BOSEK LAU KONTZERTU DIDAKTIKO ESKAINIKO DITU BIZKAIAN
Bilbao Orkestra Sinfonikoak, 2012-2013 denboraldiaren hasieran,  jarduera berria abiaraziko du, gazteenei zuzenduriko egitarauaren  barruan: Kontzertu Didaktikoak Bizkaitik
Gure Orkestraren helburu nagusienetako bat da bere jarduera  Bizkaiko bazter guztietara hurbilaraztea. Horretarako, gure Bilboko  egoitzan egin ohi ditugun jarduerak Lurralde osotik egiten ditugunekin  uztartzen ditugu. 2006az geroztik, Orkestra Bizkai osoan ikusi eta  entzun ahal izan da, Ganbera Bizkaitik izeneko programari esker. Izan  ere, horren bitartez, eta gure Lurraldeko udalerriekin lankidetzan,  formatu txikiko errezitaldiak eskaintzen ditugu, gure orkestrako  musikariek interpretatuta. Era berean, ohikoa da urtean zehar BOS orkestra sinfonikoaren formatuan  aritzea Bizkaiko zenbait udalerritan. Orain abiarazten dugun jarduera  didaktiko honen bitartez, gure Orkestraren kontzertuen eskaintza  handitzen dugu, jarduera didaktikoa sartuz.
Urriaren 24, 29, 30 eta 31n Bizkaitik egingo ditugun kontzertuak  urrats bat gehiago dira, BOS herritar guztiengana hurbilarazteko  konpromisoaren barruan. Urrats hori, gainera, gure jarduera  gogokoenetako batean emango dugu, hain zuzen ere, gazteenei zuzenduriko  jarduera batean.
4 kontzertu hauetan, lehen hezkuntzako ikasle diren Bizkaiko 2.000  gazte BOSen kontzertu batera joan ahal izango dira. Kontzertu horretan,  programa didaktikoa interpretatuko dugu, hain zuzen ere, egin ditugun  guztietatik arrakastarik eta harrerarik onena izan duena.
Osagarri gisa, jarduera honetan parte hartuko duten ikastetxeei aldez  aurretik bidali zaien gida didaktikoa prestatu da, BOSen kontzertu  hauetara etorriko diren ikasleekin aldez aurretiko prestakuntza  ahalbidetzeko
Eraskin bat erantsi da hemen

 
										 
										 
										 
										 
										