2025-2026 denboraldia
Denboraldi Sinfonikoa 2025-2026

Elkarrizketak
Musika hizkuntza unibertsal eta transzendente gisa definitu da. Hizkuntza gisa, gainera, elkarrizketaren fenomenoa bideratzeko balio du, dihardutenen hazkundea ahalbidetzen duen prozesu eraldatzaile gisa ulertuta.
Elkarrizketa hori era askotara agertzen da. Batzuetan konpositoreak bere buruarekin hitz egiten du, hala nola Bachek fuga batean ahotsak elkarlotzen dituenean; beste batzuetan, berriz, interprete ugariri parte harrarazten die, eta haien artean hitz eginez ahots bakarra adierazten diote entzuleari, sinfonietan gertatzen den bezala. Baina musikako elkarrizketa bakarlaria duten kontzertuan agertzen da argien, fenomeno horren aurpegi guztiak erakusten dituen musika-forman: entzutea, desadostasuna, elkar ulertzea, kontrajartzea, hainbat ahots biltzen dituen helburu komuna, adostasuna.
Bilbao Orkestra Sinfonikoaren 2025-2026 denboraldiak bakarlaria duen kontzertuari eskainiko dio bere ardatz nagusia, musika-forma horren ikuspegi modernoak erakusteko ahalegin berezia eginez, errepertorio handiarekin batera.
Abonu tematikoa ELKARRIZKETAK: 2, 5, 11, 17
Bakarlaria duen kontzertua: Sibelius, Erkoreka, Fazil Say, Paquito D’Rivera
Gure ziklo tematiko txikiak bakarlariak dituzten kontzertu oso desberdinen lau adibide biltzen ditu, generoaren aberastasuna erakusten dutenak. Errepertorio handia Sibeliusen biolin kontzertuak ordezkatzen du, Sergei Dogadinen eskuetan, zeinak joan den denboraldian arrakasta handia izan baitzuen. Gabriel Erkorekaren Zuhaitz kontzertuan (Kalakan taldearentzat idatzia da), naturarekin eta antzinakoarekin harreman estua duen musika organikoa aurkituko dugu. Fazil Say piano-jotzaile eta konpositore ospetsua izango dugu, Mother Earth pianorako kontzertu berria estreinatzeko orkestra ospetsuekin egingo duen bidaian. Kontzertu horretan, ingurumenarekin dugun harremanaz eta klima-aldaketaren erronkez hausnartzen du. Azkenik, Pacho Flores tronpeta-jotzaileak Concerto venezolano bikaina aurkeztuko du, Paquito D ‘Rivera handiak berarentzat idatzia.
Eraztunen Jaunaren azken kapitulua: Erregearen itzulera
Aurreko bi emanaldien arrakastaren ondoren, Tolkienen trilogia Erregearen itzulera lanarekin amaituko dugu, eraztunaren komunitateak Sauron gaiztoaren boterearen aurka egindako guduaren amaierarekin. Amaiera ikusgarria, 11 Oscar sari irabazi zituena, tartean jatorrizko soinu-banda onenarena Howard Shorerentzat. Peter Jacksonen filmaren proiekzio osoa Euskaldunako pantaila handian, BOSekin eta Bilboko Koral Elkarteko ahotsekin, musika eta zinema ikuskizun bikain batean.

