{"id":7393,"date":"2016-02-18T08:19:50","date_gmt":"2016-02-18T06:19:50","guid":{"rendered":"http:\/\/bilbaorkestra.eus\/eu\/?page_id=7393"},"modified":"2023-02-17T10:36:53","modified_gmt":"2023-02-17T08:36:53","slug":"nortzuk-garen","status":"publish","type":"page","link":"https:\/\/www.bilbaorkestra.eus\/eu\/orkestra\/nortzuk-garen\/","title":{"rendered":"Nortzuk garen"},"content":{"rendered":"<p><strong>Juan Cris\u00f3stomo de Arriaga-Orquesta Sinf\u00f3nica de Bilbao \/ Juan Cris\u00f3stomo de Arriaga-Bilbao Orkestra Sinfonikoa Fundazioa<\/strong> izenpean, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak fundazioa eratu zuten, Bilbao Orkestra Sinfonikoa kudeatzeko.<\/p>\n<p>Fundazioa Bizkaiko Foru Aldundiari atxikituta dagoen euskal sektore publikoko fundazioa da.<\/p>\n<p>Bilbao Orkestra Sinfonikoak 1922ko martxoaren 8an eman zuen bere lehenengo kontzertua, Arriaga Antzokian, Armand Marsicken zuzendaritzapean. Bizkaiko gizarte zibilaren bultzadari esker sortu zen, eta, geroztik, harreman estua dauka Bizkaiarekin, bere kontzertuetara joaten den ikusle kopuru handiak erakusten duen legez.<\/p>\n<p><img decoding=\"async\" class=\"aligncenter\" style=\"width: 100%;\" src=\"http:\/\/bilbaorkestra.eus\/wp-content\/uploads\/2016\/02\/w5-f-033.jpg\" alt=\"w5-f-033\" \/><\/p>\n<p>Sortu zenetik, zuzendari titular garrantzitsuak izan ditu: Armand Marsick, Vladimir Golschmann, Jes\u00fas Ar\u00e1mbarri, Jos\u00e9 Limantour, Antoine de Babier, Rafael Fr\u00fchbeck de Burgos, Alberto Bolet, Pedro Pirfano, Urbano Ruiz Laorden, Theo Alc\u00e1ntara, Juanjo Mena , G\u00fcnter Neuhold, eta 2015etik aurrera Erik Nielsen.<\/p>\n<p>BOSek, 100 urtetik gorako ibilbidean, lan handia egin du Bilbon, Bizkaian eta kanpoan. 2003ko uztailean, Valery Gergievek San Petersburgoko Mariinski Antzokian jotzeko gonbita egin zion BOSi, Juanjo Menaren zuzendaritzapean. Kontzertu hori hiriaren 300. urteurreneko ospakizunen barruan izan zen. Kontzertua mugarria izan zen Orkestraren nazioarteko proiekzio berrian; izan ere, harrezkero sarritan gonbidatzen dute Nanteseko La folle journ\u00e9e eta Marseillako La Roque D\u2019Antheron jaialdietara. Birritan gonbidatu dute Japoniara: 2007an, Tokion 10 kontzertuko sorta eskaintzeko 40.000 entzule ingururentzat; eta 2009an, bira bat egiteko Osaka, Fukui, Tokyo, Fukuoka, Yokohama eta Gifu hirietan.<\/p>\n<p>Nazioarteko foroetan daukan presentziaz gain, BOSen historian nabarmendu beharra dago, Espainiako hirietatik egindako birei esker, zenbait hamarkadaz \u201cIparraldeko Orkestra\u201d izatera heldu zela. Halaber, BOSek maiz jo izan du Madrilgo Auditorium Nazionalean, Donostiako Musika Hamabostaldian, Santanderko Nazioarteko Jaialdian, Parisko Jaialdian edo Iberm\u00fasicaren &#8220;Munduko Orkestrak&#8221; zikloan. 1998ko martxoan, Madrilgo Complutense Unibertsitateak Honoris Causa doktore izendatu zituen Carmelo Bernaola, Crist\u00f3bal Halffter eta Luis de Pablo konpositoreak, eta BOS inbestidurako kontzertura gonbidatu zuten. 1998an, Euskadiren ordezkari izan zen Lisboako Nazioarteko Erakusketan, eta 1999an, berriz, Orkestraren egoitza den Euskalduna Jauregiaren inaugurazioan hartu zuen parte.