SIMON TRPČESKI JAUNAK YEOL EUM SON ANDREAREN TOKIA HARTUKO DU PIANO SOLISTA GISA 2026KO OTSAILAREN 5EKO ETA 6KO 9. PROGRAMAN
Bilbon, 2026ko urtarrilaren 24an
Arrazoi pertsonalak direla eta, Yeol Eum Son piano-jotzaileak bertan behera utzi du BOSen 2025-2026 denboraldiko 9. programan zuen parte-hartzea.
Hala, Simon Trpčeski piano-jotzaile mazedoniarrak hartuko du haren tokia, eta Shostakovich errusiarraren kontzertu hau joko du: piano eta orkestrarako 2. kontzertua fa maiorrean, op. 102. Beraz, ez da aldaketarik egongo aurreikusitako programan.
Nazioarteko musikari garrantzitsuenetakoa da Simon Trpčeski; izan ere, munduko eszenatoki ospetsuenetan aritu da maisu handien zuzendaritzapeko lau kontinentetako ehun orkestra baino gehiagorekin. Trpčeski bere birtuosismo handiagatik eta adierazpen-ikuspuntu sakonagatik goretsi dute, eta nabarmentzekoak dira bere karisma, askotariko publikoekin konektatzeko duen gaitasuna eta Mazedoniako kultura-ondarea sustatzeko duen konpromisoa.
Erreferentziazko zuzendari askorekin aritu da elkarlanean, besteak beste: Lorin Maazel, Vladimir Ashkenazy, Marin Alsop, Gustavo Dudamel, Gianandrea Noseda, Charles Dutoit, Antonio Pappano, Michael Tilson Thomas, Cristian Măcelaru eta Vasily Petrenko zuzendariekin. Era berean, maila goreneko zuzendarien belaunaldi berriko ohiko kolaboratzailea da, eta horien artean daude Jakub Hrůša, Gabriel Bebeșelea, Dalia Stasevska, Elim Chan, Alpesh Chauhan eta Dima Slobodeniouk.
Bilbora etorri aurretik Pablo Gonzálezen zuzendaritzapean eta BOSekin batera aritzeko, Trpčeski piano-jotzaileak Makedonissimo proiektua aurkeztuko du Philharmonic Ostrava Chamber Series-en urtarrilaren 19an. BOSekin lankidetzan aritu ondoren, Hong Kongen joko du Liszt hungariarraren Pianorako 2. kontzertua Philippe Jordan zuzendariak gidatutako Hong Kong Philharmonic orkestrarekin batera.
Programa
G. Ligeti — Concert Românesc
D. Xostakovitx — Piano eta orkestrarako 2. kontzertua fa maiorrean, op. 102
P. I. Txaikovski — 5. sinfonia mi minorrean, op. 64
Interpretatzaileak
Simon Trpčeski, piano-jotzailea
