Albisteak

22 Urr 2012

BOSEK LAU KONTZERTU DIDAKTIKO ESKAINIKO DITU BIZKAIAN

Orkestra Lurralde Historiko osora hurbilarazteko filosofiari eutsiz, BOSek, urriaren amaiera aldera, bira bat egingo du Bizkaiko lau udalerritatik, "Moldava – Musikak ibai handi baten ibilbidetik eramango gaitu" kontzertu didaktikoa interpretatuz
 
 

Leer más
17 Urr 2012

BOSEN 2012-2013KO DENBORALDIAREN IREKIERA KONTZERTUA

BOSek, aste honetan, 2012-2013ko denboraldi sinfonikoa abiaraziko du. Aurtengo denboraldiari "bikaina" adjektiboa jarri nahi izan diogu. Bikaina, gure 90. urteurrena ospatzen jarraitzen dugulako, eta bikaina, denboraldi bakana eta apartekoa eskaini nahi diogulako gure publikoari.

Leer más
20 Eka 2012

Serguéi Prokofieven “Romeo eta Julieta” balleta ikusteko sarrerak

2013ko maiatzaren 24an eta 25ean, BOSek Arriaga Antzokiarekin kolaboratuko du Serguéi Sergueievich Prokofieven “Romeo eta Julieta” balletaren produkzioan, Dantzako Konpainia Nazionalarekin. Prezioak 13 eurotik 45 eurora bitartekoak izango dira. Arriagako txartel-leihatiletan hasi dira dagoeneko sarrerak saltzen, Arriagaren Lagunentzat eta BOSen abonatuentzat. Sarrerak orain erosten dituzten BOSen abonatuek (Denboraldi Osokoak, izan ere, BOSen abonatu txartela aurkeztu … Jarraitu irakurtzen “Serguéi Prokofieven “Romeo eta Julieta” balleta ikusteko sarrerak”

Leer más
3 Mai 2012

2012-2013 Denboraldiaren Aurkezpena

Maiatzaren 11an, goizeko 10:30etan, Bilboko Orkestra Sinfonikoak 2012-13 denboraldiko programazioa aurkeztuko du. Prentsaurrekoa Bizkaiko Foru Aldundiko prensa aretoan (Foru liburutegia) gauzatuko da , eta bertan izango dira Juan Crisostomo de Arriaga-BOS Fundazioko Presidentea eta Kultura Foru Diputatua den Josune Ariztondo anderea, BOseko Zuzendari Titular eta Artistikoa Günter Neuhold Maisua, Bilboko Udaletxeko Kultur Zinegotzia den Ibone Bengoetxea anderea, eta BOSeko Zuzendari Nagusia Ibon Aranbarri jauna.

Leer más