<\/p>\n<p>BOSen zuzendarien artean izen historikoak daude; besteak beste, Enrique Fern\u00e1ndez Arb\u00f3s, Bartolom\u00e9 P\u00e9rez Casas, Ataulfo Argenta, Eduardo Toldr\u00e1, Sir Malcolm Sargent eta Igor Markevitch, besteak beste, bai eta Charles Dutoit, Ros Marb\u00e1, Garc\u00eda Asensio, Jerzy Semkow eta Josep Pons ere. Era berean, Maurice Ravel, Jes\u00fas Guridi, Pablo Soroz\u00e1bal, Jes\u00fas Arambarri, Krzysztof Penderecki, Carmelo Bernaola, Luis de Pablo, Ernesto eta Crist\u00f3bal Halffterren esku ere egon da, bai eta beraien obrak jo izan dituzten konpositoreen esku ere.<\/p>\n<p>BOSek, bere historia luzean, bakarlari handienetako batzuekin konpartitu izan du agertokia: Jos\u00e9 Iturbi, Arturo Rubinstein, Jacque Thibaud, Vladimir Horowitz, Fritz Kreisler, Joseph Szigeti, Henryk Szeryng, Vlado Perlemuter, Mstilav Rostropovich, Salvatore Accardo, Joaqu\u00edn Ach\u00facarro, Felix Ayo, Nicanor Zabaleta, Maurice Andr\u00e9, Mischa Maisky, Narciso Yepes, Alicia de Larrocha, Boris Belkin, Ivo Pogorelich, Jean<\/p>\n<p>Pierre Rampal, Asier Polo, Truls Mork, Sabine Meyer eta Frank Peter Zimmermannekin, besteak beste. Ahotsen zerrendan, Victoria de los Angeles, Montserrat Caball\u00e9, Alfredo Kraus, Pl\u00e1cido Domingo, Luciano Pavarotti, Ainhoa Arteta eta Waltraud Meier aipatu behar dira, bai eta Bilboko Koral Elkartea, Donostiako Orfeoia eta EHUko Abesbatza ere.<\/p>\n<p>Bere katalogo diskografikoaren barruan, BOSek, Juanjo Menaren zuzendaritzapean, euskal musikari buruzko bilduma interesgarria grabatu du Naxos etxearentzat (Arambarri, Guridi, Arriaga, Isasi, Usandizaga, Sarasate eta Escudero), bai eta Rodrigo eta Takemitsuren lanen bilduma ere, Kiyoshi Shomura gitarra-jotzaile japoniarrarekin, EMI JAPAN etxearentzat. 1985ean, Arriagaren obrak grabatu zituen Jes\u00fas L\u00f3pez Cobosekin. Era berean, Thorofon etxeak Sch\u00f6nbergen Gurrelieder lanak editatu ditu CDan. Hain zuzen ere, obra hori zuzenean grabatu zen 90. urteurreneko kontzertuetan, G\u00fcnter Neuholden zuzendaritzapean.<\/p>\n<p>Euskalduna Jauregian egiten diren abonuko eta ganberako denboraldiez gain, BOS modu naturalean joaten da Bizkaiko herrietara ere, OLBEren operetan kolaboratzen du, eta birak eta irteerak egiten ditu; gainera, Orkestrak lan pedagogiko handia egiten du: kontzertu didaktikoak 1985etik (ekimen horretan, aitzindaritzat har daiteke), Kontzertuak Familian, eta musikaren bidezko gizarteratze-jarduerak. Era berean, lankidetza-harremanak ditu beste kultur instituzio batzuekin, hala nola, Arriaga Antzokiarekin, Guggenheim Bilbao Museoarekin eta Bilboko Arte Ederren Museoarekin.<\/p>\n<p>BOSen jarduera bere zale ugarien babesari eta Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko Udala babesleen ekarpenei esker garatzen da.<\/p>\n<h2>Historioa<\/h2>\n<p><strong>BOS 20ko hamarkadan sortu zen Bilbon, bertan eman baitzitzaion bultzada orkestra sinfonikoaren sorrerari.<\/strong><\/p>\n<p>\t<strong>Urte hartan,<\/strong> Mr. Armand Marsick musikari belgikarra Bilbora heldu zen Kontserbatorioa zuzentzeko. Horrenbestez, Gort\u00e1zar, Ala\u00f1a, Arisqueta eta beraien taldeak garatutako ideia sendotu egin zen Marsickek zeukan prestakuntza teknikoarekin. Horiek horrela, 1922an, Bilbao Orkestra Sinfonikoak bere lehenengo kontzertua eman zuen Arriaga Antzokian. Bilbok bat egin zuen mendebaldeko munduaren korrontearekin, eta ondasun ekonomiko partikularrak ondasun kultural publiko bihurtu ziren.