Albisteak

2 Abu 2017

BOSEN JARDUNA 2017KO ABUZTUAN

BOSek Santanderko Nazioarteko Jaialdian eta Pereladako Nazioarteko Jaialdian hartuko du parte, eta Bilboko Aste Nagusian ohiko hitzordua izango du publikoarekin Bilbon, 2017ko abuztuaren 1ean BOSek agenda gainezka dauka abuztuan: birritan hartuko du parte Santanderko Nazioarteko Jaialdian, Kataluniara bidaiatuko du Pereladako Nazioarteko Jaialdiaren barruan antzeztuko den Madama Butterfly operan parte hartzeko, eta, amaitzeko, urtero bezala, hitzordua … Jarraitu irakurtzen “BOSEN JARDUNA 2017KO ABUZTUAN”

Leer más
7 Eka 2017

BOSEK WAGNER PROTAGONISTA DELA ITXIKO DU DENBORALDIA

Aurretik Mozart eta Haydn izango dituela, Wagnerren Walkiriaren lehen ekitaldiak itxiko du BOSen 2016-2017 Denboraldia Bilbon, 2017ko ekainaren 6an Denboraldia ixteko, Erdialdeko Europako musikatik mende bateko ibilbidea eskainiko digun egitaraua programatu du BOSek, hiru musikagile bikainen bitartez: Mozart, Haydn eta Wagner. Goi-mailako egitaraua, denboraldia ixteko. Walkiriaren lehen ekitaldiak osaera dramatiko eta musikal sendo eta bateratua … Jarraitu irakurtzen “BOSEK WAGNER PROTAGONISTA DELA ITXIKO DU DENBORALDIA”

Leer más
16 Mai 2017

Bakarlari aldaketa, BOSbaroque programan

Osasun arazoak direla-eta, Iestyn Davies kontratenorrak ezingo du gure programa barrokoan parte hartu, maiatzaren 18an (osteguna) eta 19an (ostirala). Iestyn Davies kontratenorra ondoezik dago, eta, ondorioz, ezingo du parte hartu BOSek barrokoarekin duen hitzorduan. Aipatutako ekimen horretan, hala musika instrumentala nola Händel operaren eszena bikain batzuk entzungo ditugu. Vivica Genaux izango da haren ordezkoa. Ipar … Jarraitu irakurtzen “Bakarlari aldaketa, BOSbaroque programan”

Leer más
3 Mai 2017

BOSEK IGOR STRAVINSKYREN “OBRA GALDUA” INTERPRETATUKO DU ASTE HONETAN

Maisu errusiarrak 1908an idatzitako ‘Hileta-kantua’ orkestra-konposizioa interpretatuko du BOSek. Obra Errusiako Iraultzaren garaian galdu zen, eta 2015ean aurkitu zuten San Petersburgoko kontserbatorioan. Ostegun eta ostiralean, gure Denboraldi Sinfonikoaren 15. egitarauaren barruan, BOSek “Hileta-kantua” interpretatuko du. Igor Stravinsky (Oranienbaum, Errusia, 1882-New York, 1971) konpositore errusiarrak 1908an idatzitako obra da; behin bakarrik interpretatu zen, 1909an, San Petersburgon. … Jarraitu irakurtzen “BOSEK IGOR STRAVINSKYREN “OBRA GALDUA” INTERPRETATUKO DU ASTE HONETAN”

Leer más
2 Mai 2017

Erik Nielsenek 3 urtez berritu du BOSen zuzendari titularra izateko kontratua

Erik Nielsen estatubatuarrak Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin duen konpromisoa berritu du beste hiru denboraldirako, eta, beraz, 2021eko abuztura arte luzatu du bere kontratua. Nielsen 2015eko irailean hasi zen orkestran, 2018. urtera arte sinatutako lehenengo kontratuarekin. Juan Crisóstomo de Arriaga-Bilbao Orkestra Sinfonikoa Fundazioaren Patronatuak, Nielsen zuzendari titular izendatzeko, kontuan izan zituen, garai hartan, bai maisuaren “errendimendu bikaina”, … Jarraitu irakurtzen “Erik Nielsenek 3 urtez berritu du BOSen zuzendari titularra izateko kontratua”

Leer más
2 Mai 2017

BOSen 2017-2018 Denboraldiaren aurkezpena

Apirilaren 24an, BOSen 2017-2018 denboraldi berria aurkezteko prentsaurrekoa egin zen Euskalduna Jauregian. Bertan izan ziren Ibon Arambarri, BOSen zuzendari nagusia; Erik Nielsen, Bilbao Orkestra Sinfonikoaren zuzendaria, eta Borja Pujol, BOSen zuzendari teknikoa. Prentsaurrekoaren bideoa (zuzenean eman zen, gure online kanalen bitartez): “Somos tu orquesta. Zure orkestra gara” lelopean, denboraldi zirraragarria aurkeztu zen. Frantziako eta Euskal … Jarraitu irakurtzen “BOSen 2017-2018 Denboraldiaren aurkezpena”

Leer más