Urriaren 15 eta 16ko programan zuzendari-aldaketa

Juanjo Mena maisuak BOSi jakinarazi dio osasun-arrazoiak direla eta ezin izango duela urriaren 15ean eta 16an eskainiko dugun 3. programa zuzendu.

Programa hau Juanjo Menak Orkestraren buru egindako bederatzi urteak aitortu eta eskertzeko asmoz sortu zen. Etapa hura funtsezkoa izan zen BOSen hazkunde artistikoan.

Haren ordez, Carlos Menak zuzenduko du Orkestra. Juanjo Menaren anaia da Carlos Mena, baita BOSen ohiko kolaboratzailea ere; izan ere, kontzertu ugaritan parte hartu du, bai kontratenor gisa, bai zuzendari gisa.

Programan, gainera, Asier Polo biolontxelo-jotzaile bilbotarrak bakarlari gisa parte hartuko du, eta Juanjo Mena maisuari omenaldia egiteko eta esker ona adierazteko jatorrizko asmoari oso-osorik eutsiko zaio.

BOSek bere maitasun, esker on eta babes osoa helarazi nahi dio Juanjo Menari.

Programa berria

J. Guridi: El caserío, II. ekitaldiko preludioa
C.P.E. Bach: Biolontxelo, hari-orkestra eta baxu jarraiturako kontzertua La maiorrean
G: Fauré: Elegía
W.A. Mozart: 40. Sinfonia

Asier Polo, biolontxeloa
Carlos Mena, zuzendaria