Kontzertuak
Zure esku jartzen dugu kontzertuen egutegi osoa, kategorizatuta, zure bilaketa errazagoa izan dadin. Sakatu nahi duzun kategoriaren gainean iragazkia aktibatzeko
-
Denboraldia 2026-202701 - 02Urr2026
Basoko murmurioak
Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao
Richard Wagner Siegfried, Waldweben Richard Strauss Vier letzte Lieder Sergei Prokofiev 7. sinfonia do sostenitu minorrean Op. 131 Sinfonía n.º 7 en do sostenido menor Op. 131Gehiago ikusi
Vanessa Goikoetxea, sopranoa Eduardo Strausser, zuzendaria
Basoa denboraldia hasiko dugu Sigfridoren pausoei jarraitzen dien baso bizi bateko soinuekin, eta atzean geratzen ari den garai bateko lurrin nostalgikoarekin, Straussek bere Azken lau liederretan islatu zuena; amets hutsa Vanessa Goikoetxearen ahotsean. Agur esateko beste obra bat, 7. sinfonia; Prokofievek agur esaten digu soiltasunez eta irribarre zintzo batekin. -
Denboraldia 2026-202708 - 09Urr2026
Natura abesten
Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao
Antonin Dvorak Elezaharrak, hautaketa Op. 59 Leyendas, selección Op. 59 Johann Nepomuk Hummel Sarrera, tema eta bariazioak oboerentzat Op. 102 Introducción, tema y variaciones para oboe Op. 102 Ludwig Van Beethoven 6. sinfonia Fa Maiorrean Op. 68 «Pastorala» Sinfonía n.º 6 en Fa Mayor Op. 68 «Pastoral»Gehiago ikusi
Françoise Leleux, oboea eta zuzendaria
Pastorala da Beethovenek bere naturarekiko sentitzen zuen maitasun neurrigabea hobekien irudikatzen duen obra. Sinfonia hori musikagileak Viena inguruko basoetan zehar igaro zituen ordu luzeetan inspiratuta dago, Dvorakek Elezaharrak obran jatorriko Bohemiaren aroma islatu zuen bezala. Hori guztia François Leleuxek orkestrarekin egiten duen debutean, solista eta zuzendari moduan. -
Denboraldia 2026-202715 - 16Urr2026
Berriro elkartzea
Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao
Jesús Guridi El Caserío, II. ekitaldiaren preludioa / preludio del acto II Joaquín Rodrigo Concierto in modo galante Wolfgang Amadeus Mozart 40. sinfonia sol minorrean K. 550 Sinfonía n.º 40 en sol menor K. 550Gehiago ikusi
Asier Polo, biolontxeloa Juanjo Mena, zuzendaria
Badaude orkestra baten nortasuna adierazten duten zuzendariak, eta zenbaitek garai oso bat markatzen dute. Juanjo Mena, taldeko titularra izan zena 1999tik 2008ra, multzo horretan dago. Maisuaren eta BOSen bideak berriro elkartu dira, eta elkarrekin bizi izandako guztia aitortu eta eskertzen dute. Berriro elkartuko dira eta horren testigu izango da etxe honetan oso maitatua den artista bat, Asier Polo biolontxelo-jotzailea. -
Denboraldia 2026-202719Urr2026
French jolies
Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao
Ludwig Thuille Seikotea piano eta haize boskoterako Si bemol Maiorrean Op. 6 Albert Roussel Divertissement Op. 6 Francis Poulenc Seikotea piano eta haize boskoterakoGehiago ikusi -
Denboraldia 2026-202729 - 30Urr2026
Arimaren sakontasunak
Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao
Wolfgang Amadeus Mozart Le nozze di Figaro, obertura K. 492 24. kontzertua piano eta orkestrarako do minorrean K. 491 Concierto n.º 24 para piano y orquesta en do menor K. 491 Sergei Rachmaninoff Dantza sinfonikoak Op. 45 Danzas sinfónicas Op. 45Gehiago ikusi
Claire Huangci, pianoa Nicoló Umberto Forón, zuzendaria
