Kontzertuak
BOS 7
Gabonetako Kontzertua
DATAK
- 21 abendua 2017 Euskalduna Jauregia 19:30 h. Sarrerak Erosi
- 22 abendua 2017 Euskalduna Jauregia 19:30 h. Sarrerak Erosi
Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak
Mercedes Albaina
NAROA INTXAUSTI, sopranoa Naroa Intxaustik Piano eta Kantu ikasketak burutu zituen Bilboko Goi-mailako Kontserbatorioan, kalifikazio bikainak lortuta burutu ere. Bere ikaskuntza osatzeko, zenbait irakasle handiren klaseak jaso ditu, besteak beste, Teresa Berganza, Isabel Rey eta Dalton Baldwin irakasleenak. Nazioarteko hainbat lehiaketa-sari irabazi ondoren, 2003an debuta egin zuen operan, Bastiana rolean, eta, geroztik, sopranoen errepertorioko hainbat rol nagusi bete ditu, besteak beste, Marzelline (Fidelio), Susanna (Le Nozze di Figaro), Musetta (La Boheme), Sandrina (La finta giardiniera), Clorinda (La Cenerentola) eta Frasquita (Carmen). Bestalde, maiz deitzen dute kontzertuetan abesteko, eta, horrenbestez, 9. sinfonia (Beethoven), Messiah (Haendel), Die Jahreszeiten (Haydn), Carmina Burana (Orff), Elias (Mendelssohn) eta Exsultate Julilate (Mozart) kontzertuetan abestu du. Orkestra-zuzendari entzutetsu askorekin egin du lan, besteak beste, Michael Guettler, Michael Hofstetter eta Christophe Roussetekin, bai eta izen handiko zenbait eszena-zuzendarirekin ere, adibidez, Giancarlo del Monaco, Peter Mussbach, Emilio Sagi, Balász Kovalik eta Calixto Bieitorekin. Antzoki ospetsu ugari izan ditu agertoki, esaterako, OLBE-ABAO, Gran Teatro del Liceu, Berliner Philharmonie, Alte Oper Frankfurt, Kammeroper Shloss Rheinsberg, Konzerthaus Berlin, Palau de la Musica Catalana eta Schwetzinger Festspiele. 2012tik 2016ra bitartean solista iraunkorra izan zen Stadttheater Giessenen, eta, aldi horretan, honako opera-rol hauek bete zituen: Galatea (Acis and Galatea), Susanna (Le Nozze di Figaro), Ännchen (Der Freischütz), Poppea (Agrippina), Ilia (Idomeneo), Berenguera (Riccardo I), Servilia (La Clemenza di Tito), Linda (Linda di Chamounix), Zulema (La Conquista di Granata) eta Anna (La Dame Blanche). Michael Hofstetterren zuzendaritzapean, Oberto opera grabatu du, Oehms diskoetxearekin. Hurrengo proiektuen artean, debuta egingo du Donna Anna gisa (Giessen), Brandenburger Sinfonikerrekin batera abestuko du Berlinen, eta “Luther in Worms“ oratorioa abestuko du Frankfurteko Alte Operren . JOSÉ ANTONIO LÓPEZ, sopranoa José Antonio López sasoi betean dabil, eta haren azken interpretazioek oihartzun eta arrakasta handia lortu dute: Matthäus-Passion, Vienako Musikvereinen; Bederatzigarren sinfonia, Hofburgen, eta Ein Deutsches Requiem, Bruselako Bozarren eta Puerto Ricoko Casals Festibalean. Antzoki horiez hain, Municheko Prinzregententheaterren, Stockholmeko Berwaldhallenen, Varsoviako Filarmonikoan, Tolosako Halle aux Grainsen eta Vienako Theater an der Wien antzokian aritu da, bai eta Estatuko areto eta antzoki nagusietan ere. Haren errepertorio klasikoan honakoak daude, besteak beste: Bach, Brahms, Mahler, Britten, Zemlinskyren Sinfonia Lirikoa, Verdiren Requiema eta Schönbergen Gurrelieder-a –azken hori Deutsche Gramophon diskoetxearekin grabatu du–. Bestalde, errepertorio garaikidea ere interesatzen zaio. Oraingo denboraldian, besteak beste, debuta egingo du Londresko Barbicanen, BBC Symphony orkestrarekin batera, Josep Ponsen zuzendaritzapean; Vienako Musikvereinera itzuliko da, Johannes-Passion interpretatzeko Wiener Akademie orkestrarekin, Martin Haselböcken zuzendaritzapean, eta Suitzan eta Austrian barna egingo du bira, Bachen Meza si minorrean kantatuz La Cetra orkestrak