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"inner-xs alignnone wp-image-879 size-full\" src=\"http:\/\/bilbaorkestra.eus\/wp-content\/uploads\/2016\/02\/bos-1923.jpg\" alt=\"bos-1923\" width=\"1100\" height=\"550\" srcset=\"https:\/\/www.bilbaorkestra.eus\/wp-content\/uploads\/2016\/02\/bos-1923.jpg 1100w, https:\/\/www.bilbaorkestra.eus\/wp-content\/uploads\/2016\/02\/bos-1923-300x150.jpg 300w, https:\/\/www.bilbaorkestra.eus\/wp-content\/uploads\/2016\/02\/bos-1923-768x384.jpg 768w, https:\/\/www.bilbaorkestra.eus\/wp-content\/uploads\/2016\/02\/bos-1923-1024x512.jpg 1024w\" sizes=\"auto, (max-width: 709px) 85vw, (max-width: 909px) 67vw, (max-width: 1362px) 62vw, 840px\" \/><\/p>\n<p>\t<strong>Garai hartan,<\/strong> hogeiko eta hogeita hamarreko hamarkadetan, Bilbao Orkestra Sinfonikoak bizirik iraun zuen gutxi batzuen borondate irmo eta sistematikoari esker. Aldundiaren, Bilboko Udalaren eta Elkarte Filarmonikoaren diru-laguntzak izan arren, behin eta berriro izaten ziren defizitak jasanezinak bilakatu ziren hogeita hamarreko hamarkadan, hain zuzen ere, Orkestra, Jes\u00fas Ar\u00e1mbarri gaztearen eskutik, gailurrera bidean jarri zenean eta, besteak beste, Kreisler, Piatigorsky, Rubinstein, Eisenberg edo Zabaletarekin ematen zirenean kontzertuak. 1938ko abuztuaren 10ean, gerra aurreko Orkestraren bazkide zahar eta \u201cconnaisseur\u201d bat Bilboko alkate izendatu zuten, eta orkestra sinfonikoa udal orkestra bihurtu zen. Udalak bere gain hartu zuen orkestraren finantziazioa. 1939ko otsailean, Orkestrak Bilboko gerra osteko bere lehenengo kontzertua eman zuen Ar\u00e1mbarriren zuzendaritzapean. 1953an, Jes\u00fas Ar\u00e1mbarri Madrilera joan zen, eta Bilboko Orkestra bere garairik bikainenean utzi zuen. Handik bost urtera, Rafael Fr\u00fchbeckek hartu zuen Orkestraren ardura, eta bere zuzendaritzapean entzun ahal izan zen lehenengo aldiz oso-osorik \u201cCarmina Burana\u201d Espainian.<strong>Orkestraren birplanteamendu instituzional baten ondoren,<\/strong> Bizkaiko Aldundiak berriro finantzatu zuen eta Orkestrak \u201csinfoniko\u201d izendapena berreskuratu zuen; izan ere, Juan Cris\u00f3stomo de Arriaga Patronatu berrian berrantolatu zen. 1972an, Bilbao Orkestra Sinfonikoak 50 urte bete zituen, beste gailur bat orkestraren bidean. Pedro Pirfano zen Orkestrako zuzendaria 1968az geroztik. Hala ere, frankismoaren azken urteetan kalte izugarri ugari izan ziren, Bizkaiko Kontserbatoriotik hasita. Azkenik, Orkestrak iraun egin zuen, Luis Olarraren laguntza ekonomikoari esker; nahiago izan zuen musikarientzako diru-laguntza pertsonala instituzionala baino. Toki korporazio berriek beren politika kulturalak definitu zituzten arte, urte zailak bizi izan ziren. Irakasleek nahiago izan zuten beraien protesta denboraldi bilbotarraren aurrean planteatzea eta Bizkaiko herrietako kontzertuei erantzutea. Dena dela, irakasle haiek guztiek, Urbano Ruiz Laorden buru zela, Orkestra izaten jarraitu nahi izan zuten. Azkenik, Banco de Bilbao erakundeak, bere \u201cMusika garaia\u201d (\u201cTiempo de m\u00fasica\u201d) zikloekin, administrazio arloko normalkuntzarekin lotzea lortu zuen 1982. urtean.<\/p>\n<p><strong>Urte horretatik aurrera,<\/strong> BOSek bere papera aurkitu zuen autogobernua berreskuratzean sortutako Herrialdeko kultur proiektuaren barruan. Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko Udalak eta, lehenengo urteetan, Eusko Jaurlaritzak, Orkestra zuzentzen duen Patronatuan parte hartuz, Orkestraren funtzionamendu eta garapenerako behar diren funtsak eman dituzte. Azken urteetako mugarri handietako bat Euskalduna Jauregiaren eraikuntza izan da; izan ere, Orkestraren egoitza bihurtu da eta hobekuntza ikusgarria ekarri du, bai kontzertuetara datozen entzuleei begira bai musikarien lan-baldintzei dagokienez.<\/p>\n<p><em>Testu hau Juan M\u00aa Betanzosen iritzi-artikuluan dago oinarrituta. Iritzi-artikulu hori \u201cPeri\u00f3dico de Bilbao\u201d egunkarian argitaratu zen, 1989ko otsailaren 15ean.<\/em><\/p>\n","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Juan Cris\u00f3stomo de Arriaga-Orquesta Sinf\u00f3nica de Bilbao \/ Juan Cris\u00f3stomo de Arriaga-Bilbao Orkestra Sinfonikoa Fundazioa izenpean, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak fundazioa eratu zuten, Bilbao Orkestra Sinfonikoa kudeatzeko. Fundazioa Bizkaiko Foru Aldundiari atxikituta dagoen euskal sektore publikoko fundazioa da. Bilbao Orkestra Sinfonikoak 1922ko martxoaren 8an eman zuen bere lehenengo kontzertua, Arriaga Antzokian, Armand Marsicken &hellip; <a href=\"https:\/\/www.bilbaorkestra.eus\/eu\/orkestra\/nortzuk-garen\/\" class=\"more-link\">Jarraitu irakurtzen<span class=\"screen-reader-text\"> &#8220;Nortzuk garen&#8221;<\/span><\/a><\/p>\n","protected":false},"author":1,"featured_media":7040,"parent":6990,"menu_order":0,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","template":"","meta":{"_acf_changed":false,"footnotes":""},"class_list":["post-7393","page","type-page","status-publish","has-post-thumbnail","hentry"],"acf":[],"yoast_head":"<!-- This site is optimized with the Yoast SEO plugin v27.4 - https:\/\/yoast.com\/product\/yoast-seo-wordpress\/ -->\n<title>Nortzuk garen - Bilbao Orkestra Sinfonikoa<\/title>\n<meta name=\"robots\" content=\"index, follow, max-snippet:-1, max-image-preview:large, max-video-preview:-1\" \/>\n<link rel=\"canonical\" href=\"https:\/\/www.bilbaorkestra.eus\/eu\/orkestra\/nortzuk-garen\/\" \/>\n<meta property=\"og:locale\" content=\"en_US\" \/>\n<meta property=\"og:type\" content=\"article\" \/>\n<meta property=\"og:title\" content=\"Nortzuk garen - Bilbao Orkestra Sinfonikoa\" \/>\n<meta property=\"og:description\" content=\"Juan Cris\u00f3stomo de Arriaga-Orquesta Sinf\u00f3nica de Bilbao \/ Juan Cris\u00f3stomo de Arriaga-Bilbao Orkestra Sinfonikoa Fundazioa izenpean, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak fundazioa eratu zuten, Bilbao Orkestra Sinfonikoa kudeatzeko. Fundazioa Bizkaiko Foru Aldundiari atxikituta dagoen euskal sektore publikoko fundazioa da. Bilbao Orkestra Sinfonikoak 1922ko martxoaren 8an eman zuen bere lehenengo kontzertua, Arriaga Antzokian, Armand Marsicken &hellip; Jarraitu irakurtzen &quot;Nortzuk garen&quot;\" \/>\n<meta property=\"og:url\" content=\"https:\/\/www.bilbaorkestra.eus\/eu\/orkestra\/nortzuk-garen\/\" \/>\n<meta property=\"og:site_name\" content=\"Bilbao Orkestra Sinfonikoa\" \/>\n<meta property=\"article:publisher\" content=\"https:\/\/www.facebook.com\/SinfonicadeBilbao\" \/>\n<meta property=\"article:modified_time\" content=\"2023-02-17T08:36:53+00:00\" \/>\n<meta property=\"og:image\" content=\"https:\/\/www.bilbaorkestra.eus\/wp-content\/uploads\/2016\/03\/foto-slider-BOS-e1493892598483.jpg\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:width\" content=\"600\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:height\" content=\"192\" \/>\n\t<meta