noticia covid

Azken orduko sarrerak gure denboraldi sinfonikoaren 10. abonurako

Denboraldi sinfonikoan azken orduko sarrerak saltzeko sustapena luzatu dugu. Azken orduko sarrerak deskontu handia dute,  jatorrizko prezioaren % 50 ingurukoa. Orain, hau da sustapenean sartzen den denboraldi sinfonikoko egitaraua: 10. Abonua (otsailak 18 eta 19) Aipatu egitarauan, saio bakoitzeko , gehienez 75 azken orduko sarrera jarriko ditugu salgai. Sarrerak saio bakoitza hasi baino 24 ordu lehenagotik  erosi litezke. Saio bakoitzeko pertsona bakoitzak gehienez 2 sarrera eros ditzake. Azken orduko sarrerak txarteldegian erosi daitezke eta, online erosteko, gure webgunera jo beharko da. Webgunean deskontuarekin erosteko , ondorengo sustapen-kodeak erabili behar dira: 10 Abonua
  • Osteguna 12:00etan: BOSORK1001
  • Osteguna 19:30etan: BOSORK1002
  • Ostirala 17:00etan: BOSORK1003
  • Ostirala 19:30etan: BOSORK1004
Egungo egoera sanitarioa ikusirik , eta erosketa-prozesua arintzeko , online erostea eta kreditu/zordunketa txartel bitartez ordaintzea gomendatzen dizuegu. Etorkizuneko sustapenei buruzko informazioa gure webgunearen bitartez emango dugu.