lagunduta, Andrea Marconen zuzendaritzapean. Bestalde, opera-rol ugari interpretatu ditu, esate baterako, Mauricio Soteloren El Público operako rol nagusia Teatro Realen, Pablo Heras-Casadoren zuzendaritzapean; oraintsu, berriz, La Traviata operako Germont pertsonaia interpretatu du estreinakoz (Kordoba, Oviedo, Iruña eta Gijónen), Salome operako Jokanaan (Meridako Festibalean), Aida operako Amonasro eta Otello operako Iago, eta Der fliegende Holländer operako rol nagusia (Valentzian). Orain dela gutxi, debuta egin zuen Mexikoko Teatro Bellas Artes antzokian. Halaber, Händelen zenbait opera kantatu ditu (Giulio Cesare, Rinaldo, Radamisto, Rodelinda, Teatro Realen, Claus Guthen eskutik), Figaro, Don Giovanni, Escamillo eta Enrico Ashton, bai eta zarzuela ugari ere. 2018an, debuta egingo du Ford rolean (Falstaff), Sevillako Teatro de la Maestranzan. José Antonio Lópezek zuzendari handiak izan ditu bidelagun, besteak beste, David Afkham, Gerd Albrecht, Andrey Boreyko, Ivor Bolton, Iván Fischer, Leopold Hager, Martin Haselböck, Pablo Heras-Casado, Christopher Hoogwood, Lorin Maazel, Andrea Marcon, Sir Neville Marriner, Salvador Mas, Juanjo Mena, Gianandrea Noseda, Víctor Pablo Pérez, Maurizio Pollini, Josep Pons, Christophe Rouset, Masaaki Suzuki, Yaron Traub eta Antoni Wit. BILBOKO KORALA, abesbatza Hasieran, Bilboko Orfeoi gisa sortu zen, 1886an, musika oro har eta korala bereziki garatzeko helburuarekin. Milaka koralistaren lanari esker, egundoko arrakasta eta prestigioa bereganatu dute elkartearen 130 urte pasatxoko historia luzean. Hala, Arte Ederretako Urrezko Domina, San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiaren Ohorezko Domina eta Bilbo Hiribilduko Urrezko Domina jaso izan ditu, besteak beste. Elkarteko koruak zuzendu dituzten maisuen artean, ondokoak daude: Zabala, Valle, Guridi, Inchausti, Urrengoechea, Olaizola, Arana, Frühbeck de Burgos, Cordero, Ruiz Laorden, Ezkurra, Sierra, Moreno, Cabero eta Julio Gergely. 2016ko apirilaz geroztik, Enrique Azurza da zuzendaria. Koralak 80 kide baino gehiago ditu, eta Espainiako orkestra gehienekin eta nazioarteko orkestra nagusiekin batera aritu izan da; hala ere, beti izan du harreman estua tokiko elkarteekin. Aurten, nabarmendu beharra dago ekainean Brittenen War Requiem maisulanaren ekoizpenean hartu zuela parte, Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin batera, Calixto Bieitoren zuzendaritzapean. Irailean, berriro hasi zuen denboraldia; besteak beste, Gernikako bonbardaketaren 80. urteurrenaren harira, ziklo bat garatu zuen Bizkaiko Aldundiarekin batera, eta haren baitan Gernikan, Bilbon (Guggenheim Museoa) eta Madrilen (Sofia Erregina Arte Zentroa Museo Nazionala) izan zen, eta, horrez gain, Hatzisen Everlasting Light lana estreinatu zuten. Azaroan, BOSekin batera aritu izan da agertokian La Caixak Euskaldunan antolatutako Mesias kontzertu parte-hartzailean, baita Bilbao Arenan ere Fair Saturday 2017ko hasiera-ekitaldian, zeinetan Zorba Grekoa ballet sinfoniko-korala abestu zuen, Turkiako Operako Ballet Nazionalak eta Igor Yebrak lagunduta. JOHANNES DEBUS, zuzendaria Johannes Debus COC Canadian Opera Companyko zuzendari musikala da, 2009az geroztik. Hanburgoko Kontserbatorioan graduatu zen, eta, ondoren, Frankfurteko Operako kapera-maisu eta maisu errepikatzaile kontratatu zuten. 