property=\"og:image:type\" content=\"image\/jpeg\" \/>\n<meta name=\"twitter:card\" content=\"summary_large_image\" \/>\n<meta name=\"twitter:label1\" content=\"Est. reading time\" \/>\n\t<meta name=\"twitter:data1\" content=\"6 minutua\" \/>\n<script type=\"application\/ld+json\" class=\"yoast-schema-graph\">{\"@context\":\"https:\\\/\\\/schema.org\",\"@graph\":[{\"@type\":\"WebPage\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.bilbaorkestra.eus\\\/eu\\\/orkestra\\\/nortzuk-garen\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.bilbaorkestra.eus\\\/eu\\\/orkestra\\\/nortzuk-garen\\\/\",\"name\":\"Nortzuk garen - Bilbao Orkestra Sinfonikoa\",\"isPartOf\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.bilbaorkestra.eus\\\/#website\"},\"primaryImageOfPage\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.bilbaorkestra.eus\\\/eu\\\/orkestra\\\/nortzuk-garen\\\/#primaryimage\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.bilbaorkestra.eus\\\/eu\\\/orkestra\\\/nortzuk-garen\\\/#primaryimage\"},\"thumbnailUrl\":\"https:\\\/\\\/www.bilbaorkestra.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2016\\\/03\\\/foto-slider-BOS-e1493892598483.jpg\",\"datePublished\":\"2016-02-18T06:19:50+00:00\",\"dateModified\":\"2023-02-17T08:36:53+00:00\",\"breadcrumb\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.bilbaorkestra.eus\\\/eu\\\/orkestra\\\/nortzuk-garen\\\/#breadcrumb\"},\"inLanguage\":\"eu\",\"potentialAction\":[{\"@type\":\"ReadAction\",\"target\":[\"https:\\\/\\\/www.bilbaorkestra.eus\\\/eu\\\/orkestra\\\/nortzuk-garen\\\/\"]}]},{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.bilbaorkestra.eus\\\/eu\\\/orkestra\\\/nortzuk-garen\\\/#primaryimage\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.bilbaorkestra.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2016\\\/03\\\/foto-slider-BOS-e1493892598483.jpg\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.bilbaorkestra.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2016\\\/03\\\/foto-slider-BOS-e1493892598483.jpg\",\"width\":600,\"height\":192},{\"@type\":\"BreadcrumbList\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.bilbaorkestra.eus\\\/eu\\\/orkestra\\\/nortzuk-garen\\\/#breadcrumb\",\"itemListElement\":[{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":1,\"name\":\"Portada\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.bilbaorkestra.eus\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":2,\"name\":\"Orkestra\",\"item\":\"https:\\\/\\\/www.bilbaorkestra.eus\\\/eu\\\/orkestra\\\/\"},{\"@type\":\"ListItem\",\"position\":3,\"name\":\"Nortzuk garen\"}]},{\"@type\":\"WebSite\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.bilbaorkestra.eus\\\/#website\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.bilbaorkestra.eus\\\/\",\"name\":\"Bilbao Orkestra Sinfonikoa\",\"description\":\"P\u00e1gina web de la Orquesta Sinf\u00f3nica de Bilbao\",\"publisher\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.bilbaorkestra.eus\\\/#organization\"},\"potentialAction\":[{\"@type\":\"SearchAction\",\"target\":{\"@type\":\"EntryPoint\",\"urlTemplate\":\"https:\\\/\\\/www.bilbaorkestra.eus\\\/?s={search_term_string}\"},\"query-input\":{\"@type\":\"PropertyValueSpecification\",\"valueRequired\":true,\"valueName\":\"search_term_string\"}}],\"inLanguage\":\"eu\"},{\"@type\":\"Organization\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.bilbaorkestra.eus\\\/#organization\",\"name\":\"Bilbao Orkestra Sinfonikoa\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.bilbaorkestra.eus\\\/\",\"logo\":{\"@type\":\"ImageObject\",\"inLanguage\":\"eu\",\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.bilbaorkestra.eus\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\",\"url\":\"https:\\\/\\\/www.bilbaorkestra.