Gure denboraldi sinfonikoko amaierako kontzerturako azken orduko sarrerak

Azken orduko sarrerak saltzeko promozio berezia amaitzen dugu gure denboraldi sinfonikoan. Azken orduko sarrerek deskontu handia dute, jatorrizko prezioaren % 50 ingurukoa. Orain, promozioa denboraldi sinfonikoko azken saioaren lehen egunari zuzentzen zaio: 17. abonua (ekainak 3). Gehienez azken orduko 50 sarrera jarriko ditugu salgai, egun horretako emanaldi bakoitzerako. Sarrerak emanaldi bakoitza hasi baino 24 ordu lehenagotik erosi ahal izango dira. Erosketa ezin da 2 sarrera baino gehiagokoa izan pertsona eta funtzio bakoitzeko. Azken orduko sarrerak leihatilan eros ditzakezue, baita online ere, gure webgunearen bidez. Webgunean deskontuarekin erosteko, sustapen-kode hauek sartu beharko dira: 17. abonua: Osteguna 2021/06/03 12:00etan = BOSORK1701 Osteguna 2021/06/03 19:30etan = BOSORK1702 Egungo osasun-egoera dela eta, eta erosketa-prozesua arintzeko, on line erostea gomendatzen dugu, baita kreditu-/zordunketa-txartelarekin ordaintzea ere. Etorkizuneko promozioen berri emango dugu gure webgunearen bidez.