Kontzertuak

Maria João Pires


Euskalduna Jauregia.   19:30 h.

Kontzertu berezia: MARIA JOÃO PIRES

Maria Joâo Pires bizirik dagoen mitoa da pianoaren munduan, eta BOSek aurkezpena egingo dio datorren otsailaren 7an egingo duen kontzertu berezian. Pianista ospetsuak beste norabide bat eman dio bere karrerari, eta nabarmen murriztu du bere kontzertuen kopurua; hala, haren agerraldi bakoitza oihartzun handiko gertakizun bihurtu da. Elokuentzia, leuntasuna, dotorezia, errebeldia…, halako hitzak erabili izan dira haren estiloa deskribatzeko; haren karrera oparo arrakastatsuak erakusten duenez, ez da zalantzarik XX. eta XXI. mendeetako pianistarik gailen eta miretsienen taldean dagoela dagoeneko. Egitarauan, haren bi pasio nagusiak: Mozart eta Chopinen Nokturnoak. Errepertorio honetako haren bertsioak guztiz erreferentziazkoak bihurtu dira.

Maria João Pires
ABONUZ KANPOKO APARTEKO ERREZITALDIA
2019ko otsailaren 7a
Auditoriuma 19:30
Sarrerak 32€tik aurrera

%10eko deskontua BOSeko abonatuentzat  txartel-leihatilan (sarrera bakarra abonatu bakoitzeko)

rekin batera ekoiztutako kontzertua

 

Egitaraua

W.A. Mozart, Sonatak

F. Chopin, Nocturnoak

DATAK

  • 07 otsaila 2019       Euskalduna Jauregia      19:30 h. Sarrerak Erosi

Abonu salmenta, uztailaren 8tik aurrera.
Sarreren salmenta, irailaren 15tik aurrera.

Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak

Gertakarien egutegia

Al
As
Az
Og
Or
La
Ig

Erlazionatutako ekitaldiak

Denboraldia 2025-2026
23 - 26 - 29 - 01
Eka
2026
>ANDREA CHÉNIER –  U. GIORDANO

ANDREA CHÉNIER – U. GIORDANO

Lekua: Euskalduna Bilbao

Maiatzean, Giordanoren Andrea Chénier tragedia veristak emango dio amaiera denboraldiari. Ezinbesteko opera da, melodia hunkigarriz eta zirraragarriz betetako obra indartsu eta dramatikoa, aria oso ezagunak dituena, «La mamma morta», kasurako. 2026an, 130 urte beteko dira Milango Teatro alla Scalan estreinatu zenetik, eta 73 urte ABAOn estreinatu zenetik, Coliseo Albian.

Giro historikoz bildutako drama honek, afera sozialetan murgiltzen denak, gorrotoa, indarkeria, gerra zibila, erresuminak, klaseen arteko borroka, maitasuna eta erromantzea ditu hizpide, Frantziako Iraultzaren esparruan, André Chénier poetaren bizitzaren eta heriotzaren interpretazio sortzailea eginez.

Doinu zirraragarri, hunkigarri eta jariakorrez betetako opera honetarako, ABAOk goi-mailako abeslariak bilduko ditu: Michael Fabiano tenor amerikarra, Bilbora pertsonaia nagusia antzezteko itzuliko dena; Saioa Hernández soprano miresgarria, ABAOn Maddalena di Coigny jokatuz debutatuko duena; eta, hirukote protagonista osatzeko, Juan Jesús Rodríguez baritono dramatikoa, Carlo Gérard pertsonaiaren azalean.

Musika Guillermo García Calvo zuzendariaren esku egongo da, eta Bilbao Orkestra Sinfonikoa zuzenduz ahalik eta etekinik handiena aterako dio melodia zabalez, pasarte deklamatorioz eta eraginkortasun handiko eszenaz osatutako partiturari.

Oholtzan, ABAO Bilbao Operaren eta Peraladako Jaialdiaren koprodukzioa, Alfonso Romerok sortua. Eszenografia zaindu eta dotorea Frantziako Iraultzan girotuta dago, eta gatazka hartako gordintasuna erabat islatzen du. Jauregiko aretoek, espetxeek eta auzitegiek eremu sinbolikoaren eta efektistaren artean dabiltzan mezuak zabaltzen dituzte.

ANTZEZLEAK

Andrea Chénier Michael Fabiano
Maddalena di Coigny Saioa Hernández *
Carlo Gérard Juan Jesús Rodríguez
La Contessa di Coigny / Madelon Elisabetta Fiorillo
La mulatta Bersi Veta Pilipenko
Roucher Gabriel Alonso *
Un incredibile / L’abate Jorge Rodríguez-Norton
Il sanculotto Mathieu Fernando Latorre
Pietro Fléville / Fouquier Tinville José Manuel Díaz
Schmidt / Dumas / Il maestro di casa Gexan Etxabe

TALDE ARTISTIKOA

Director Musical Guillermo García Calvo
Dirección De Escena Alfonso Romero Morav
Orquesta Bilbao Orkestra Sinfonikoa
Director Del Coro Esteban Urzelai Eizagirre
Coro Coro de Ópera de Bilbao
Producción Festival Castell de Peralada ABAO Bilbao Opera

* Debuta en ABAO

Gehiago ikusi
Denboraldia 2025-2026
04 - 05
Eka
2026
>Amerikar arima

Amerikar arima

Lekua: Euskalduna Jauregia Bilbao

Pacho Flores gurera etorriko da berriro tronpeta-kontzertu bikaina jotzera, hain zuzen ere, Paquito D’Rivera apartak eskaini diona, Venezuelako erritmoetan oinarrituta. Izan ere, Amerikako kontinentearen hegoaldeak azken hamarkadetako musikarik onenetakoa eman digu; horren adibide bikainez gozatu dugu Carlos Miguel Prietoren batuta bizigarriaren erara. Adi egon Gabriela Ortizen azalpenei eta nortasunari nahiz lurraldeari buruz egingo duen hausnarketa musikalari.

C. Chávez
Sinfonía nº 2 “India”
P. Flores
Morocota
P. D’Rivera
Concerto venezolano
G. Ortiz
Téenek – Invenciones de Territorio
J. P. Moncayo
Huapango

Pacho Flores, tronpeta
Leo Rondón, cuatro venezolano
Carlos Miguel Prieto, zuzendaria

Informazioa eta sarrerak