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2016\\\/04\\\/logo-BOS-CMYK.jpg\",\"contentUrl\":\"https:\\\/\\\/www.bilbaorkestra.eus\\\/wp-content\\\/uploads\\\/2016\\\/04\\\/logo-BOS-CMYK.jpg\",\"width\":1772,\"height\":2113,\"caption\":\"Bilbao Orkestra Sinfonikoa\"},\"image\":{\"@id\":\"https:\\\/\\\/www.bilbaorkestra.eus\\\/#\\\/schema\\\/logo\\\/image\\\/\"},\"sameAs\":[\"https:\\\/\\\/www.facebook.com\\\/SinfonicadeBilbao\"]}]}<\/script>\n<!-- \/ Yoast SEO plugin. -->","yoast_head_json":{"title":"Nortzuk garen - Bilbao Orkestra Sinfonikoa","robots":{"index":"index","follow":"follow","max-snippet":"max-snippet:-1","max-image-preview":"max-image-preview:large","max-video-preview":"max-video-preview:-1"},"canonical":"https:\/\/www.bilbaorkestra.eus\/eu\/orkestra\/nortzuk-garen\/","og_locale":"en_US","og_type":"article","og_title":"Nortzuk garen - Bilbao Orkestra Sinfonikoa","og_description":"Juan Cris\u00f3stomo de Arriaga-Orquesta Sinf\u00f3nica de Bilbao \/ Juan Cris\u00f3stomo de Arriaga-Bilbao Orkestra Sinfonikoa Fundazioa izenpean, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak fundazioa eratu zuten, Bilbao Orkestra Sinfonikoa kudeatzeko. Fundazioa Bizkaiko Foru Aldundiari atxikituta dagoen euskal sektore publikoko fundazioa da. Bilbao Orkestra Sinfonikoak 1922ko martxoaren 8an eman zuen bere lehenengo kontzertua, Arriaga Antzokian, Armand Marsicken &hellip; Jarraitu irakurtzen \"Nortzuk garen\"","og_url":"https:\/\/www.bilbaorkestra.eus\/eu\/orkestra\/nortzuk-garen\/","og_site_name":"Bilbao Orkestra Sinfonikoa","article_publisher":"https:\/\/www.facebook.com\/SinfonicadeBilbao","article_modified_time":"2023-02-17T08:36:53+00:00","og_image":[{"width":600,"height":192,"url":"https:\/\/www.bilbaorkestra.eus\/wp-content\/uploads\/2016\/03\/foto-slider-BOS-e1493892598483.jpg","type":"image\/jpeg"}],"twitter_card":"summary_large_image","twitter_misc":{"Est. reading time":"6 minutua"},"schema":{"@context":"https:\/\/schema.org","@graph":[{"@type":"WebPage","@id":"https:\/\/www.bilbaorkestra.eus\/eu\/orkestra\/nortzuk-garen\/","url":"https:\/\/www.bilbaorkestra.eus\/eu\/orkestra\/nortzuk-garen\/","name":"Nortzuk garen - Bilbao Orkestra Sinfonikoa","isPartOf":{"@id":"https:\/\/www.bilbaorkestra.eus\/#website"},"primaryImageOfPage":{"@id":"https:\/\/www.bilbaorkestra.eus\/eu\/orkestra\/nortzuk-garen\/#primaryimage"},"image":{"@id":"https:\/\/www.bilbaorkestra.eus\/eu\/orkestra\/nortzuk-garen\/#primaryimage"},"thumbnailUrl":"https:\/\/www.bilbaorkestra.eus\/wp-content\/uploads\/2016\/03\/foto-slider-BOS-e1493892598483.jpg","datePublished":"2016-02-18T06:19:50+00:00","dateModified":"2023-02-17T08:36:53+00:00","breadcrumb":{"@id":"https:\/\/www.bilbaorkestra.eus\/eu\/orkestra\/nortzuk-garen\/#breadcrumb"},"inLanguage":"eu","potentialAction":[{"@type":"ReadAction","target":["https:\/\/www.bilbaorkestra.eus\/eu\/orkestra\/nortzuk-garen\/"]