Kontzertuak

Metropolis

Zine kontzertua


Arriaga Antzokia.   19:30 h.

METROPOLIS (1927) Fritz Lang-en pelikula 2010ean zabaldu eta konpondutako bertsioa (145 min.) Zuzendaria: Fritz Lang Musika: Gottfried Huppertz Bilbao Orkestra Sinfonikoa (BOS) Musika zuzendaria: Nacho de Paz Arriaga Antzokiaren eta BOSen arteko lankidetza Informazio gehiago

DATAK

  • 31 maiatza 2018       Arriaga Antzokia      19:30 h.

Abonu salmenta, uztailaren 8tik aurrera.
Sarreren salmenta, irailaren 15tik aurrera.

Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak

ZIENTZIA FIKZIOZKO ZINEMAREN MAISULAN BAT, BERE ZUZENEKO SOINU BANDA ETA GUZTI

1927an estreinatua, “Metropolis”, espresionismo alemanaren adierazle garrantzitsuenetako bat da, historiako itzal handiko fi lmetako bat, kultuzko obra bezala ekarria izan dena. Zientzia Fikziozko zinemaren klasiko hau beti da interesgarria, baina ikuskizun honetan badu beste rakargarritasun bat, bertsio zabaldua proiektatuko baita, 2008an Buenos Airesen deskubritu zena. Nazioarteko arreta erakarri zuen zaharberritze-prozesu bati esker, orain posible dugu galdutzat jotzen ziren eszenak ikustea.Gainera, aukera izango dugu Gottfried Huppertz-ek konposatutako jatorrizko soinu banda bikainaz gozatzeko, zuzenean interpretatuko baitu Bilbao Orkestra Sinfonikoak (BOS). Duela hilabete batzuk inoiz ez bezala disfrutatu bagenuen “Nosferatu”rekin, laster beste horrenbeste egingo dugu “Metropolis”ekin, ezinbesteko filma eta hainbat pelikula klasikoren (“Blade Runner” edo “Star Wars”) inspirazio-iturri izan dena.

Gertakarien egutegia

Al
As
Az
Og
Or
La
Ig

Erlazionatutako ekitaldiak

Denboraldia 2026-2027
01 - 02
Urr
2026
>Basoko murmurioak

Basoko murmurioak

Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao

Richard Wagner Siegfried, Waldweben Richard Strauss Vier letzte Lieder Sergei Prokofiev 7. sinfonia do sostenitu minorrean Op. 131 Sinfonía n.º 7 en do sostenido menor Op. 131
Vanessa Goikoetxea, sopranoa Eduardo Strausser, zuzendaria
Basoa denboraldia hasiko dugu Sigfridoren pausoei jarraitzen dien baso bizi bateko soinuekin, eta atzean geratzen ari den garai bateko lurrin nostalgikoarekin, Straussek bere Azken lau liederretan islatu zuena; amets hutsa Vanessa Goikoetxearen ahotsean. Agur esateko beste obra bat, 7. sinfonia; Prokofievek agur esaten digu soiltasunez eta irribarre zintzo batekin.
Gehiago ikusi
Denboraldia 2026-2027
08 - 09
Urr
2026
>Natura abesten

Natura abesten

Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao

Antonin Dvorak Elezaharrak, hautaketa Op. 59 Leyendas, selección Op. 59 Johann Nepomuk Hummel Sarrera, tema eta bariazioak oboerentzat Op. 102 Introducción, tema y variaciones para oboe Op. 102 Ludwig Van Beethoven 6. sinfonia Fa Maiorrean Op. 68 «Pastorala» Sinfonía n.º 6 en Fa Mayor Op. 68 «Pastoral»
Françoise Leleux, oboea eta zuzendaria
Pastorala da Beethovenek bere naturarekiko sentitzen zuen maitasun neurrigabea hobekien irudikatzen duen obra. Sinfonia hori musikagileak Viena inguruko basoetan zehar igaro zituen ordu luzeetan inspiratuta dago, Dvorakek Elezaharrak obran jatorriko Bohemiaren aroma islatu zuen bezala. Hori guztia François Leleuxek orkestrarekin egiten duen debutean, solista eta zuzendari moduan.
Gehiago ikusi
Denboraldia 2026-2027
15 - 16
Urr
2026
>Berriro elkartzea

Berriro elkartzea

Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao

Jesús Guridi El Caserío, II. ekitaldiaren preludioa / preludio del acto II Joaquín Rodrigo Concierto in modo galante Wolfgang Amadeus Mozart 40. sinfonia sol minorrean K. 550 Sinfonía n.º 40 en sol menor K. 550
Asier Polo, biolontxeloa Juanjo Mena, zuzendaria
Badaude orkestra baten nortasuna adierazten duten zuzendariak, eta zenbaitek garai oso bat markatzen dute. Juanjo Mena, taldeko titularra izan zena 1999tik 2008ra, multzo horretan dago. Maisuaren eta BOSen bideak berriro elkartu dira, eta elkarrekin bizi izandako guztia aitortu eta eskertzen dute. Berriro elkartuko dira eta horren testigu izango da etxe honetan oso maitatua den artista bat, Asier Polo biolontxelo-jotzailea.
Gehiago ikusi
Denboraldia 2026-2027
19
Urr
2026
>French jolies

French jolies

Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao

Ludwig Thuille Seikotea piano eta haize boskoterako Si bemol Maiorrean Op. 6 Albert Roussel Divertissement Op. 6 Francis Poulenc Seikotea piano eta haize boskoterako
Gehiago ikusi