Albisteak

24 Ots 2026

FAZIL SAYREN SORMEN-PROZESU MUSIKALA GUGGENHEIM BILBAO MUSEOAN

Otsailak 25, asteazkena Fazil Say BOSekin, eta Nil Venditti zuzendari turkiar-italiarraren gidaritzapean, Madre Tierra kontzertua estreinatzeko Bilbon izango dela aprobetxatuz, Guggenheim Bilbao Museoak Turkiako pianista ospetsuarekin topaketa bat eskainiko du. BOSeko zuzendari teknikoa den Borja Pujolek moderatuko du Museoko Entzungelan egingo den topaketa. Jarduera BOSekin elkarlanean antolatua da, Museoaren TOPArte programaren baitan, eta Lurraren arteak … Jarraitu irakurtzen “FAZIL SAYREN SORMEN-PROZESU MUSIKALA GUGGENHEIM BILBAO MUSEOAN”

Leer más
4 Ots 2026

BOSen musikari berria

Pozarren adierazten dizuegu 2025-2026 denboraldiaren 9. egitarau honetan BOSen musikari berri bat izango dugula: Ignacio Marino, biola. Energia berria ekarriko dio gure orkestrari. Arrakasta handia opa diogu BOSekin hasiko duen etapa berri honetan.

Leer más
30 Urt 2026

Kultura artearen grinaz

Bilbao Orkestra Sinfonikoak (BOS) eta Bizkaiko Foru-Museoak lankidetza hitzarmen berria abiatu dute “Kultura artearen grinaz / Cultura por amor al arte” lelopean, herritarrei kulturarako sarbidea errazteko eta abantaila bereziak eskaintzeko. Horrela, 25-26 denboraldiko BOSen abonu edo sarrera bat aurkeztuz, 2×1 bat gozatu ahal izango da Bizkaiko Foru-Museoetako sarreran: • Txakolin Museoa – Txakolingunea • La … Jarraitu irakurtzen “Kultura artearen grinaz”

Leer más
30 Urt 2026

SIMON TRPČESKI JAUNAK YEOL EUM SON ANDREAREN TOKIA HARTUKO DU PIANO SOLISTA GISA 2026KO OTSAILAREN 5EKO ETA 6KO 9. PROGRAMAN

Arrazoi pertsonalak direla eta, Yeol Eum Son piano-jotzaileak bertan behera utzi du BOSen 2025-2026 denboraldiko 9. programan zuen parte-hartzea. Hala, Simon Trpčeski piano-jotzaile mazedoniarrak hartuko du haren tokia, eta Shostakovich errusiarraren kontzertu hau joko du: piano eta orkestrarako 2. kontzertua fa maiorrean, op. 102. Beraz, ez da aldaketarik egongo aurreikusitako programan. Nazioarteko musikari garrantzitsuenetakoa da Simon Trpčeski; izan … Jarraitu irakurtzen “SIMON TRPČESKI JAUNAK YEOL EUM SON ANDREAREN TOKIA HARTUKO DU PIANO SOLISTA GISA 2026KO OTSAILAREN 5EKO ETA 6KO 9. PROGRAMAN”

Leer más
16 Urt 2026

BOSek eta ABAOk elkarlan historikoa indartu dute

ABAO Bilbao Operak eta Bilbao Orkestra Sinfonikoak (BOS) bi erakundeen arteko harreman artistiko historikoa sendotzen eta eguneratzen duen eta nork bere entzuleentzako abantailak handituko dituen lankidetza-hitzarmena sinatu dute. ABAO Bilbao Operak BOS izendatu du bere opera-denboraldien orkestra nagusi. Izendapen horrek bi erakundeek ABAOren 1953ko lehen denboralditik duten etengabeko lankidetza aitortzen du. Lankidetza horri esker, BOSek … Jarraitu irakurtzen “BOSek eta ABAOk elkarlan historikoa indartu dute”

Leer más
18 Abe 2025

Eskerrik asko, bihotz-bihotzez

Urteko azken txanpa honetan Pedro José Extremiana, tronpeta, Zofia Kwarciany, biolontxeloa, Ara Cividian, biola, eta Jose Garate, kontrabaxua, agurtzea tokatzen zaigu, 30-40 urtez BOSen parte izan ondoren erretiratzen direnak. Orain hasiko duten etapa berri hau une handiez beteta egotea espero dugu, gure Orkestrarekin bizi izan dituztenak bezala, eta bihotz-bihotzez eskertzen diegu urte hauetan guztietan eskaini … Jarraitu irakurtzen “Eskerrik asko, bihotz-bihotzez”

Leer más