Rachmaninoff piano-jole trebatua zen eta Mozarten musikaren sakontasuna zehatz eta mehatz esploratu zuen; beraz, oso litekeena da berarentzat naturala izatea emozionalki hain intentsuak diren bere Dantza Sinfonikoak eta 24. kontzertua do minorrean obrak gau-ekitaldi berean jotzea. Eta horrela gozatuko ditugu, gure denboraldian aurkeztuko diren bi gazte talenturen eskutik. -
Denboraldia 2026-202705 - 06Aza2026
Prokofiev eta Veronako maitaleak
Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao
Sergei Prokofiev Sinfonia kontzertantea biolontxelo eta orkestrarako Op. 125 Sinfonía concertante para violonchelo y orquesta Op. 125 Romeo and Juliet, suiteGehiago ikusi
Nicolas Altstaedt, biolontxeloa Markus Stenz, zuzendaria
Shakespearren Veronako maitaleei buruzko istorioaren potentziak konpositore ugariren arreta bereganatu du, baina beharbada inork ez du Prokofievek bere ballet ospetsuarekin eman zion bezainbesteko energiarekin eta dramatismoarekin islatu. Eta bere bizi bukaeran, Rostropovichekin izan zuen topaketak markatu zuen sinfonia kontzertanterako inspirazioa, Nicolas Altstaedet bikainak biolontxeloa joz eskaintzen duguna. -
Denboraldia 2026-202716Aza2026
Souvenir de Florence
Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao
Gorka Hermosa Dwarves’ tales Amore Anantango Meditatio Danzas de Iberia Piotr Ilyich Tchaikovsky Souvenir de Florence Op. 70Gehiago ikusi -
Denboraldia 2026-202703 - 04Abe2026
Konpositoreak eta organo-joleak
Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao
Wolfgang Amadeus Mozart 15. sonata organo eta orkestrarako Do Maiorrean K. 336 Sonata n.º 15 para órgano y orquesta en Do Mayor K. 336 18. kontzertua piano eta orkestrarako Si bemol Maiorrean K. 456 Concierto n.º 18 para piano y orquesta en Si bemol Mayor K. 456 César Franck Pièce héroïque Sinfonia re minorrean Sinfonía en re menorGehiago ikusi
Curtis Phil Hsu, pianoa Mikel Ansola, organoa Chloé van Soeterstède, zuzendaria
Mozartek eta Franckek jenio sortzaileak izatea partekatzeaz gain, biak ere organo-jole bikainak izan ziren. Euskaldunako organo handia preludio gisa entzungo dugu kontzertuaren bi ataletan, hau da, Mozarten 18. kontzertua pianorako zoragarriaren aurretik (Curtis Phil Hsu-ren esku), eta César Francken sinfonia monumentala eta organistikoa re minorrean (bere idazkeran) baino lehen. -
Denboraldia 2026-202714Abe2026
Bakarlari handiak errezitaldian: Claire Huangci
Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao
Frederic Chopin, Fanny Mendelssohn, Florence Price & George GershwinGehiago ikusi -
Denboraldia 2026-202717 - 18Abe2026
Sonetoak
Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao
Jeanne-Louise Farrenc 1. obertura mi minorrean Op. 23 Obertura n.º 1 en mi menor Op. 23 Franz Liszt / Marco de Prosperis 3 Sonetti del Petrarca Johannes Brahms 2. sinfonia Re Maiorrean Op. 73 Sinfonía n.º 2 en Re Mayor Op. 73Gehiago ikusi
Xabier Anduaga, tenorra Markus Stenz, zuzendaria
Nazioarteko solista bat bere karrerako unerik gorenean, Xabier Anduaga tenorea izango da topaketa honen protagonista handia. Erromantizismoak argi-ilunez betetzen du programa interesgarri hau Farrencekin, Liszten 3 Sonetti del Petrarcarekin (Marco de Prosperisen orkestrarako bertsioan) eta Brahmsen ezinbesteko bigarren sinfoniarekin. -
Denboraldia 2026-202711Urt2027
Hari laukotea eta piano erromantikoa
Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao
Robert Schumann Laukotea Mi bemol Maiorrean Op. 47 Johannes Brahms 1. laukotea sol minorrean Op. 25Gehiago ikusi -
Denboraldia 2026-202708Ots2027
Beethoven 200
Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao
Boskotea piano eta haizetarako Mi bemol Maiorrean Op. 16 Seikotea 2 tronpa eta harirako Mi bemol Maiorrean Op. 81bGehiago ikusi -
Denboraldia 2026-202711 - 12Ots2027
Sinfonia Fantastikoa
Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao
Jacques Ibert Kontzertua flauta eta orkestrarako Op. 37 Concierto para flauta y orquesta Op. 37 Hector Berlioz Symphonie fantastique Op.14Gehiago ikusi
Patricia Ruiz, flauta Pablo González, zuzendaria
Berlioz jenioen taldean dago: gainerakoek berdin egiten duguna ezberdin egiten dute beraiek. Bere Symphonie fantastiquearekin sinfoniaren generoa irauli zuen, eta, aldi berean, Harriet Smithson aktorearekiko sentitzen zuen maitasunaren, edo, hobe esanda, obsesioaren, konplize egin gintuen. Mende bat geroago, Ibert bere herrikideak flauta-joleei errepertorioko kontzertu maitatuenetako bat oparitu zion, Patricia Ruiz gure solistak interpretatuta. -
Denboraldia 2026-202718 - 19Ots2027
Shostakovichen Bosgarrena
Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao
Mario Castelnuovo-Tedesco 2. kontzertua biolin eta orkestrarako Op. 66 «I Profeti» Concierto n.º 2 para violín y orquesta Op. 66 «I Profeti» Dmitri Shostakovich 5. sinfonia re minorrean Op. 47 Sinfonía n.º 5 en re menor Op. 47Gehiago ikusi
Francesca Dego, biolina François López Ferrer, zuzendaria
Castelnuovo-Tedesco italiar konpositorearen biolinerako bigarren kontzertua Jascha Heifetz biolinista handiarekin zuen laguntasunari esker sortu zen; azken horrek Toscaninirekin batera estreinatu zuen 1933an. Kasu horretan, konpositore italiarrak bere sustrai judutarren elementuak erakutsi nahi izan zituen; hain zuzen ere, sustrai horiengatik erbesteratu zuten. Aldi berean, Europako beste muturrean, Shostakovichek sobietar erregimenari sinfonia pozgarria oparitu zion, orkestrarako birtuosismo hutsa. -
Denboraldia 2026-202701Mar2027
Dibertimendu bat Nannerlentzat
Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao
José Elizondo Danzas latinoamericanas Johann Nepomuk Hummel Laukotea klarinete eta harientzako Mi bemol Maiorrean S. 78 Wolfgang Amadeus Mozart Divertimento K. 251Gehiago ikusi -
Denboraldia 2026-202711 - 12Mar2027
Stabat Mater
Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao
Franz Joseph Haydn 56. sinfonia Do Maiorrean Hob. I:56 Sinfonía n.º 56 en Do Mayor Hob. I:56 Giovanni Battista Pergolesi Stabat MaterGehiago ikusi
Jeanne-Marie Lelievre, sopranoa Roberta Diamond, mezzo sopranoa Leioa Kantika Korala (Basilio Astúlez, zuzendaria) Lorenza Borrani, biolina eta zuzendaria
Lorenza Borranik concertinoko atriletik zuzentzen du programa dotore hau, barrokoaren eta klasizismoaren artean, Pergolesitik Haydneraino. Stabat Mater testuaren edertasunak konpositore ugari inspiratu ditu, eta bere semea galdu duen ama baten bakardadea, mina eta esperantza ere islatu dute. Disonantziaren eta kontsonantziaren, tentsioaren eta distentsioaren arteko jokoak azaltzen du proposamen hau, non Leioa Kantika Koralak, bi bakarlari interesgarrirekin batera, bizia emango dioten Pergolesiren adierazkortasun perfektuari. -
