Kontzertuak
ORATORIO DE NAVIDAD
Arriaga Antzokia. 19:30 h.
ORATORIO DE NAVIDAD Johann Sebastian Bach
Johann Sebastian Bach paregabearen erlijio-musikako harribitxietako bat.
Bachen musikaz gozatzea da Gabonak prestatzeko modurik onena. Arriaga antzokian entzungo dugun Weihnachtsoratorium BWV 248 lana 1734-1735 artean idatzi zuen Bachek, Leipzigeko Santo Tomas elizako liturgia-zerbitzuetarako, aurretik sortuta zituen musika-konposizioak gehituta. Kristoren jaiotza kontatzen duten sei kantata dira (kontzertu honetan hiru entzungo ditugu), eta horietako bakoitza Gabonetako ospakizun batean interpretatu zen. Arriaga Antzokiaren ekoizpenean bat egiten dute, batetik, Calixto Bieitoren ikuspegi eszeniko intuitibo eta indartsuak eta, bestetik, Diego Martin-Etxebarria gure batutarik nazioartekoenaren musika-zuzendaritzak, Johann Sebastian Bachen Gabonetako Oratorioa eszenaratzeko —zalantzarik gabe, konpositore alemanaren lanik ezagunenetako bat da—. Izaera baikorra eta alaia nabaria da obra hori osatzen duten kantata guztietan. Amaieran, Jesusek gizateria salbatzeko borrokan izandako garaipena ospatzen da. SarrerakDATAK
Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak
Gertakarien egutegia
Erlazionatutako ekitaldiak
Ganbera kontzertua
Lekua: Sestao Musika Eskola
W.A. Mozart: Cuarteto para piano No. 1 en Sol menor K.478
G. Fauré: Cuarteto para piano No. 1 en Do menor Op. 15
BOS Laukotea eta pianoa
Julen Ramos, pianoa
Samuel García, biolina
Juan Cuenca, biola
Ignacio Araque, biolontxeloa
Il barbiere di Siviglia
Lekua: Euskalduna Bilbao
Rossiniren operarik famatuenetakoa, Il barbiere di Siviglia, erritmoz eta asmamenez jositako komedia da, non Fígaro zuhurrak mila endredo antolatzen dituen Almaviva kondeari Rosina konkistatzen laguntzeko. Opera freskoa, umore- eta maltzurkeria-erakustaldi bikaina da.
Konpositoreak eta organo-joleak
Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao
sonata organo eta orkestrarako Do Maiorrean K. 336
18. kontzertua piano eta orkestrarako Si bemol Maiorrean K. 456
César Franck
Pièce héroïque
Sinfonia re minorrean
Curtis Phill Hsu, pianoa
Mikel Ansola, organoa
Chloé van Soeterstède, zuzendaria
Mozartek eta Franckek jenio sortzaileak izatea partekatzeaz gain, biak ere organo-jole bikainak izan ziren.
Euskaldunako organo handia preludio gisa entzungo dugu kontzertuaren bi ataletan, hau da, Mozarten 18. kontzertua pianorako zoragarriaren aurretik (Curtis Phill Hsu-ren esku), eta César Francken sinfonia monumentala eta organistikoa re minorrean (bere idazkeran) baino lehen.

Bakarlari handiak errezitaldian: Claire Huangci
Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao
