Kontzertuak

BOS DENBORALDIA 4-2009-2010

Erromantizismoan barrena


Euskalduna Jauregia.   20:00 h.

F.J. Haydn: Sinfonía nº 59 en La mayor “Fuego”
R. Schumann: Concierto para piano y orquesta en La menor, op. 54
A. Dvorák: Sinfonía nº 8 en Sol mayor

Martina Filjak, pianoa/piano
Manuel Hernández Silva, zuzendaria/director

DATAK

  • 26 azaroa 2009       Euskalduna Jauregia      20:00 h.
  • 27 azaroa 2009       Euskalduna Jauregia      20:00 h.

Abonu salmenta, uztailaren 8tik aurrera.
Sarreren salmenta, irailaren 15tik aurrera.

Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak

Joseba Berrocal

MENDE ETA ERDI EZ DA EZER

Gaur gauean entzungo ditugun hiru konpositoreen artean, 150 urte baino gehiagoko bizitza profesionalaren berri emango da. Gogora ditzagun, bada, datak: Joseph Haydn Rohraun jaio zen, Vienako herri txiki batean, 1732. urtean, eta hiri horretan zendu zen 1809an. Hamabi hilabete eta zenbait egun geroago, 1810eko ekainaren 8an, Robert Schumannek argia ikusi zuen Zwickaun -Austriako hiriburutik 500 kilometrora- eta 46 urte zituela hil zen Endenichen, Bonnen kanpoaldean. 1856. urtea genuen. Ordurako jaioa zegoen Antonin Dvorák (1841eko irailaren 8an) Nelahozevesen –Schumann jaio zen herritik baino 200 km gutxiagora-. Dvorák 1904an hil zen Pragan, oso hurbil zegoen musikaren beste muino batean.

Inori ez dio ihes egiten garai hark gertakari ugari izan zituela. Zenbait iraultza –1905eko Errusiako iraultza gutxigatik ez da sartzen epe horren barruan-, eta beste zenbait berrezarpen. Are iraultza gehiago, baina, kasu honetan, industrialak; planeta osoko agendak markatu zituzten Inperioak sortu ziren: Napoleonena, Astro-hungariarra, Britainiarra… Bien bitartean, Estatu Batuak Mendebaldeko Australia izatetik galaxiaren erdigune izatera pasa ziren.
Arteen munduak antzeko astinduak bizi izan zituen. Canalettotik Picassora arte, Goya, Gauguin edo Schiele tartean zeudela. Literaturak, arkitekturak, zientziak… Belaunaldi bakoitzak trogloditak bailiran begiratzen zien bere aitona-amonei.

Musikari dagokionez, Europa erdialdeko gune honek -non jaioberri guztiak konpositoreak izango zirela ematen zuen- denetarik ikusi zuen. Haydn jaiotzen zegoela, Johann Sebastian Bachek artean ez zuen Gabonetako Oratorioa konposatu, eta Dvorák hil zeneko urtean, Schoenbergek harmoniako eskolak ematen zizkien Anton Weberni eta Alban Bergi.

Eta, halarik ere, gaur programatutako hiru piezak, denboran banaturik badaude ere, badirudi zerbait dutela amankomunean. Dela lanen kanpoko ezaugarrietan (orkestrazio klasikoa, soinuaren eztandak melodia txeratsuarekin batera, mozorrotutako dantzak), dela barneko egituran eta, hori guztiori, gai bat garatuz, mende horietan ohi bihurtu zena.

Nahiko bitxia da ikustea, halaber, hiru konpositore horiek nahiko estimatuak zirela lan horiek idatzi zituzten garaian. Alabaina, ez ziren, ezta gutxiago ere, zenbait urte geroago izango ziren bezain ospetsuak. Hirurak izan ziren ibilbide luzeko artistak, inspirazio faltari edo modaz kanpo geratzeko arriskuari kontra eginez. Artean, hirurek zituzten gordeta euren konposiziorik onenak, hain zuzen ere, ezagun egin zituztenak eta egun ezagutzen ditugunak.