}]},{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.bilbaorkestra.eus\/eu\/orkestra\/nortzuk-garen\/#primaryimage","url":"https:\/\/www.bilbaorkestra.eus\/wp-content\/uploads\/2016\/03\/foto-slider-BOS-e1493892598483.jpg","contentUrl":"https:\/\/www.bilbaorkestra.eus\/wp-content\/uploads\/2016\/03\/foto-slider-BOS-e1493892598483.jpg","width":600,"height":192},{"@type":"BreadcrumbList","@id":"https:\/\/www.bilbaorkestra.eus\/eu\/orkestra\/nortzuk-garen\/#breadcrumb","itemListElement":[{"@type":"ListItem","position":1,"name":"Portada","item":"https:\/\/www.bilbaorkestra.eus\/"},{"@type":"ListItem","position":2,"name":"Orkestra","item":"https:\/\/www.bilbaorkestra.eus\/eu\/orkestra\/"},{"@type":"ListItem","position":3,"name":"Nortzuk garen"}]},{"@type":"WebSite","@id":"https:\/\/www.bilbaorkestra.eus\/#website","url":"https:\/\/www.bilbaorkestra.eus\/","name":"Bilbao Orkestra Sinfonikoa","description":"P\u00e1gina web de la Orquesta Sinf\u00f3nica de Bilbao","publisher":{"@id":"https:\/\/www.bilbaorkestra.eus\/#organization"},"potentialAction":[{"@type":"SearchAction","target":{"@type":"EntryPoint","urlTemplate":"https:\/\/www.bilbaorkestra.eus\/?s={search_term_string}"},"query-input":{"@type":"PropertyValueSpecification","valueRequired":true,"valueName":"search_term_string"}}],"inLanguage":"eu"},{"@type":"Organization","@id":"https:\/\/www.bilbaorkestra.eus\/#organization","name":"Bilbao Orkestra Sinfonikoa","url":"https:\/\/www.bilbaorkestra.eus\/","logo":{"@type":"ImageObject","inLanguage":"eu","@id":"https:\/\/www.bilbaorkestra.eus\/#\/schema\/logo\/image\/","url":"https:\/\/www.bilbaorkestra.eus\/wp-content\/uploads\/2016\/04\/logo-BOS-CMYK.jpg","contentUrl":"https:\/\/www.bilbaorkestra.eus\/wp-content\/uploads\/2016\/04\/logo-BOS-CMYK.jpg","width":1772,"height":2113,"caption":"Bilbao Orkestra Sinfonikoa"},"image":{"@id":"https:\/\/www.bilbaorkestra.eus\/#\/schema\/logo\/image\/"},"sameAs":["https:\/\/www.facebook.com\/SinfonicadeBilbao"]}]}},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/www.bilbaorkestra.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/7393","targetHints":{"allow":["GET"]}}],"collection":[{"href":"https:\/\/www.bilbaorkestra.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages"}],"about":[{"href":"https:\/\/www.bilbaorkestra.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/page"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bilbaorkestra.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/1"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bilbaorkestra.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=7393"}],"version-history":[{"count":6,"href":"https:\/\/www.bilbaorkestra.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/7393\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":26947,"href":"https:\/\/www.bilbaorkestra.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/7393\/revisions\/26947"}],"up":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bilbaorkestra.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/6990"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/www.bilbaorkestra.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/7040"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/www.bilbaorkestra.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=7393"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}