2015/16ko denboraldian, lehen aldiz aritu zen Houston eta San Diegoko orkestra sinfonikoekin, bai eta Berlingo Opera Komikoarekin, Clevelandeko Orkestrarekin eta Aspengo Musika Jaialdian ere. COC orkestrarekin batera, Barbara Monk Feldman kanadar konpositorearen Pyramus and Thisbe obraren estreinaldia zuzendu zuen, bai eta Wagnerren Sigfrido eta Mozarten Figaroren ezteiak obrak ere. 2016/17 denboraldian, debuta egin zuen Metropolitan Operan, Baltimoreko Orkestra Sinfonikoarekin, Salome zuzentzeko. Maiz zuzentzen ditu Bavierako Estatuko Opera (Munich) eta Frankfurteko Opera. Bestalde, zenbait proiektu berritan parte hartu du English National Operarekin eta Lyongo Opera Nazionalarekin batera. Zuzendari gonbidatu gisa, Nashvilleko, New Jerseyko eta Montrealeko orkestra sinfonikoekin aritu da, besteak beste. 2010ean, Johannes Debusek gonbidapena jaso zuen James Levine ordezkatzeko, Tanglewooden, Bostongo Orkestra Sinfonikoa zuzentzeko, eta, geroago, beste gonbit bat egin zioten, hain zuzen ere sir Colin Davis ordezkatzeko, abonuko lau kontzertutan. Clevelandeko Orkestrarekin lehen aldiz 2012ko udan jardun zuen, Blossomeko Musika Jaialdian, eta Torontoko Sinfonikoarekin eta Londresko Orquesta Philharmoniarekin, berriz, 2013an.Gertakarien egutegia
Erlazionatutako ekitaldiak
Natura abesten
Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao
Françoise Leleuxoboe eta zuzendaria
I
ANTONIN DVORAK (1841 – 1904)
Elezaharrak, Hautaketa Op. 59*
1. Allegretto
6. Allegro con moto – Moderato
7. Allegretto grazioso – pocu piu mosso
8. Un poco allegretto e grazioso
10. Andante
4. Molto maestoso
3. Allegro giusto – Andante giusto
JOHANN NEPOMUK HUMMEL (1778 – 1837)
Sarrera, tema eta bariazioak oboe eta orkestrarako Op. 102*
Françoise Leleux, oboea
II
LUDWIG VAN BEETHOVEN (1770 – 1827)
6. sinfonia Fa Maiorrean Op. 68 «Pastorala»
I. Allegro ma non troppo (Landara iristean sentitzen diren inpresio alaiak)
II. Andante molto moto (Eszena errekaren ondoan)
III. Allegro (Nekazarien bilera alaia)
IV. Allegro (Ekaitza)
V. Allegretto (Artzainen kanta. Ekaitzaren osteko esker-ematea)
Berriro elkartzea
Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao
El Caserío, II. ekitaldiaren preludioa
C. P. E. Bach
Biolontxelo, hari-orkestra eta baxu jarraiturako kontzertua La maiorrean
G. Fauré:
Elegia
W. A. Mozart:
40. Sinfonia
Asier Polo, biolontxeloa
Carlos Mena, zuzendaria
Badaude orkestra bati nortasuna ematen dioten zuznedariak, eta batzuek orkestraren garai oso bat ere markatzen dute. Juanjo Mena, 1999tik 2008ra taldearen titularra izan zena, talde honetan dago. Gure bideak berriro gurutzatu behar ziren kontzertu hauetan baina bizitzak, batzuetan krudela, ez du horretarako aukerarik eman. Bere anaiak, Carlos Menak, hartuko du lekukoa Asier Polorekin batera, elkarrekin bizitako guztiagatik esker ona erakusten duen saio batean.
French jolies
Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao
Seikotea piano eta haize boskoterako
Si bemol Maiorrean Op. 6
Albert Roussel
Divertissement Op. 6
Francis Poulenc
Seikotea piano eta haize boskoterako
Arimaren sakontasunak
Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao
Le nozze di Figaro, obertura K. 492
24. kontzertua piano eta orkestrarako do minorrean K. 491
Concierto n.º 24 para piano y orquesta en do menor K. 491
Sergei Rachmaninoff
Dantza sinfonikoak Op. 45
Danzas sinfónicas Op. 45
Claire Huangci, pianoa
Nicoló Umberto Forón, zuzendaria
Rachmaninoff piano-jole trebatua zen eta Mozarten musikaren sakontasuna zehatz eta mehatz esploratu zuen; beraz, oso litekeena da berarentzat naturala izatea emozionalki hain intentsuak diren bere Dantza Sinfonikoak eta 24. kontzertua do minorrean obrak gau-ekitaldi berean jotzea.
Eta horrela gozatuko ditugu, gure denboraldian aurkeztuko diren bi gazte talenturen eskutik.