1766an, Joseph Haydn, Nicolaus printzearekin eta gainerako gortearekin batera, Esterhazako egoitza berrira joan ziren, Vienatik 90 kilometrora. Etxebizitzaz aldatze hori Haydnen nagusiaren (Gregor Werner) heriotzarekin batera izan zen, kapera titularreko maisuarenarekin. Haydnek, bat-batean, bere kargu berriaren erantzukizun guztiei aurre egin behar zien (nahiz eta Werner edadetuak, askotan, “abestien konpositore” eta “fashion victim” bezalako isekak bota). Horien artean, besteak beste, zenbait erlijio errepertorio konposatzea zegoen, ordura arte bere betebeharren artean egon ez zena.  Gisa horretan, 1766-1770 epeari dagokion dozena bat sinfonia bakarrik daukagu. Horien artean, ‘Feuer’ dago, baina ez dakigu noizkoa den data zehatza. Halere, konpositorearen katalogoak berak 1768. urte inguruan kokatzen du.

Ezizena, musikaren historian sarri askotan gertatu izan den bezala, ondoren jarri zuen eta jatorri ezezaguna dauka. Askok obraren une kementsuekin erlazionaturik dagoela uste dute, esaterako, hasiera zalapartatsuarekin, Sturm und Drang tradizio solidoenean. Baina sinesgarriagoa da pentsatzea bere ezizena Die Feuerbrunst antzerki lanaren atsedenaldian lan egitetik jasotzea, 1774. urteko emankizunean, hain justu. Nola edo hala, Haydn asko dibertitu zen hau konposatzean. Lanak agertzen duen energia loturik dago gehiegi apaindu gabeko orkestra baten argilunetara; izan ere, ez du zortzi tronpetaren beharrik ezta bere herenilobak diren Mahlerren eta Brucknerren gainerako taldearena ere. Haydnentzat oboe eta tronpa pare bat nahikoa zen su on bat pizteko.

Haydnek sinfoniak idazteko erakusten zuen erraztasuna Robert Schumannen eta bere pianorako kontzertuetarako egiten zituen ahaleginen guztiz bestelakoa da. Umetik zebilen horren atzetik, eta etorkizunean bere emaztea izango zen Clara Wieckek, 17 urte besterik ez zituela, horietako bat konposatua zuen la minorrean. Robertek, berriz, nahiago izan zuen bere lehenengo hiru saiakerak bertan behera uztea: 16 urterekin, mi minorrean egiten saiatu zena; 18 urterekin, Mi bemol maiorrean egiten saiatu zena, eta, azkenik, 21 urterekin, Fa maiorrean egiten saiatu zena. Eta, ozta-ozta daukagu gaur egun bere la minorreko kontzertu ezaguna.

Lan global eta bateratu batek jatorrizko diseinuan izan ditzakeen ikuspegi erromantikoetatik aldenduz, pianorako eta orkestrarako kontzertua op. 54, jatorrian, 1841. urtean konposatutako pianorako eta orkestrarako Fantasiazko lan zoragarri bat besterik ez zen nahi izan, eta Schummanek ez zuen editorerik aurkitzen. Formatu txiki horiek oso txarto saltzen ziren. Schumannek uste zuen beste bi denbora gehituz gero, lantxo bitxia geratuko zitzaiola, eta bete-betean asmatu zuen. Esan eta egin, arrakasta itzela eta etenik gabekoa izan zen 1846. urteko urtarrilaren 1ean estreinatu ondoren. Eta hamalau urte geroago, arrakasta bera lortu zuen bere hurrengo kontzertuak, hots, biolontxelorako 129. op kontzertuak. Deigarria da, era berean, Schumannen orkestraren arrakasta bere bi kontzertuetan etzatea, bere sinfonia propioetan baino. (Badago biolinerako hirugarren kontzertu bat hortik, baina Joachim historiaren idazmahaiaren tiradera batean zokoratzen presatu zen, baina, hori, Kiplingek esango lukeen bezala, beste kontu bat da…).

Dvorák bere ospea cellorako beste kontzertu izugarri bati zor dion konpositorea da. Ospe hori gehien programatu zaion beste lan batekin partekatzen du, alegia, Mundu Berriaren Sinfonia. Bi lanak heldutasun handikoak dira.

Schumannek pianorako egindako bere lehen kontzertuekin izandako dudak eta zailtasunak Dvorák bere hasierako sinfoniekin izandakoen berberak dira. Izan ere, haren ustez, ez ziren aipatzeko moduko lanak. Bosgarren saiakeraz geroztik bakarrik hasi zen zenbaketa, eta, ondorioz, anabasa ikaragarria daukagu katalogoarekin.

Bederatzigarrena, berez, Bosgarrena gisa argitaratu zen, eta Zortzigarrena (gaur entzungo duguna), berriz, hainbat hamarkadatan Laugarrena bezala ezagutu zen, Dvorákek -zenbait sasiko aintzatetsi ondoren, baina ez guztiak- Zazpigarrena deitzen zion.

Zortzigarren sinfonia op. 88 hau Dvoráken ohiko erabakitasunarekin egin zen 1889ko aste gutxi batzuetan, eta hurrengo urtean estreinatu zen Pragan. Ordurako, publikoak konpositorea ezagutzen zuen, baina sinfonia labur honi esker (berrogei minutu baino gutxiagokoa) etorkizunean izango zen mitoa sendotzen hasi zen. Horren harira, zale batzuek -ez dakigu benetan hori sinisten dutelako edo esnobismo hutsagatik ote den- Mundu Berriari buruzko beste lana nahiago dute. Baina, egia esan, ez zaie arrazoirik falta…

Dvorák, jakitun izan gabe, Europako sinfoniaren amaieraren hasiera idazten ari zen. Hain zuzen ere, gure arbasoei mende eta erdiz lagundutako musika formarena, baina, zorionez, oraindik eman diezaiokegu begiratu bat gure XXI. mendean.

Joseba Berrocal

 

Martina Filjak, pianoa

Martina Filjak Zagreben jaio zen eta piano-jotzaile familia batean hazi zen. Prestakuntza musikala Zagrebeko Musika Akademian jaso zuen, bai eta Vienako Kontserbatorioan ere.  Halaber, Rotterdamen (Holanda) eta Karlsruhen ikasi zuen (Alemania).

Bere ikasketa artistikoak garatzeko helburuarekin, maisu-eskoletan parte hartu zuen (Moskun, Salzburgon eta New Yorken), bai eta Hannoverko Hochschule für Musik und Theaterreko bakarlarientzako ikastaroan ere, Mi Kyung Kim maisu zuela.

Bere haurtzaroan nazioarteko hainbat sari jaso zituen, besteak beste: Vienako Boesendorfer saria, Japoniako Okiden Txapelketaren sari berezia, Austriako Johannes Brahms Nazioarteko Txapelketako lehen saria, Italiako M. Masin saria, New Yorkeko (AEB) International Keyboard Institute Competition saria eta Italiako Vincenzo Bellini Txapelketakoa eta Bartzelonako Maria Canals Pianorako Nazioarteko 54. Txapelketako lehen saria eta urrezko domina.

Bakarlari gisa, hainbat lekutan aritu izan da: Amsterdameko Concertgebouwen, Bruselako Hotel de Villen, Ljubljanako Philharmonic Hallen, Parisko Salle Cortoten, Estrasburgoko Palais des Congresen, Sofiako National Palace of Culturen, Vienako Boesendorfer Saalen, eta New Yorkeko Steinway Hallen.

2009 eta 2010. urteetarako aurreikusitako proiektuen artean, besteak beste, ondokoak daude: birak Espainia, Argentina eta Txinatik, Pariseko Salle Cortoten, New Yorkeko Carnegie Hallen eta Berlineko Konzerthausen errezitaldiak, bai eta Naxos disko-etxearekin bere lehen grabazioa ere.  