Denboraldia 2026-202708 - 09Api2027
Pintura nordikoak
Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao
Eduardo Soutullo Das Eismeer Felix Mendelssohn Kontzertua biolin eta orkestrako mi minorrean Op.64 Concierto para violín y orquesta en mi menor Op. 64 Jean Sibelius 2. sinfonia Re Maiorrean Op. 43 Sinfonía n.º 2 en Re Mayor Op. 43Gehiago ikusi
Alexandra Conunova, biolina Iván López Reynoso, zuzendaria
Ohikoa da Sibeliusen musika bere jaioterria zen Finlandiako paisaia nordiko lainotsuekin lotzea, baina bere bigarren sinfoniaren kasuan, Italiako basoetan sortu zen inspirazioa; hilabete batzuk erretiroan egon zen bertan. Beste iparraldeko batek, Eduardo Soutullok, izoztutako itsasoak gogora ekartzen ditu bere azken obran, eta Mendelssohnek zoriontasunaren ideia puru eta abstraktura jo zuen erromantizismoko biolinerako lehen kontzertu handian. -
Denboraldia 2026-202712Api2027
Basoko ahotsak
Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao
Jean Sibelius Hari laukotea re minorrean Op. 56 «Voces intimae» Antonin Dvorak Altzifreak, B. 152Gehiago ikusi -
Denboraldia 2026-202715 - 16Api2027
Guernica
Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao
Sofía Esparza, Nella Carmen Artaza, Périco Emmanuel Franco, Juan Mikeldi Atxalandabaso, Mariano Nathanäel Tavernier, Marco Fernando Latorre, Miguel Marifé Nogales, Abadesa Aitor Garitano, mandazaina Julen García, espioia Jordi Martínez, alferez Mauro Docampo, espioia Sociedad Coral de Bilbao Pablo Viar, eszena Alberto Sáez repetidor José Miguel Pérez Sierra, zuzendariaGehiago ikusi
Deskubrimendu bat: Guernica
Musika-ondarearen berreskurapen bat. Proiektu konplexua da eta abiapuntua Frantziako Liburutegi Nazionaleko bazterreko txoko batetik partitura bat berreskuratzea izan zen. Ondoren, lehen mailako artista-taldea osatu zuten hain berezia den musika horri bizia eman ziezaioten. Opera frantsesa da, Parisen estreinatu zen 1895ean euskal gaitegiarekin (Gerra Karlistak) eta Gernika ekintza-espazio gisa hartuta, eta Gernikako Arbola aldiz, gai melodiko eta oinarrizko moduan. Romeo eta Julieta moduko bat, foru-udalerrian kokatzen dena Bigarren Gerra Karlistan zehar. -
Denboraldia 2026-202726Api2027
Bakarlari handiak errezitaldian
Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao
«Meine Töne still und heiter» Ingelez eta alemandar emakume konposagileen Liederrak Stephan Loges, baritonoa Antonio Oyarzabal, pianoaGehiago ikusi -
Denboraldia 2026-202729 - 30Api2027
Oma
Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao
Gustav Mahler 10. sinfonia Fa sostenitu Maiorrean, Adagio Sinfonía nº 10 en Fa sostenido Mayor, Adagio María Eugenia Luc Oma* Sergei Rachmaninoff 2. kontzertua piano eta orkestrarako do minorrean Op. 18 Concierto n.º 2 para piano y orquesta en do menor Op. 18 * Erabateko estreinaldia [BOSen, SGAE Fundazioaren eta AEOS-en enkargua]Gehiago ikusi
Boris Giltburg, pianoa Eduardo Strausser, zuzendaria
Si el bosque es el hilo conductor de esta temporada, el estreno de Oma es uno de los puntos culminantes de la misma. María Eugenia Luc ha escrito esta música llena de fuerza y de referencias a la naturaleza, música escrita para un bosque. Un Mahler también profundo y misterioso (como un bosque de noche) abre el concierto, que culmina en su segunda parte con otra inmensidad de escritura para piano y orquesta (Rachmaninoff), con Boris Giltburg al piano. -
