martín Garcíaren birtuosismoaren neurrira egindako lana da. Irekiera-programa honen jite arranditsua beste bi lanekin osatzen da: Saint Saëns musikagilearen 3. sinfonia (‘Sinfonia organoarekin’) eta itsasoen handitasunean etorria daukan Sigfúsdóttir islandiarraren Oceans sinfonia bikaina.
M. H. M. Sigfúsdóttir
Oceans
P. I. Tchaikovsky
Concierto nº 1 para piano y orquesta en si bemol menor Op. 23
C. Saint Saëns
Sinfonía nº 3 en do menor Op. 78 “Órgano”
Martín García García, pianoa
Elena Schwarz, zuzendaria

Itsasoa, ekarriaren iturri
Lekua: Euskalduna Bilbao · Auditórium
Ez dugu itsasoaren oroipena alde batera utziko, programa honetan, hari nagusitzat hartuta: ildo hori agerikoa da La mer lanean, Debussyren poema sinfonikorik ospetsuenean, eta iradokitzen da Javier Quislant bilbotarraren Unda maris lanean, Virgilio poetaren Eneida epopeiarekin batera. Lan horri esker, Reina Sofía Sari ospetsua irabazi zuen Quislantek 2023an. Neurrigabetasunaren sentsazio hori, etengabeko mugimenduan dagoen estatikoaren handitasuna, Sibeliusen musikan ere antzematen da joan den denboraldian txalotuenetakoa izan zen Sergei Dogadin biolin jotzailearen eskutik, denboraldi honetan ere artista gonbidatua baita.
J. Sibelius
Concierto para violín y orquesta en re menor Op. 47
J. Quislant
Unda maris
C. Debussy
La mer, Tres bocetos sinfónicos para orquesta
Sergei Dogadin, biolina
Swann Van Rechem, zuzendaria