Kontzertuak

Haurtxoentzako kontezertuak-2011-2012

Prokofiev XXI. mendean. Paulo Lameiroren konpainia, aurreko urteko arrakastaren ondoren, itzuli egin da XX. mendeko konpositore handiekin.


Euskalduna Jauregia A1.   12:00 h.

 

Ritornello – Orfeo, Cláudio Monteverdi
Adoração – Sagração da Primavera, Igor Strawinsky
Old Granny’s 2, Serguéi Prokófiev
Sarcasmo, Serguéi Prokófiev
Klezmer 1, Tradicional Klezmer
Old Granny’s 1, Serguéi Prokófiev
Dança dos Adolescentes – Sagração da Primavera, Igor Strawinsky
Carrocel dos Gémeos, Rui Filipe
Meditações, Olivier Messiaen
Batalha, Pedro de Araújo
Duas Peças, Serguéi Prokófiev
Violin Phase, Steve Reich
Marcha do Amor das 3 Laranjas, Serguéi Prokófiev
Baile Ladino, Rui Filipe
Olha ali quem vem lá, Cristiana Lameiro

DATAK

  • 05 maiatza 2012       Euskalduna Jauregia A1      12:00 h.

Abonu salmenta, ekainaren 24tik aurrera.
Sarreren salmenta, irailaren 16tik aurrera.

Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak

 

Joan den urtean Bilbon aurkeztu ondoren egitarau klasiko batekin, Musicalmente konpainia itzuli egingo da 2012an, XXI. mendeko lurrinak izango dituen Haurtxoentzako Kontzertu batekin, besteak beste, Prokofief, Strawinsky eta Messiaen musikagileen eskutik. Haurtxoak eta beraien familiak parte hartzera animatuz, XX. mendeko musikagile erudituetatik gaur egunera arteko bidaia egingo dugu, jazzaren itsasoak, musika magrebtarra eta, areago, Kelzmer inprobisazio batzuk zeharkatuz.
Beti haurtxoak erreferentzia gisa hartuta, arteek eskaintzen dieten hazkuntza globalean, eta, bereziki, musikak baino eskaini ezin duen garapen afektibo eta emozionalean, berriro izango dugu senide guztien lankidetza, mundu guztian Haurtxoentzako Kontzertu gehien egiten dituzten interpretatzaileekin batera inprobisatzeko.
 
 
 
Compañia Musicalmente
Paulo Lameiro, Zuzendaria
 
12:00
17:00
 
0tik 3 urtera bitarteko haurtxoentzak
Leku-kopura: 60 haurtxo
Gehienez 2 heldu eta anaia/arreba bat haurtxo bakoitzeko
 
Iraupena: 45′
 
Prezioa: 7 €
(6€ BOSeko abonatuak)
 

 

Info covid

Gertakarien egutegia

Al
As
Az
Og
Or
La
Ig

Erlazionatutako ekitaldiak

Denboraldia 2024-2025
30 - 01
Mai
2025
>Mari-Eli

Mari-Eli

Lekua: Teatro Arriaga

Jesús Guridiren Mari-Eli zarzuela 1936ko apirilean estreinatu zen Madrilen, eta, Gerra Zibilaren ondoren, 1941ean, taularatu zen Bilbon, Bilboko Koral Elkartearen denboraldi lirikoaren barruan. Lanak Guridi desberdin bat erakusten digu, lanaren izaerari dagokionez, baina oso ezaguna haren idazkera musikalaren kalitateagatik. Jesús Mª Arozamenak honela deskribatzen du Mari-Eli: «Itsas kutsuko euskarazko zarzuela, melodia gogoraerrazak eta pasarte komikoak dituena, garaiko gustuen araberakoa».

Arriaga Antzokiak ekoitzitako eta BBK Fundazioaren laguntzaz sustatutako Mari-Eli ikuskizunean, lan garrantzitsua egin da zarzuela horren musika berreskuratzeko, eta generoaren erreferentzia ugari dituen zarzuela horri gaur egungo begirada emateko. Calixto Bieitoren eszena-zuzendaritzarekin dimentsio erabat ezberdina hartuko du lanak. Guridiri hain lotua dagoen Bilboko Koral Elkartearen parte-hartzeak garbi erakusten digu koru-kantuaren transmisioak gaur egun duen indar handia eta Arriaga Antzokiak hori aldarrikatzearen eta bultzatzearen alde egindako apustua. Guridiren jatorrizko partituraren berreskurapena Bilboko Koral Elkarteak bultzatu du, eta Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren lankidetza izan du.

Informazio gehiago

Gehiago ikusi
Denboraldia 2024-2025
05
Mai
2025
>Ganbera 9

Ganbera 9

Lekua: Euskalduna Bilbao


I

BOSen haize-boskotea pianorekin

NIKOLAI RIMSKY-KORSAKOV (1844 – 1908)

Boskotea Si bemol Maiorrean

I. Allegro con brio
II. Andante
III. Rondo-Allegro

Néstor Sutil, flauta
Sandra Ibarretxe, klarinetea
Santiago López, fagota
Estefanía Beceiro, tronpa
Itxaso Sainz de la Maza, pianoa

II

BOSen ensemblea

RICARDO MOLLÁ (1992)

Gudari

I. The Gudari begins his Path
II. Under the Celestial Firmament
III. The Eternal New Horizont

MIQUEL DE JORGE ARTELLS (1994)

Aintzinako jakituria

I. Basajaun
II. Zuhaitza, txoria eta ura

Iraup. 80’ (g.g.b.)

Informazioa eta sarrerak
Denboraldia 2024-2025
17
Mai
2025
>OTELLO

OTELLO

Lekua: Euskalduna Bilbao

Maiatzean, denboraldiari amaiera emateko, Verdiren Otello izango da oholtzan, musika- eta antzerki-tentsioaren eztanda hutsa. Ezinbesteko obra da, konpositorearen azken-aurreko opera, hasierako lehen konpasetik bertatik bukaeraraino musika-indar liluragarri eta etengabeak zeharkatuta dagoena.

Istorio tragiko eta betiereko honetan, maitasuna, jeloskortasuna, arrazakeria, handinahia, manipulazioa eta engainua errepertorio verdiarraren azken-aurreko obran uztartzen dira, William Shakespeareren izen bereko draman oinarrituan, idazle ingeles unibertsalenari omenaldi aparta eginda.

Musika Francesco Ivan Ciampa zuzendari italiarraren esku egongo da, zeinak, Bilbao Orkestra Sinfonikoa zuzenduz, ahalik eta etekin handiena aterako dion partiturari, Bussetoko jenioaren bilakaeraren gailurra den horri.

Informazio gehiago

Gehiago ikusi
Denboraldia 2024-2025
19
Mai
2025
>Ganbera 10 – 24/25 denboraldia

Ganbera 10 – 24/25 denboraldia

Lekua: Euskalduna Bilbao

E. Korngold: 2. hari-kuartetoa Mi bemol Maiorrean
BOSen hari-laukotea

D. Milhaud: Hari-oktetoa (14 eta 15 kuartetoak) Op. 291
D. Shostakovich: Prelude eta Scherzoa, hari-zortzikoterako
BOSen hari-zortzikotea

Informazioa eta sarrerak