Denboraldia 2026-202706 - 07Mai2027
Soilgune bat basoan
Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao
Ottorino Respighi Antiche danze ed arie, Bergamasca Mario Castelnuovo-Tedesco Kontzertua gitarra eta orkestrarako Re Maiorrean Op. 99 Concierto para guitarra y orquesta en Re Mayor Op. 99 Bedrich Smetana Nire aberria, Moldava Mi patria, El Moldava Ottorino Respighi I pini di RomaGehiago ikusi
Pablo Sainz-Villegas, gitarra Unai Urrecho, zuzendaria
Respighi italiarraren musika argitsuak markoztatzen du kontzertu hau, bere Bergamasca dotore eta dekadentearen eta I pini di Roma distiratsu eta seduzitzailearen artean. Hiri-basoa da eta baliagarria da betirako hiriaren erretratua eraikitzeko. Baso horretakoa da, adibidez, gitarra bat eraikitzeko erabiltzen den zura. Pablo Sainz Villegas zoragarriaren gitarrak emango dio bizitza Castelnuovo-Tedescoren musikari. -
Denboraldia 2026-202710Mai2027
Bakarlari handiak BOSekin batera
Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao
Zehaztu gabeko egitaraua Pablo Sainz-Villegas, gitarraGehiago ikusi -
Denboraldia 2026-202724Mai2027
Udaberria Parisen
Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao
Bohuslav Martinu La revue de cuisine, suite H. 161 Charles Koechlin Udaberria, boskotea flauta, harpa, biolina, biola eta biolontxeloarentzako Op. 156 Bohuslav Martinu 1. ganbera musika H. 376Gehiago ikusi -
Denboraldia 2026-202703 - 04Eka2027
Beethoven 200
Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao
Ludwig Van Beethoven 2. kontzertua piano eta orkestrarako Si bemol Maiorrean Op. 19 Concierto n.º 2 para piano y orquesta en Si bemol Mayor Op. 19 3. kontzertua piano eta orkestrarako do minorrean Op. 37 Concierto n.º 3 para piano y orquesta en do menor Op. 37 4. kontzertua piano eta orkestrarako Sol Maiorrean Op. 58 Concierto n.º 4 para piano y orquesta en Sol Mayor Op. 58Gehiago ikusi
Eneko Sagardoy, aktorea Javier Perianes, pianoa eta zuzendaria
Beethoven Javier Perianesen eskutik
Beethovenen pianorako bost kontzertu handiak XIX. mendeko pianorako literaturaren ezinbesteko corpus gisa inposatzen dira. Horiek zeharkatzea Beethovenen eskutik bere bizitza-periploan ibiltzea bezalakoa da: klasizismo dotoretik iraultza erromantikoraino. Javier Perianes bikainak erronka bati aurre egiten dio, hain zuzen ere, haustura hori guri erakustea, solista eta zuzendari gisa duen alderdi bietan. -
Denboraldia 2026-202710 - 11Eka2027
Patuaren sinfonia
Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao
Alfred Schnittke 1. concerto grosso bi biolin, cembalo eta harirako Concerto grosso n.º 1 para 2 violines, cembalo y cuerda Ludwig Van Beethoven 5. sinfonia do minorrean Op. 67 Sinfonía n.º 5 en do menor Op. 67Gehiago ikusi
Giulia Lucrezia Brinckmeier, biolina Lorenza Borrani, biolina eta zuzendaria
Beethoven ospatzen ari garen urte honetan, denboraldia itxiko dugu bere sinfonia ezagunenarekin, eta erronka izango da interpretatzeko ohiko modutik ahalik eta gehien aldentzea. Lorenza Borrani ezin hobea da errepertorioaren adarrak astintzeko eta fruitu berrituak jasotzeko. Schnittke ere klub horretakoa da, norbere garaiko begiradarekin zaharrari (kasu honetan, barrokoari) begiratzen diotenen artekoa.

