Kontzertuak

Johannes-Passion
Johannes-PassionBWV 245
Johann Sebastian Bach
Interpreteak
Evangelista: Joshua Ellicott
Sopranoa:Berit Norbakken Solset
Altoa: Carlos Mena
Tenorra arias: Robert Murray
Pilatos/bajo arias: Jonathan McGovern
Jesús: James Newby
Musika zuzendaria: Erik Nielsen
Eszenako zuzendaria: Calixto Bieito
Dramaturgia: Bettina Auer
Eszenografia: Aída Leonor Guardia
Jantzitegiaren diseinugilea: Ingo Krügler
Argitzailea: Michael Bauer
Eszenako zuzendaritzako laguntzailea: Lucía Astigarraga y Barbora Horáková Joly
Argiztapenaren laguntzailea: Verena Mayr
Figuringile bertaratua: Paula Klein
BOS – Bilbao Orkestra Sinfonikoa
COB – Coro de Ópera de Bilbao
Errepikatzaile maisua: Husan Park
Arriaga Antzokiaren produkzio berria, Pariseko Théâtre du Châtelet-ekin
koprodukzioan
Estreinaldia Arriaga Antzokian
DATAK
Abonu salmenta, uztailaren 8tik aurrera.
Sarreren salmenta, irailaren 15tik aurrera.
Ezagutu hemen harpidedunak BOS izatea abantaila guztiak
“Fedez gabetua naiz, eta, hortaz, ezin dut izan zoriontsua, gizon zoriontsuak bai baitaki bere bizitza ez dela izango erratze zentzugabe bat heriotza saihestezin baterantz. Ez dut oinordetzan jaso ez jainko bat, ez puntu sendo bat lurrean, zeinetatik erakarri jainkoaren arreta;ez dut jaso ere ez eszeptikoaren kar disimulatua, ez arrazionalistaren sotiltasuna, ez ateoaren xalotasun sutsua.
Horregatik, ez naiz ausartzen harririk botatzera nik zalantzan jartzen ditudan gauzetan sinesten dutenei, ezta ere zalantza adoratzen dutenei zalantza iluntasunez inguratua ez balego bezala. Harri horrek neroni joko ninduke, errotik sinesten baitut hau: gizakiaren kontsolamendu-gosea ase ezina da”.
Stig Dagerman
Bachen musikak zuzen garamatzakontsolamendurantz, askatasunerantz eta bestearen bilaketarantz. Johannes-Passion obrak bortizki islatzen du erredentzioranzko ezinbesteko bidea. Nola solastatzen da gizon garaikidea maisulan honekin? Nola egiten diogu aurre saminari eta geure heriotzari, heroiaren duintasunarekin, gurasoen indarrarekin?
Johannes-Passion punta-puntako obra bat da musikaren eta artearen historian. Gizatasunez eta edertasunez betetako obra bat. Bach da gure ispilu argi eta ederra. Agian, Bachek ezagutu zuen Jainkoa.
Gertakarien egutegia
Erlazionatutako ekitaldiak

ASTE NAGUSIA
Lekua: Abandoibarra
ASTE NAGUSIKO KONTZERTUA

Bere Maiestate pianoa
Lekua: Euskalduna Bilbao · Auditórium
Azken 200 urteetako musikari buruzko hit edo pieza arrakastatsuenen zerrendarik balego, ezbairik gabe, Txaikovskiren piano-kontzertua, erromantizismo ikaragarria eta melodia indartsuak darabiltzala, lehen postuetan legoke. Martín Garcíaren birtuosismoaren neurrira egindako lana da. Irekiera-programa honen jite arranditsua beste bi lanekin osatzen da: Saint Saëns musikagilearen 3. sinfonia (‘Sinfonia organoarekin’) eta itsasoen handitasunean etorria daukan Sigfúsdóttir islandiarraren Oceans sinfonia bikaina.
M. H. M. Sigfúsdóttir
Oceans
P. I. Tchaikovsky
Concierto nº 1 para piano y orquesta en si bemol menor Op. 23
C. Saint Saëns
Sinfonía nº 3 en do menor Op. 78 “Órgano”
Martín García García, pianoa
Elena Schwarz, zuzendaria

Itsasoa, ekarriaren iturri
Lekua: Euskalduna Bilbao · Auditórium
Ez dugu itsasoaren oroipena alde batera utziko, programa honetan, hari nagusitzat hartuta: ildo hori agerikoa da La mer lanean, Debussyren poema sinfonikorik ospetsuenean, eta iradokitzen da Javier Quislant bilbotarraren Unda maris lanean, Virgilio poetaren Eneida epopeiarekin batera. Lan horri esker, Reina Sofía Sari ospetsua irabazi zuen Quislantek 2023an. Neurrigabetasunaren sentsazio hori, etengabeko mugimenduan dagoen estatikoaren handitasuna, Sibeliusen musikan ere antzematen da joan den denboraldian txalotuenetakoa izan zen Sergei Dogadin biolin jotzailearen eskutik, denboraldi honetan ere artista gonbidatua baita.
J. Sibelius
Concierto para violín y orquesta en re menor Op. 47
J. Quislant
Unda maris
C. Debussy
La mer, Tres bocetos sinfónicos para orquesta
Sergei Dogadin, biolina
Swann Van Rechem, zuzendaria

Alderrai dabilen kamaradaren amodioak
Lekua: Euskalduna Bilbao · Auditórium
Txit harrigarria da hogei urteko Mahlerrek lehen lied aldian erdietsi zuen emozioen sakontasuna: Alderrai dabilen kamarada baten kantuak, Sasha Cookeren ahots bikainak abestuta entzuteari erabateko luxu deritzogu. Bidea eta maitasun galdua agerian, Rachmaninoffen bigarren sinfonia zirraragarria oso-osorik ere blaitzen duen erromantizismo berantiarrez jositako programa batean.
G. Mahler
Lieder eines fahrenden Gesellen
S. Rachmaninov
Sinfonía nº 2 en mi menor Op. 27
Sasha Cooke, mezzosopranoa
Ramón Tebar, zuzendaria