Manuel Hernández Silva, zuzendaria

Reinhard Schwarz eta Georg Markekin batera ikasi zuen zuzendaritza Vienako Goi Mailako Kontserbatorioan, eta Ohorezko Matrikula atera zuen. Urte horretan bertan Vienako Ganbera Orkestrarako Forum Jüngerkünstlern Txapelketako lehen saria irabazi zuen, Vienako Konzerthausen eta Linzeko Brucknerhausen orkestra hori zuzenduz. Hainbat orkestrsk gonbidatu izan dute, besteak beste: Vienako Orkestra Sinfonikoa, Pragako Irratiarena, Israelgo Sinfonikoa, Koloniako Irrati Orkestra, Nord-Tchekische Filarmonie, Txekiako Ganbera Orkestra Filarmonikoa, Karlsbadeko Sinfonikoa, Seuleko (Korea) KBS Orkestra, Calgaryko Filarmonikoa, Montreal, Toronto, Ottawa, Hartford, San Diego, Portland eta West Palm Beacheko Operako Orkestrak. Irakasle moduan izandako ibilbideari dagokionez, Vienako Goi Mailako Kontserbatorioan nazioarteko ikastaroak, konferentziak eta orkestra zuzendaritzako maisu-eskolak eman ditu. Berriki, Vienako Sinfonikoa zuzendu du hiri horretako Musikvereinen, eta disko bat grabatu du berarekin. Bere hurrengo konpromisoen artean daude, besteak beste: Espainiako hainbat orkestra (Bilboko Sinfonikoa, Galiziako Real Filharmonía, Gaztela eta Leongo Sinfonia, Valléseko Orkestra…), Pragako Irratiaren Orkestra Sinfonikoa, Westdeutsche Rundfunk, edo Bremeneko Filarmonikoa, bai eta Txirula Magikoa ere, Murtziako opera denboraldian.

Gertakarien egutegia

Al
As
Az
Og
Or
La
Ig

Erlazionatutako ekitaldiak

Denboraldia 2026-2027
05 - 06
Aza
2026
>Prokofiev eta Veronako maitaleak

Prokofiev eta Veronako maitaleak

Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao

Nicolas Altstaedt, biolontxeloa

Markus Stenz, zuzendaria


I

SERGEI PROKOFIEV (1891 – 1953)

Sinfonia concertante biolontxelo eta orkestrarako Op. 125

I. Andante
II. Allegro giusto
III. Finale: Andante con moto

Nicolas Altstaedt, violonchelo



II

SERGEI PROKOFIEV (1891 – 1953)

Romeo and Juliet, suitea

I. Julieta gaztea
II. Goizeko dantza
III. Maskarak
IV. Romeo eta Julieta
V. Capuletoak et Monteskoak
VI. Romeo Julietaren ondoan, bananduu baino lehen
VII. Romeo Julietaren hilobiaren aurrean
VIII. Goizeko serenata (Aubade)
IX. Teobaldoren heriotza

Informazioa eta sarrerak
Denboraldia 2026-2027
16
Aza
2026
>Souvenir de Florence

Souvenir de Florence

Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao

Gorka Hermosa
Dwarves’ tales
Amore
Anantango
Meditatio
Danzas de Iberia

Piotr Ilyich Tchaikovsky
Souvenir de Florence Op. 70
Informazioa eta sarrerak
Denboraldia 2026-2027
20
Aza
2026
>Ganbera kontzertua

Ganbera kontzertua

Lekua: Sestao Musika Eskola

W.A. Mozart: Cuarteto para piano No. 1 en Sol menor K.478
G. Fauré: Cuarteto para piano No. 1 en Do menor Op. 15

BOS Laukotea eta pianoa

Julen Ramos, pianoa
Samuel García, biolina
Juan Cuenca, biola
Ignacio Araque, biolontxeloa

Gehiago ikusi
21 - 24 - 27 - 30
Aza
2026
>Il barbiere di Siviglia

Il barbiere di Siviglia

Lekua: Euskalduna Bilbao

Rossiniren operarik famatuenetakoa, Il barbiere di Siviglia, erritmoz eta asmamenez jositako komedia da, non Fígaro zuhurrak mila endredo antolatzen dituen Almaviva kondeari Rosina konkistatzen laguntzeko. Opera freskoa, umore- eta maltzurkeria-erakustaldi bikaina da.

Información y entradas

Gehiago ikusi