Maisuaren beste aurpegia. Joaquín Achúcarroren eskola
Bere bakarlari ibilbide ospetsuaz gain, Joaquín Achúcarrok jarduera pedagogiko ezaguna izan du, Dallasko Unibertsitateko katedraren eta Sienako ikastaroen artean banatua. Maisuaren beste aurpegi hori ikusten dugu bere ikasle bikainenetako batengan, Alessio Bax italiarrarengan, zeinak ibilbide bikaina baitu dagoeneko.
Pianoak, gainera, presentzia berezia du, aipatutako Fazil Sayredo Martín García bikainar berriro gonbidatuta, edo Yeol Eum Son bertutetsuaren eta Kit Armstrong interesgarriaren bisitak jasota. Bakarlari nabarmenen zerrendan, aurreko denboraldian arrakasta handia izan zuen Sergei Dogadin biolinista,
Sasha Cooke mezzoaren ahots bikaina, Alena Baeva biolinista eta Cristina Blanco gure biola bakarlaria ere badaude, ohikoa dugun Lorenza Borrani bikainarekin batera.
Zuzendari ere izen garrantzitsuak: Vasily Petrenko (haren espezialitateetako bat, Shostakovichen Leningrado sinfonia), Thomas Dausgaard, Nil Venditti turkiarra eta Pablo González eta Nuno Coelho ezagunak.
Pasioa San Joanen arabera
Oratorio handia itzuli da gure denboraldira, hitzordu garrantzitsuenetako batean: Bachen Pasioa San Joanen arabera. Abeslari espezialista talde nabarmen bat, San Juan Bautista Abesbatzako ahots gazteekin batera, guztiak Carlos Menaren zuzendaritzapean.
Sortze-lan berria: itsasoa eta omenaldia Fallari
Itsasoan inspiratutako bi lanek, Oceans eta Unda maris izenekoek, Sigfúsdóttir islandiarraren eta Javier Quislant bilbotarraren (Reina Sofía Musika Konposizio Saria) soinuak ekarriko dizkigute. Bestalde, Moisés P. Sánchez sortzaileak, klasikoan eta jazzean heziak, Omenaldia Manuel de Fallari estreinatuko du Cádizko konpositorearen 150. urteurrenean.
Moises P. Sanchezen jazza, Sasha Cookeren ahotsa, Kit Armstrong, eta Arriagaren bigarren mendeurrena
Moisés P. Sánchezen jazza, Sasha Cooken ahotsa, Kit Armstrong, eta Arriagaren bigarren mendeurrena. Ganbera denboraldian abonu sinfonikoko hiru bakarlariren aurpegirik intimistenak izango ditugu: Moisés P. Sánchez pianistak eta haren hirukoteak (Re)Inventions bikaina aurkeztuko dute, Bachen musikaren gaineko inprobisazioekin; Sasha Cookek lied errezitaldi bat eskainiko du Ramón Tebar zuzendariarekin batera, piano-jotzaile; eta Kit Armstrong sortzaileak BOSeko kideak lagunduko ditu programa interesgarri batean. Denboraldian zehar, Juan Crisóstomo Arriagaren heriotzaren 200. urteurrena gogoratuko dugu, BOSeko kideek haren bi kuarteto interpretatuz, baita Luciano Berioren mendeurrena ere, haren Folk songs interpretatuz.
Lankidetza berritua Columbus Fundazioarekin: RenHacer jaialdia
Iazko esperientzia bikainaren ondoren, Columbus Fundazioarekin eta haren asmo handiko RenHacer Jaialdiarekin egindako lankidetza errepikatuko dugu, oraingo honetan Verdiren balio oso handiko Requiem batekin, Donostiako Orfeoiarekin eta lau bakarlari handirekin batera. Berriro ere gaixotasun arraroak ikertzeko beharrezko laguntza ikusarazteko, hiru kontzertu eskainiko dira: Logroñoko Riojaforum 09-11, Arantzazu 09-13 eta Euskalduna 09-14.
Euskal opera Bizkaiko kontzertuetan
Udako hilabeteetan euskal lirikaren inguruko programa berezi bat eskainiko dugu Lorea López sopranoarekin eta Aitor Garitano tenorrarekin batera Bermeon (08-07) eta Lekeition (08-09), Bilboko Koral Elkartearen ahotsak ere sartuta Zallako (09-05) eta Getxoko (09-06) hitzorduetan.
Aste Nagusiko programazioan gure ohiko hitzordua beteko dugu (08-20), eta gure aretoan itxiko gara Gabriel Erkorekaren musika sinfonikoari eskainitako CD bat grabatzeko. Musika garaikidearekin dugun hitzordua Musikagileak Elkartearentzako kontzertuarekin osatuko da (09-18).
Ura Bere Bidean 2025
Beste hitzordu bat Fair Saturday Fundazioarekin, denboraldiko hitzordurik jendetsuenean, euskal musika herrikoiaren festa handian, urriaren 24an eta 25ean BECen, Ura Bere Bidean kontzertu bietan.
ALDIZKARIA IKUSI
Denboraldi berriaren aurkezpena bideoa
Ganberako Denboraldia 2025 – 2026

Ganbera denboraldian abonu sinfonikoko hiru bakarlariren aurpegirik intimistenak izango ditugu: Moisés P. Sánchez pianistak eta haren hirukoteak (Re)Inventions bikaina aurkeztuko dute, Bachen musikaren gaineko inprobisazioekin; Sasha Cookek lied errezitaldi bat eskainiko du Ramón Tebar zuzendariarekin batera, piano-jotzaile; eta Kit Armstrong sortzaileak BOSeko kideak lagunduko ditu programa interesgarri batean.

Denboraldian zehar, Juan Crisóstomo Arriagaren heriotzaren 200. urteurrena gogoratuko dugu, BOSeko kideek haren bi kuarteto interpretatuz, baita Luciano Berioren mendeurrena ere, haren Folk songs interpretatuz.
Kontzertu guztiak 19:30etan izango dira.
Palacio Euskalduna Jauregia (Bilbao). 0B Aretoa
Programazio hau alda liteke.
Abonu Berrien Salmenta
Denboraldi osorako abonuak
Uztailaren 8tik aurrera
Abonu laburrak
Uztailaren 15etik aurrera
Sarreren salmenta
Irailaren 15tik aurrera izango dira salgai kontzertuetarako sarrera solteak