Abonuen egutegia

Abonamenduak berritzea

Modu automatikoan berrituko dira denboraldi osoko abonuak, bai eta abonu laburrak (hastapenekoa, nahierakoa eta tematikoa) ere, ordainketa helbideratuaren bitartez. Abonuen ordainketa helbideratu ez duten denboraldi osoko abonatuek irailaren 15ra arte egin ahal izango dute ordainketa, BOSen bulegoetan. Epe hori igaro ondoren, ez da bermatuko ordura arteko eserlekua mantenduko denik.

Aldaketa-eskaerak

Abonamenduetan aldaketak egin nahi dituzten abonatuek 2023ko ekainaren 5tik 14ra arte egin beharko dute eskaera, posta elektronikoz edo BOSen bulegoetara joanda (09:00etatik 14:00etara).

Bajak

Abonamenduak bajan eman nahi dituzten pertsonek horren berri eman beharko dute posta elektronikoz edo BOSen bulegoetara joanda (09:00etatik 14:00etara), 2023ko ekainaren 14a baino lehen.

Abonamendu berriak erostea

• Denboraldi osorako abonamenduak. Ekainaren 19tik aurrera.
• Abonamendu murriztuak. Ekainaren 28tik aurrera.

Sarreren salmenta

Irailaren 11tik aurrera izango dira salgai kontzertuetarako sarrera solteak.

www.bilbaorkestra.eus
• Euskaldunako leihatilak.