Albisteak

24 Aza 2022

Bueltan dira Boslariak, ez dituzu galduko, ezta?

BOSek BOSlarien IX. edizioa antolatu du, ganbera-musika egiten hasteko, praktikatzeko eta hobetzeko prestakuntza-programa bat, musikari amateurrei zuzendutakoa. Programa horren bidez, agertokiaren eta publikoaren arteko arrakala gainditu nahi dugu, musika profesionalaz haratago gizartearen beste esparru batzuetan ere musika egitea sustatzeko. Horretarako BOSen irakasleekin eta zaletuekin loturak ezarriko dira. Informazio gehiago jasotzeko eta izena emateko

Leer más
21 Aza 2022

Zorion-agurra Fernando Velázquez konpositore bizkaitarrari

Guk ere bat egin nahi dugu Fernando Velázquez konpositore bizkaitarrak jaso dituen ondo merezitako zorion-adierazpenekin; izan ere, Grammy Latino saria lortu du moldaketa onenaren kategorian, «El plan maestro» abestian egindako lanagatik. Urteetan zehar, ohikoa izan da Fernando Velázquez Orkestraren podiumean ikustea. Gure “Kontzertu didaktikoen” baitan, Zipi eta Zape filmerako idatzi zuen soinu-bandaren interpretaziotik hasita, elkarrekin … Jarraitu irakurtzen “Zorion-agurra Fernando Velázquez konpositore bizkaitarrari”

Leer más
21 Aza 2022

«100 urte musika egiten», BOSen komikia

BOSek «100 urte musika egiten» komikia aurkezten dizue. Aurten, gure mendeurrenaren zabalkunde publiko handiagoa lortzeko asmoz garatu ditugun proiektuetako bat da, Olabeagako horma-irudiarekin eta Bizkaia zeharkatu duen erakusketa ibiltariarekin batera. Kike Infame marrazkigileak sortu du komikia, eta bertan alegiazko batuta batek BOSen historia kontatuko digu. Batuta hori 1922an eman zioten BOSeko lehen zuzendariari, Armand Marsicki, … Jarraitu irakurtzen “«100 urte musika egiten», BOSen komikia”

Leer más
11 Aza 2022

Jada kontsulta daiteke BOSen Jerzy Semkow funtsa

Colette Semkow Braseyk, Jerzy Semkow poloniar-frantziar zuzendari ospetsuaren alargunak, bere senarraren musika funtsa dohaintzan eman zion Bilboko Orkestra Sinfonikoari, izan ere, zuzendariak eta orkestrak 12 urte baino gehiagoko (1994-2007) lankidetza harreman estua izan zuten. BOSentzat ohore eta erantzukizun handia da maisu ospetsu eta maitatu honen funtsa kontserbatzeko ardura izatea. Ondare aberats eta esanguratsu hau jasotzean, … Jarraitu irakurtzen “Jada kontsulta daiteke BOSen Jerzy Semkow funtsa”

Leer más
5 Urr 2022

Azken orduko sarrerak 2022-23 denboraldi sinfonikorako.

2022-23 denboraldi sinfonikoko azken orduko sarreren salmenta jarri dugu abian. Azken orduko sarrerak deskontu handia dute, jatorrizko prezioaren % 50 ingurukoa. Denboraldi sinfonikoan, saio bakoitzeko, gehienez 50 azken orduko sarrera jarriko ditugu salgai. (baldin eta sarrerak eskuragarri badaude) Sarrerak saio bakoitza hasi baino 24 ordu lehenagotik erosi ahal izango dira. Azken orduko sarrerak txarteldegian erosi … Jarraitu irakurtzen “Azken orduko sarrerak 2022-23 denboraldi sinfonikorako.”

Leer más
3 Urr 2022

Agur maitagarria

Miroslaw Hodorek, bigarren biolinen lerroko kideak, erretiroa hartu du 36 urtez BOSen parte izan ondoren. Zorterik onena opa diogu hasi berri duen etapa honetan, eta bihotz-bihotzez eskertzen diogu zazpi bosturteko pasatxo hauetan egindako lana, izan ere, eskaintzeko zuen onena eman baitigu Orkestra hazten laguntzeko.

Leer más